Kultura Barrutik
Noiz?
urtarrilak 11 - maiatzak 2
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Doako sarrera aretoa bete arte.

BILBOKO ZIRKUITUA 2024

A TEATRAL - Muestra de teatro breve / Relax a trois + Cercanías de ti

URTARRILAK 11/19:00
ERREKALDE Udaltegia

MARTXOAK 21/19:00
SAN FRANTZISKO Udaltegia

Zuzendaria: A-Teatral
Antzezleak: Azucena Molina, Leticia Sánchez, Zoraida Díez, Azucena Molina, Estíbaliz Alonso, Lourdes Conde, Zaloa Pérez

RELAX À TROIS
Esadazu nola erlaxatzen zaren eta nor zaren esango dizut. Modu berean jakingo duzu “aukeratuen” taldeko kide zaren. Hiru ahizpak gaiari buruzko ikerketa zorrotza egingo dute. Emaitzak harrigarriak irudituko zaizkizu…

CERCANÍAS DE TI
Tren-bidaia bat Iparraldeko itsasoetan zehar, izotz bloke handien artean nabigatuz, egiten den espedizio baten modukoa da. Ikusten duguna icebergaren ageriko aldea da. Batzuetan, atal txiki hori hain da interesgarria, ezen itsasoan murgildu nahi baikenuke, urpean ezkutuan dena ikusi ahal izateko. Trenez bidaiatzen dugun guztiok oholtzan ikusteko moduko 6, 600 edo 6.000 une bizitzen ditugu, antzerki hutseko mikroeszenak. Eskerrik asko inspiratu gaituzuen bidaiari guztioi.

COMPANÍA EDICIÓN LIMITADA - Reza

URTARRILAK 18/19:00
SAN FRANTZISKO Udaltegia

Egilea: Yasminha Reza
Zuzendaritza: Nuria M. Cres
Antzezleak: Kepa Ajuria, Susana Rebollar, Ane Sainz-Trápaga, Yvonne Corcuera, Yuri Rueda , Ane Mujika , Jokin R. López, Paloma Rico, José Urrutia, Idoia Sainz- Trápaga, Carmen Romero, Yolanda Carlos

Reza ikuskizunak Yasmina Reza antzerki-idazleari omenaldi eszeniko bat egiten dio. Obra honetan dramaturgia misto bat sortzen da, zeinetan lau antzezlanetako pertsonaiak nahasten diren, egilearen atmosfera eszenikoa eratzeko. Yasmina Reza idazle garratz, zorrotz eta kolosala da. Gizakiaren ikuspegi errukigabea du, baina zinez ulermenez betea, eta bizitza ozpin-zuku goxo batez zipriztindutako zerbait bezala deskribatzen du. Izateari begiratzeko modu maitekor eta krudela.

ITXARTU ANTZERKI TALDEA - Las brujas de Salem

URTARRILAK 25/19:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA

Antzezleak: Santos Chacartegui, Ana Díez, Margie Padillla, Maite Aparicio, Enrique Velasco, Amaya Izquierdo, Pilar González, Gerarda Porrúa, Margie Padilla, Gerarda Porrúa

1692an, Salem herrixkan (Massachusetts), esaten omen dute gazte batek begizko lizun bat bota duela. Herritarrek elkar akusatzen dute eta histeria kolektibo baten mende erortzen dira. Orduan epaiketa bat hasten da, beharbada mendeku izugarriak ekarriko dituena.
Arthur Millerrek Estatu Batuetan macarthismoak ekarri zuen sorgin-ehizaren aro beltzean asmatu zuen Salemeko sorginak. Hala, eleberria agintari publikoen abusuaz, fanatismo erlijioso eta politikoaz, eta pertsonen ekintza berekoien ondorioez mintzo zaigu.
Baina ez pentsa eleberriaren oinarria fikzioa denik. Salemen 1692an gertatutakoaren eraginez ehun eta berrogeita hamar atxilotu egon ziren, eta haietatik bost espetxean zendu ziren (bat galdeketa batean zanpatuta). Hogeita bederatzi lagun sorginkeriagatik kondenatu zituzten, eta haietako hemeretzi urkatu.

IBILKA TEATRO - Cuando secuestramos al jefe

OTSAILAK 1/19:00
ZORROTZA UDALTEGIA

APIRILAK 18/19:00
BASURTU UDALTEGIA

Dramaturgia eta zuzendaritza: Alejandro Gibaja Tato
Antzezleak: Patri Martí, Victor Matilla, Daniel Celester

Txakur txikirik gabeko bi gaztek ideia garbi bat dute buruan: erregea akabatu!
Planak perfektua zirudien, baina bidearen uneren batean okertu da, itxuraz: momentu honetan, Paulak eta Miguelek pisua eta gosaria Espainiako Estatuburuarekin konpartitu behar dituzte halabeharrez. Bien bitartean, Espainiako erregea ez denez bere eginkizunetan ari, Zarzuelako Jauregiko bazterretan konspirazio baten oihartzunak aditzen dira. Beste estatu-kolpe bat dugu zain?

LIBÉLULA TEATRO - Antzezlan laburren erakustaldia / La madre pasota + La mujer sola

OTSAILAK 8/19:00
SOLOKOETXE INSTITUTUA

Zuzendaritza: Itziar Orbea, Yolanda Gurrutxaga
Antzezleak: Itziar Orbea, Yolanda Gurrutxaga

 

La madre pasota de Darío Fo.
Emakume langile eta modernoa. Maite-maite duen semeari dedikatu dio bizitza, senar matxista bat pairatuz. Pertsona oso berezi bati kontatuko dio bere askapena.

La mujer sola de Darío Fo.
Etxekoandre bat etxean dago harrapatuta, ase gabeko bizitza batean. Auzokide bat ikusten du leihoan, eta miseriaz betetako bizitza kontatzen dio. Miseria horiek normaltzat jotzen ditu, emakume izatearekin datozenak, emakume guztiei berdina gertatzen zaielakoan.

HEYOKA CLOWN - Lo que me sale de la concha

OTSAILAK 15/19:00 – ALTAMIRA UDALTEGIA

Zuzendaritza: Aitor Pérez, Cristina Calvo
Antzezlea: Cristina Calvo

Gaiako Utreiak uste du zientzialaria eta magoa dela. Ikuskizun bat sortuko du, jendeari munduaren sorrera erakusteko. “Jainkoa ez zen lanperna, maskorra baino”. Haren magia dorpe eta inperfektuak pentsaraziko digu gure gizatasun inperfektuaren barnean geure burua bere horretan onartzearen perfekzioa dagoela.

NÓDULOS TEATRO - Carmen

OTSAILAK 22/19:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA

MAIATZAK 9/19:00
ERREKALDE UDALTEGIA

Zuzendaria: Saioa Bañales, Aitor Arabiourrutia
Antzezleak: Saioa Bañales, Aitor Arabiourrutia

Pertsonaiak antzezpenen bukle batean harrapatuta daude, Carmen operaren estreinaldiarekin hasi zena, 1875ean. Historia beste behin bizitzeko prest daude, beraz, baina oraingoan zerbaitek zikloa apurtuko du eta pertsonaiek gogoeta bat egingo dute, buklean jarraitu nahi duten, destino tamalgarriak eskainiko diena jakinik, edo gurpil zorotik irten, libre izateko. Aldatuko ote da historia? Aukeratu daiteke? Zer da desiratzen duguna? Eta nola desiratzen dugu? Amodio erromantikoaren inplikazio zaharrek, oraindik ere indarrean daudenek, askatasunaren ideia bera zalantzatan jarriko dute, Carmenek eta Don Josék hezurmamitutako elkarrizketa honetan.

I NEED A HERO - Sonata en mi menor

OTSAILAK 29/19:00
BASURTU UDALTEGIA

Jatorrizko testua:Alfonso Sastre
Zuzendaritza: Nuria M. Cres
Antzezleak: Álvaro Torregrosa, Ainhoa Molinero , Erika Liquete, Yuri Rueda, Hilario Mozo, Jabi Blanco, Luis Hueso, Joseba Olivares

Sonata mi minorrean Alfonso Sastre dramaturgoa zenaren omenaldi eszenikoa da. Dramaturgia zatikatu bat dauka, hainbat lan handiz osatua, hala nola La taberna fantástica, La mordaza, Guillermo Tell tiene los ojos tristes, Ulalume donde estás, …
Eszenografia neurrizko eta funtzional batean, neurrira egindako oholtzan, apaindurarik gabe, gordina, Sastreren obra bera bezalakoa.

TOTUM - 2113

MARTXOAK 7/19:00
ERREKALDE UDALTEGIA

Zuzendaritza: Sol Magunagoikoetxea
Antzezleak: Elisa Marañón, Luz Mundiñano, Mª Carmen Martínez, Mª Carmen Villegas
Eskenografia diseinua: Sol Magunagoikoetxea
Ikus-entzunezkoak: Gorka Etxeandia
Argazkiak: Javier Valledor
Soinujolea: Garazi Navas

Elkar ezagutzen ez duten lau pertsona abandonatutako antzoki batean giltzaperatuta daude. Dibagatzen dute: Zer gertatzen ari da? Nor dago erokeria honen atzean? Zer arrisku zehatz dago? Zergatik gu? Noiz eta nola bukatuko da hau guztia?
Errealitatea edo fikzioa…
Gutxika-gutxika ikusiko dugu kale itsu hau etorkizun hurbilean dagoela.
Suspensea, beldurra… eta ustekabeko amaiera bat.
Begi akusatzailea, jaun eta jabe.

IURIS TANTUM - Hable con Montse

MARTXOAK 14/19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Zuzendaritza: Maria Urcelay
Antzezleak: Susana Amigo, Edurne Jerez, José Elorrieta, Itziar Zarate, Cesar Muradas

Montserrat Tarradellas telebistako aurkezle famatu bat da, audientzia handiko magazin bat duena. Publikoari gori-gori dauden gaiak hurbiltzearekin tematuta, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa duten lau lagun gonbidatuko ditu. Ustekabean, Hable con Montse saioaren platoan, gonbidatuek erronka handi bat izango dute aurrez aurre: euren gaitza huts egiten ez duen metodo esperimental baten bidez sendatzea.

SKENÉ TEATRO - El salto de Léucade

APIRILAK 11/19:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA

Zuzendaritza: Bea Insa
Antzezleak: Sara San Cristóbal, Nahikari Yubero, Asier Rueda, Jon Melero, Muna San Emeterio, Susana Herrero, Meritxel González Insausti, Zaloa Gómez, Ernesto Fernández

Agia etxera itzuliko da, zenbait urte Poesia Akademian ikasten eman ondoren. Etxean. aita, Spyros, uharteko erregea, aurkituko du. Spyrosek, itsasotik datorren mehatxu batekin obsesionatuta, bere emazte berri eta gaztea, Eirene, aurkeztuko dio Agiari. Alaba erregearen emazteaz zeharo maiteminduko da. Modu berean, Eirenek, bere senarraren axolagabeziaz aspertuta, Agiarenganako erakarpena sentituko du. Bi emakumeek amodio istorio klandestino bat biziko dute, eta ezin izango diote patuari ihes egin.

HEYOKA CLOWN - Las Franciskas

APIRILAK 25/19:00
ZORROTZA UDALTEGIA

Zuzendaritza: Marta Rojo, Cristina Calvo
Antzezleak: Marta Rojo, Cristina Calvo

Bi aurkezle adituk Magiaren eta Kirolaren Jardunaldi famatuen 25. urteurrena ospatuko dute. Tupustean, euren aurkezle-karrera luzeko egoerarik zailenari aurre egin beharko diote.

AED ELKARTEA - Ni eta nitarrak (euskaraz)

MAIATZAK 2/19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Egilea: Maria Oses
Antzezlea: Iholdi Beristain

Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan.

Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain.