Programak

GOMENDIOAK

2022ko apirilaren 20an BOEn argitaratutako 286/2022 Errege Dekretuaren arabera, maskara ez da nahitaezkoa izango Bilboko Udalak antolatutako kultura-jardueretan.

Maskara modu arduratsuan erabiltzea gomendatzen da jendea ibiltzen den edo denbora luzean egoten den eremu itxietan. Era berean, jendetza biltzen den ekitaldietan maskara arduraz erabiltzea gomendatzen da.

Kultura Barrutik

Kultura Barrutik era askotako kultur ekintzen eskaintza zabala biltzen duen marka da. Bilboko Kultura Udal Sailak antolatuta, hainbat ekitaldi izaten da urte osoan zehar Bilboko barruti guztietan, besteak beste: antzezlanak, dantza-saioak, proiekzioak, ikus-entzunezkoen ikastaroak, arte- eta argazki-erakusketak, euskal dantzak, dantzatzekoak, folklorea, bidaiei buruzko jardunaldiak, magia, pailazoen erakustaldiak, zirkua, topaketa flamenkoak, kontzertuak, kaleko musika, lantegiak eta ikastaroak.

Barrutiak