BILBOKO ZIRKUITUA antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko eskainitako aukera paragabea da. Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan.
Kale antzerkia, clown, zirku eta abarren programazioa, publiko guztientzako zuzenduta dago eta Bilboko auzo guztietan banatuta egongo da.
Antzerki emanaldi horiek aurtengo udan egiten ari den #BilbaoUda2020 kultura-programa zabalaren barruan kokaturik daude.