BILBOKO ZIRKUITUA antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko eskainitako aukera paragabea da. Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan.
EXPODISTRITO Bilboko Udaleko ekimena da, artea Uriko auzo guztietara hurbiltzea eta artista desberdinen lana ezagutzera ematea helburu duena, aldi baterako erakusketa ziklo baten bidez barrutietako Udaltegietan.
Kale antzerkia, clown, zirku eta abarren programazioa, publiko guztientzako zuzenduta dago eta Bilboko auzo guztietan banatuta egongo da.
Antzerki emanaldi horiek aurtengo udan egiten ari den #BilbaoUda2020 kultura-programa zabalaren barruan kokaturik daude.