Noiz? |
---|
maiatzak 16 - ekainak 30 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza |
Noiz? |
---|
maiatzak 16 - ekainak 30 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza |
Musikauzo Maiatza-Ekaina 2024
Zuzendaria: OSKAR GARCÍA CASTRESANA
Hainbat estilotako musika modernoa interpretatzen duen taldea, 20 musikariz osatua.
Prestakuntza klasikoa duten musikariek eta prestakuntza modernokoek osatzen dute taldea.
Haien errepertorioan beti izaten dira Duke Ellingtonen eta Count Basieren swingaren klasikoak, baita estilo modernoagoko kantak ere, hala nola funkya, rock, baladak eta musika latinoa. Entzule guztientzat askotarikoa eta dibertigarria izateko pentsatutako errepertorioa.
Ahotsa, teklatua: Guillermo Garmendia
Bateria: Iñaki Munillai
Kontrabaxua: Christof Filler
Guillermo Garmendiak gidatutako taldea (hortik G.G. Project izena). Taldea 2018an eratu zen, jazzaren eta poparen estandarrak swingarekin, bossarekin eta erritmo latinoekin fusionatzeko asmoz.
Guillermo Garmendia interpretatzaile, konpositore eta moldatzaile gisa ibilbide profesional luzea duen musikari bilbotarra da; Christof Filler BOSeko kontrabaxista da; Iñaki Munilla Bilboko Udal Musika Taldeko perkusionista da.
Ahotsa, gitarra: Rafa Romero
Baxua, ahotsa: Frank Torres
Bateria: Dani Cantisano
Kalifornia, Louisiana eta Mississippiko erritmoak, errepertorio latinoaren doinu klasikoekin uztarturik (Kubako sona, guaracha, boleroa, tangoa, kopla). Taldekideak musikari trebatuak dira, eta soinu indartsu eta pertsonala dute. Halaber, taldeak rock, blues eta soul dosi handiak ditu, eta, jakina, baita erritmoa ere.
Ahotsa, gitarra: Eduardo Robles, Joserra Nuño, Iñigo Gutiérrez.
Ahotsa, perkusioa: José Ignacio Rejón.
La Carrocería taldeak musika gazteari dagokionez historikoa den garai bateko kalitate handiko eta iraupen luzeko abestiak interpretatzen ditu; 50, 60, 70 eta 80ko hamarkadako kantak, alegia. Emanaldi, dantzaldi edo happening-etan, oroitzapen-, gozamen- eta partaidetza-giro berean murgiltzen da mundu guztia, entzule zein interpretatzaileak.
Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz
Ahotsa eta dantza: Aitzol Iraola, Iratxe Bilbao, Leire Sanjurjo
Zenbat dantza utzi ditugu egin gabe azkenaldian? Zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe? Nahi dugunean, nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan dantzatzea besarkatzea, musukatzea eta kantatzea aldarrikatzen dugu. Dantzatu ezin bada, ez da gure iraultza.
Gitarra elektroakustikoa, ahotsa: Leire Aparicio Guerrero
Gitarra, koruak: Alexander García Chinchurreta
Kontrabaxua, baxua: Ricardo de Lucas Gómez
Bateria: Josu Polanco Díaz
Lorelei Green-ek bere lan berriarekin, LAVA, bere alde elektriko eta basatiena aurkezten digu. Kontrabaxuaren soinua, batzuetan distortsioarekin jolastuz, gitarra elektrikoaren orroak, bateriaren kolpeak eta zenbait estilo nahasten dituen ahots gogoangarria: melodia folk lasaiak, rock ilun eta aztoragarria, hard-rock sendoa edo funk dantzagarria. Jolasa hasi da: 3, 2, 1… Egin salto! Lurra LAVA da.
Ahotsa, gitarra: Edu Basterra
Ahotsa, baxua: Gorka Naste
Edu Basterrak eta Gorka Nastek osatutako banda. Beren bizitzako soinu-bandetako gaiak interpretatzen dituzte. Funk-rock estiloa.
Pianoa: Joshua Edelman
Trikitia, ahotsa, panderoa: Xabi Arakama, Imanol Intxausti
Kontrabaxua: Ander García
Manhattanen gehien errotuta dagoen jazza eta benetako euskal folklorearen arteko topaketa. Sustrai herrikoia duten doinu horiek era naturalean uztartzen dira; komunikatzeko bide alternatiboa dira, ideien trukerako bidea, pertsonak, kulturak eta lurraldeak konektatzeko bidea.
Gitarra akustikoa, ahotsa: Dan Cabanela
Gitarra akustikoa, koruak: Aitor Cañibano
Kontrabaxua, koruak: Eneko Cañibano
Bateria, koruak: Ander Alonso
Ibilbide luzeko zenbait musikarik sortutako proiektua: Dan Cabanela, Still River-ekoa; Aitor eta Eneko Cañibano anaiak, Travellin’ Brothers-ekoak, eta Ander Alonso, besteak beste Mississippi Queen-ekoa. Errepertorio akustiko bat, une sotil eta delikatuekin zein energiaz eta pasioz betetako uneekin.
Baxua: Jon Ander Amigo
Kaxoia: Jon Martín
Tronpeta: Oskitz Gorrotxategi
Gitarra, ahotsa: Asier Talanda
Asier Talanda eta bere banda iritsi dira aire garrapateroekin. RENACER album berria aurkeztuko dute.
Musika da irtenbide bakarra…
Ahotsa, perkusioa, gitarra: Oscar Jareño
Gitarra flamenkoa: Enrique El Vaca
Flamenko-kantaria: Tabita Borja
Pianoa: Amaia Izarzugaza
Óscar Jareñok flamenkoaren eta musika urbanoaren artean nabigatzen den ikuskizun bat dakar: errespetua eta berrikuntza, musika ulertzeko bi moduren nahasketa bikaina. Ikuskizun desberdin eta freskoa egungo euskal musikaren eszenan.
Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz
Lau musikarik eta bi aktorek baserriaren mundura eramango gaituen ipuin handi bat interpretatuko dute. Ikuskizunak egun apalduta diruditen balioak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, lankidetza…
Baserriaren festan gozatzeko prest?
Gitarra, ahotsa: Oier Garamendi
Ahotsa, zeharkako flauta, perkusioa: Irantzu Garamendi
Kontrabaxua: Txema Solano
Ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko vintage musikako umorezko bikote honek show dibertigarri eta parte-hartzailea eskainiko du. 30, 40, 50 eta 60ko hamarkadetako abestien bertsioak egiten dituzte, garaiko irrati-programa bat imitatzen duen umore freskoko ukitu bereizgarri batekin.
Gitarra: Ibai García
Ahotsa: Charlie Santiago
Baxua: Fernando Solla “Fo”
Teklatua: Israel Santamaría
Bateria: Aritza Castro
Ibai García, Euskal Herriko bluesaren erreferente den Lomoken Hoboken taldeko gitarrista ohiaren proposamena berria da hau. Oraingoan, Bizkaiko jazz eta blues musikari onenetako batzuek osatutako banda batez lagunduta dator. “Chasing the blues” LP argitaratu berria aurkeztuko dute. Taldearen lehen LPa da hori, eta harrera bikaina ari da izaten kritikaren zein publikoaren aldetik.
Gypsy gitarra: Víctor Delgado
Guitarra gitarra: Unai Azkune
Kontrabaxua: Jorge Trueba
Ahotsa: Gurutze Etxebarria
InBiGu Gipsy Jazz taldea 2019an sortu zen, swingetik, hot jazzetik eta ijito-sustraietatik sortutako gipsy jazz musika-estilo berezia eskaintzeko asmoz. Jazz-kanta klasikoak abesten dituzte, rockaren klasiko batzuekin eta euskal kantekin tartekatuta.
Ahotsa, perkusioa: Eider Zenarruzabeitia
Ahotsa, gitarra: David Nanclares
Trikia: Unai Laso
Haizeak: Iker Lope de Bergara
Ahotsa: Endika
Euskal Herrian 80ko hamarkadako panorama musikaleko kantuak berrinterpretatuko ditu Xukelak taldeak, punk eta rock estiloetatik aldenduz eta folk generora eramanez. Hertzainak, Kortatu, Zarama, Jotakie, Delirium Tremens eta bestelako taldeei omenaldi xumea egin nahi izan diete horrela.
Ahotsa, armonika, perkusioa: Borja “Piti”
Gitarra bakarlaria: Fito
Gitarra, koruak: Raúl
Bateria, koruak: Jon Mikel
Baxua, koruak: Txopo
Rock talde honek 4 album plazaratu ditu, azkena CARA O CRUZ, 2023an aurkeztua. Gitarra distiratsuak, riff eta solo bakoitzarekin rock klasikoa eraikiz; oinarria pasioz sortzen duen sekzio erritmikoa; eta ahotsa, Colajetsen soinu bereziaren zirkulua itxiz.
Ahotsa, gitarra: Pedro Makay
Baxua: Fran Serrano
Bateria: Pancho Brañas
Bere musika lagun, Europaren eta Ameriken artean bidaiatu du, calypsoa, musika afrikarra, flamencoa, eta rhythm & bluesa joz. Emanaldi atsegin eta zirraragarria eskaintzen du. Bere azken diskoa, “Colores”, aurkeztuko digu oraingoan; bertan, berak idatzitako abestiak bildu ditu eta herri-musikan oinarritutako soinua sortu du, hainbat kulturatako musikariekin egindako kolaborazio, esperientzia eta topaketetatik abiatuta.
Ahotsa: Abi F
Saxoa, teklatua: Mihailovic
Gitarra: Asier Gallego
2021etik zarata egiten… Soularen dotorezia, swingaren eromena eta musika elektronikaren erritmoa uztartzen dituzte.
Ahotsa: Malú Garay
Teklatua, zuzendaria: José Luis Canal
Bateria: Blas Fernández
Baxu elektrikoa: Roberto Caballero
Gitarra elektrikoa: Raúl Vera
Abeslari honek “Donde rompen las olas” lan berria izango denaren aurrerapen bat aurkeztuko digu. Bertan, bere pop jatorria jazzaren eta bluesaren arimarekin elkartuko du. Punta-puntako musikariek lagunduta eta José Luis Canalekin batera ekoiztuta, berrikuntza erakusten digu bere estiloaren barruan, ibilbide berri bati ekinez.
Ahotsa, gitarra: José Lubris
Tronboia, sampleak: Garikoitz Badiola
Ahotsa (MC): Jon Totorrina (Txino)
Bateria: Leka
Baxua: Edu Basterra
Gitarra: Carlos Velasco
José, 90eko hamarkadan musikaren panoraman goia jo zuen KE NO FALTE taldeko sortzaile eta abeslaria eta Gari Badiola (Ska-P taldekoa) beste musikari bikainekin batera, talde berri hau sortzeko elkartu dira. Reggae jamaikarra haize-sekzioekin eta letra sozialak egungo erritmoekin, sampleekin, raparekin eta dancehallaren estiloko soinuekin nahastuta.
Gitarra, ahotsa: Iñigo Garrido
Baxua: Aitor Ruiz
Bateria: Alex Fernández
Bizkaiko power trioa: jatorri amerikarreko soinu indartsu eta rock kementsu autentikoa.
Bigarren lana aurkeztera datoz: ALL IN.
Gitarra: Aitor Zorriketa, The Malalmute
Bateria: Ander Alonso
Ahotsa: Vittersweet
Energia eta sentsibilitate hutsezko nahasketa bat. Vittersweet Bilboko abeslari eta konpositorea da, eta, zabaldu nahi duen mezuaren arabera, askotariko generotako ñabardurak ia beti musika beltzari lotuak erabiltzen ditu bere musika girotzeko. Reggaea eta dancehalla egiten hasi zen, eta gaur egun bere kantuek rap, r&b, soul eta blues estiloak nahasten dituzten pop zertzeladekin.
Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz
Hitzak, ahotsa, biolina: Patricia Urrutia
Gitarra, baxua, koruak: Josu Aginaga
Bateria, koruak: Andrés Letamendia
Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen ekimen eszeniko-musikala. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte, eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. Gertutik ezagutuko ditugu gure hezeguneetatik igarotzen diren txoriak. Abes dezagun denok batera!
Ahotsa, gitarra: Pablo Amann
Baxua, koruak: Jon Ander Madina
Teklatuak: Israel Santamaría
Bateria, koruak: Txema Arana
Bilboko Blues&Rock banda, “When The Day Goes Slow” laugarren diskoaren aurkezpenean murgilduta. Lan horretan, proiektuaren inguruko kezka musikal eta pertsonalak islatu ditu taldeak. Disko hau puntu eta aparteko bat da taldearentzat, eta, hari esker, beren abestiak atzerrira eramateko aukera izan dute.
Ahotsa: Elena Caballero “La Basu”
DJ: Ibai Saiz “DJ iBai”
Elena Caballero Villanueva bilbotarra, LA BASU izenez ezagunagoa, Euskal Herriko raparen aitzindari eta erreferente handienetako bat da.
“Lurralde komantxe” disko berria aurkeztuko du: rapa cumbiarekin, dancehallarekin, musika elektronikoarekin, folklorearekin eta drum and bassarekin nahastuta.
Ahotsa, gitarra: Arnau Coderch
Baxua: Pedro Larrauri
Gitarra: Ibai García
Bateria: Iñigo Elexpuru
Berriki sortutako banda honen soinuak musika amerikarraren zenbait estilo barnebiltzen ditu: country asko, rock pixka bat, baita folka ere. Soinu autentikoa, zuzeneko dinamikoekin eta errepertorio originalarekin.
Ahotsa: Alberto Núñez
Bateria, perkusioa: Bernardo Vázquez
Kontrabaxua: Kike Mora
Teklatua: Mikel Gaztañaga
Gitarra: Willy Arteagoitia
Rock crossover taldea, oso esparru ezberdinetako musikariz osatua. Taldeak askotariko generoetako interpreteen eta banda handien sustraietatik edaten du, eta estiloak uztartzen ditu proposamen original, fresko eta, batez ere, aske batean.
Zuzendari gonbidatua: Igor Giménez Redondo
Orkestra hau 2011n sortu zuten Bilbon zenbait musikari gaztek, batik bat musikaz gozatzeko helburuz, lagun artean. Musika klasikoari egozten zaizkion estereotipoak apurtzeko helburuarekin, publiko desberdinetara hurbiltzen da Behotsik errepertorio berritzaile eta apurtzaileen bidez, tartean filmetako soinu bandak, rock sinfonikoa, rapa eta hip-hopa erabiltzen dituzte.
12 laguneko kale-animazioko taldea. Haien errepertorioa pop eta diskoteka-musikarekin hasi eta rock, ska, heavy eta bestelako erritmoetara heltzen da.
Gorka Zabaleta Agirre, Idoia Kareaga Gómez, Sabin Bikandi Belandia, Asier García Artetxe, Peio Irigoien Boda.
Perkusio-, mugimendu-, dantza- eta energia-ikuskizuna, emanaldi osoan % 200eko intentsitateari eusten diona. Gakoa: ibilbide luzeko musikari gazte indartsuak, mundua jateko gogo handi-handia dutenak.
MV Brass Band haize-metalezko eta perkusio musika taldeak “Rock´n Brass” izeneko ikuskizuna asmatu du. Taldeak rock-estilo ezberdinetako bateria eta perkusiorako eta metalezko musika tresnetarako (Brass Band) obrak interpretatzen ditu, publikoa hunkitzeko asmoz. Adin guztientzako showa, eszenaratze dibertigarria ahaztu gabe.
80ko hamarkadatik gaur egunera arteko arrakasta handiak biltzen dituen bertsioen errepertorio zaindua, bidean aurkitzen dituzten ikus-entzule guztiak abesarazteko, dantzarazteko eta gozarazteko pentsatua. Lau musikari oinez, bateria eta soinu-ekipoa ibilgailuaren atoian daramatela.
Zortzi musikarik osatutako elektrotxaranga. Ikuskizun harrigarri eta dibertigarria eskaintzen dute. Estetika berezia eta musika-errepertorio rockeroena.
Filmen eta marrazki bizidunen soinu-banda famatuenak interpretatuko dituzte. Melodiak taldea osatzen duten haize-metalezko eta perkusiozko instrumentuetara moldatuta daude.
1983an Celestino López de Vergarak Portugaleteko eta inguruko herrietako gazteak bildu zituen musika kalera eramateko, kontserbatorioetatik eta musika-eskoletatik kanpo. Ordutik martxan da Guretzat fanfarrea.
Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea duela 66 urte sortu zen, eta ordutik hona euskal folklorea lantzen eta hedatzen du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan.