Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 16 - ekainak 30
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Musikauzo Maiatza-Ekaina 2024

KONTZERTUAK

BIZKAIA BIG BAND - Hasierako kontzertuak

MAIATZAK 16 EGUENA/19:30
ERREKALDEKO KIOSKOA, ERREKALDE

Zuzendaria: OSKAR GARCÍA CASTRESANA

Hainbat estilotako musika modernoa interpretatzen duen taldea, 20 musikariz osatua.
Prestakuntza klasikoa duten musikariek eta prestakuntza modernokoek osatzen dute taldea.
Haien errepertorioan beti izaten dira Duke Ellingtonen eta Count Basieren swingaren klasikoak, baita estilo modernoagoko kantak ere, hala nola funkya, rock, baladak eta musika latinoa. Entzule guztientzat askotarikoa eta dibertigarria izateko pentsatutako errepertorioa.

G. G. PROJECT

MAIATZAK 17 BARIKUA/19:30
ENKARNAZIO PLAZA, ATXURI

MAIATZAK 29 EGUAZTENA/19:30
JUAN XXIII PLAZA, BEGOÑA

Ahotsa, teklatua: Guillermo Garmendia

Bateria: Iñaki Munillai

Kontrabaxua: Christof Filler

Guillermo Garmendiak gidatutako taldea (hortik G.G. Project izena). Taldea 2018an eratu zen, jazzaren eta poparen estandarrak swingarekin, bossarekin eta erritmo latinoekin fusionatzeko asmoz.
Guillermo Garmendia interpretatzaile, konpositore eta moldatzaile gisa ibilbide profesional luzea duen musikari bilbotarra da; Christof Filler BOSeko kontrabaxista da; Iñaki Munilla Bilboko Udal Musika Taldeko perkusionista da.

BILONGO LT

MAIATZAK 18 ZAPATUA/19:30
GERNIKA LORATEGIAK ETORBIDEA, MIRIBILLA

Ahotsa, gitarra: Rafa Romero

Baxua, ahotsa: Frank Torres

Bateria: Dani Cantisano

Kalifornia, Louisiana eta Mississippiko erritmoak, errepertorio latinoaren doinu klasikoekin uztarturik (Kubako sona, guaracha, boleroa, tangoa, kopla). Taldekideak musikari trebatuak dira, eta soinu indartsu eta pertsonala dute. Halaber, taldeak rock, blues eta soul dosi handiak ditu, eta, jakina, baita erritmoa ere.

LA CARROCERÍA

MAIATZAK 18 ZAPATUA/19:30
ILARGI ERDIAREN PLAZA, TXURDINAGA

MAIATZAK 22 EGUAZTENA/19:30
JUAN XXIII PLAZA, BEGOÑA

Ahotsa, gitarra: Eduardo Robles, Joserra Nuño, Iñigo Gutiérrez.

Ahotsa, perkusioa: José Ignacio Rejón.

La Carrocería taldeak musika gazteari dagokionez historikoa den garai bateko kalitate handiko eta iraupen luzeko abestiak interpretatzen ditu; 50, 60, 70 eta 80ko hamarkadako kantak, alegia. Emanaldi, dantzaldi edo happening-etan, oroitzapen-, gozamen- eta partaidetza-giro berean murgiltzen da mundu guztia, entzule zein interpretatzaileak.

EIDABE - "Gora bihotzak!"

MAIATZAK 19 DOMEKA/13:00
ILARGI ERDIAREN PLAZA, TXURDINAGA

EKAINAK 21 BARIKUA/18:00
IBARREKOLANDA PLAZA, IBARREKOLANDA

Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz

Ahotsa eta dantza: Aitzol Iraola, Iratxe Bilbao, Leire Sanjurjo

Zenbat dantza utzi ditugu egin gabe azkenaldian? Zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe? Nahi dugunean, nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan dantzatzea  besarkatzea, musukatzea eta kantatzea aldarrikatzen dugu. Dantzatu ezin bada, ez da gure iraultza.

LORELEI GREEN

MAIATZAK 23 EGUENA/19:30
CASILDA PARKEA, ABANDO

Gitarra elektroakustikoa, ahotsa: Leire Aparicio Guerrero

Gitarra, koruak: Alexander García Chinchurreta

Kontrabaxua, baxua: Ricardo de Lucas Gómez

Bateria: Josu Polanco Díaz

Lorelei Green-ek bere lan berriarekin, LAVA, bere alde elektriko eta basatiena aurkezten digu. Kontrabaxuaren soinua, batzuetan distortsioarekin jolastuz, gitarra elektrikoaren orroak, bateriaren kolpeak eta zenbait estilo nahasten dituen ahots gogoangarria: melodia folk lasaiak, rock ilun eta aztoragarria, hard-rock sendoa edo funk dantzagarria. Jolasa hasi da: 3, 2, 1… Egin salto! Lurra LAVA da.

BASTE & NASTE

MAIATZAK 25 ZAPATUA/19:30
LA FLORESTA PARKEA, SAN ADRIÁN

Ahotsa, gitarra: Edu Basterra

Ahotsa, baxua: Gorka Naste

Edu Basterrak eta Gorka Nastek osatutako banda. Beren bizitzako soinu-bandetako gaiak interpretatzen dituzte. Funk-rock estiloa.

JOSHUA EDELMAN & XABI ARAKAMA - "TRADITIONS & TRADIZIOAK"

MAIATZAK 26 DOMEKA/13:00
AMETZOLA PARKEA

Pianoa: Joshua Edelman

Trikitia, ahotsa, panderoa: Xabi Arakama, Imanol Intxausti

Kontrabaxua: Ander García

Manhattanen gehien errotuta dagoen jazza eta benetako euskal folklorearen arteko topaketa. Sustrai herrikoia duten doinu horiek era naturalean uztartzen dira;  komunikatzeko bide alternatiboa dira, ideien trukerako bidea, pertsonak, kulturak eta lurraldeak konektatzeko bidea.

THE HALFNELSON - "American / Country / Folk"

MAIATZAK 28 MARTITZENA/19:30
CASILDA PARKEA, ABANDO

Gitarra akustikoa, ahotsa: Dan Cabanela

Gitarra akustikoa, koruak: Aitor Cañibano

Kontrabaxua, koruak: Eneko Cañibano

Bateria, koruak: Ander Alonso

Ibilbide luzeko zenbait musikarik sortutako proiektua: Dan Cabanela, Still River-ekoa; Aitor eta Eneko Cañibano anaiak, Travellin’ Brothers-ekoak, eta Ander Alonso, besteak beste Mississippi Queen-ekoa. Errepertorio akustiko bat, une sotil eta delikatuekin zein energiaz eta pasioz betetako uneekin.

ASIER TALANDA

MAIATZAK 30 EGUENA/19:30
ARANE PLAZA, ARANGOITI

Baxua: Jon Ander Amigo

Kaxoia: Jon Martín

Tronpeta: Oskitz Gorrotxategi

Gitarra, ahotsa: Asier Talanda

Asier Talanda eta bere banda iritsi dira aire garrapateroekin. RENACER album berria aurkeztuko dute.
Musika da irtenbide bakarra…

ÓSCAR JAREÑO Y EL CLAN MESTIZO

MAIATZAK 30 EGUENA/19:30
AZOKA PARKEA, ZORROTZA

Ahotsa, perkusioa, gitarra: Oscar Jareño

Gitarra flamenkoa: Enrique El Vaca

Flamenko-kantaria: Tabita Borja

Pianoa: Amaia Izarzugaza

Óscar Jareñok flamenkoaren eta musika urbanoaren artean nabigatzen den ikuskizun bat dakar: errespetua eta berrikuntza, musika ulertzeko bi moduren nahasketa bikaina. Ikuskizun desberdin eta freskoa egungo euskal musikaren eszenan.

PANPOTX - "Baserrian jai"

MAIATZAK 31 BARIKUA/18:00
KARMELO PLAZA, SANTUTXU

EKAINAK 20 EGUENA/18:30
EUROPA PARKEA, TXURDINAGA

Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz

Lau musikarik eta bi aktorek baserriaren mundura eramango gaituen ipuin handi bat interpretatuko dute. Ikuskizunak egun apalduta diruditen balioak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, lankidetza…
Baserriaren festan gozatzeko prest?

THE BINILO´S

EKAINAK 1 ZAPATUA/19:30
ARABELLA PLAZA, ARABELLA

 Gitarra, ahotsa: Oier Garamendi

Ahotsa, zeharkako flauta, perkusioa: Irantzu Garamendi

Kontrabaxua: Txema Solano

Ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko vintage musikako umorezko bikote honek show dibertigarri eta parte-hartzailea eskainiko du. 30, 40, 50 eta 60ko hamarkadetako abestien bertsioak egiten dituzte, garaiko irrati-programa bat imitatzen duen umore freskoko ukitu bereizgarri batekin.

IBAI GARCÍA BLUES PROJECT

EKAINAK 4 MARTITZENA/19:30
CASILDA PARKEA, ABANDO

Gitarra: Ibai García

Ahotsa: Charlie Santiago

Baxua: Fernando Solla “Fo”

Teklatua: Israel Santamaría

Bateria: Aritza Castro

Ibai García,  Euskal Herriko bluesaren erreferente den Lomoken Hoboken taldeko gitarrista ohiaren proposamena berria da hau. Oraingoan, Bizkaiko jazz eta blues musikari onenetako batzuek osatutako banda batez lagunduta dator. “Chasing the blues” LP argitaratu berria aurkeztuko dute. Taldearen lehen LPa da hori, eta harrera bikaina ari da izaten kritikaren zein publikoaren aldetik.

IN BI GU

EKAINAK 6 EGUENA/19:30
ESKOLAKO LANDA, URIBARRI

Gypsy gitarra: Víctor Delgado

Guitarra gitarra: Unai Azkune

Kontrabaxua: Jorge Trueba

Ahotsa: Gurutze Etxebarria

InBiGu Gipsy Jazz taldea 2019an sortu zen, swingetik, hot jazzetik eta ijito-sustraietatik sortutako gipsy jazz musika-estilo berezia eskaintzeko asmoz. Jazz-kanta klasikoak abesten dituzte, rockaren klasiko batzuekin eta euskal kantekin tartekatuta.

ERRAIAK

EKAINAK 6 EGUENA/19:30
AGIRRE LEHENDAKARIAREN ETORBIDEA 184 (LH/FP AURREAN), ELORRIETA

Ahotsa, perkusioa: Eider Zenarruzabeitia

Ahotsa, gitarra: David Nanclares

Trikia: Unai Laso

Haizeak: Iker Lope de Bergara

Ahotsa: Endika

Euskal Herrian 80ko hamarkadako panorama musikaleko kantuak berrinterpretatuko ditu Xukelak taldeak, punk eta rock estiloetatik aldenduz eta folk generora eramanez. Hertzainak, Kortatu, Zarama, Jotakie, Delirium Tremens eta bestelako taldeei omenaldi xumea egin nahi izan diete horrela.

COLAJETS

EKAINAK 7 BARIKUA/19:30
ALTAMIRAKO FRONTOIA

Ahotsa, armonika, perkusioa: Borja “Piti”

Gitarra bakarlaria: Fito

Gitarra, koruak: Raúl

Bateria, koruak: Jon Mikel

Baxua, koruak: Txopo

Rock talde honek 4 album plazaratu ditu, azkena CARA O CRUZ, 2023an aurkeztua. Gitarra distiratsuak, riff eta solo bakoitzarekin rock klasikoa eraikiz; oinarria pasioz sortzen duen sekzio erritmikoa; eta ahotsa, Colajetsen soinu bereziaren zirkulua itxiz.

PEDRO MAKAY

EKAINAK 8 ZAPATUA/19:30
BUIABARRIKO KIROL-GUNEA, BUIA

Ahotsa, gitarra: Pedro Makay

Baxua: Fran Serrano

Bateria: Pancho Brañas

Bere musika lagun, Europaren eta Ameriken artean bidaiatu du, calypsoa, musika afrikarra, flamencoa, eta rhythm & bluesa joz. Emanaldi atsegin eta zirraragarria eskaintzen du. Bere azken diskoa, “Colores”, aurkeztuko digu oraingoan; bertan, berak idatzitako abestiak bildu ditu eta herri-musikan oinarritutako soinua sortu du, hainbat kulturatako musikariekin egindako kolaborazio, esperientzia eta topaketetatik abiatuta.

M&A SWING MACHINE

EKAINAK 9 DOMEKA/13:00
LEVANTE PLAZA, SAN INAZIO

Ahotsa: Abi F

Saxoa, teklatua: Mihailovic

Gitarra: Asier Gallego

2021etik zarata egiten… Soularen dotorezia, swingaren eromena eta musika elektronikaren erritmoa uztartzen dituzte.

MALÚ GARAY

EKAINAK 11 MARTITZENA/19:30
CASILDA PARKEA, ABANDO

Ahotsa: Malú Garay

Teklatua, zuzendaria: José Luis Canal

Bateria: Blas Fernández

Baxu elektrikoa: Roberto Caballero

Gitarra elektrikoa: Raúl Vera

Abeslari honek “Donde rompen las olas” lan berria izango denaren aurrerapen bat aurkeztuko digu. Bertan, bere pop jatorria jazzaren eta bluesaren arimarekin elkartuko du. Punta-puntako musikariek lagunduta eta José Luis Canalekin batera ekoiztuta, berrikuntza erakusten digu bere estiloaren barruan, ibilbide berri bati ekinez.

RUMBO PARAÍSO

EKAINAK 12 EGUAZTENA/19:30
SABINO ARANA ETORBIDEA 50, BASURTO

Ahotsa, gitarra: José Lubris

Tronboia, sampleak: Garikoitz Badiola

Ahotsa (MC): Jon Totorrina (Txino)

Bateria: Leka

Baxua: Edu Basterra

Gitarra: Carlos Velasco

José, 90eko hamarkadan musikaren panoraman goia jo zuen KE NO FALTE taldeko sortzaile eta abeslaria eta Gari Badiola (Ska-P taldekoa)  beste musikari bikainekin batera, talde berri hau sortzeko elkartu dira. Reggae jamaikarra haize-sekzioekin eta letra sozialak egungo erritmoekin, sampleekin, raparekin eta dancehallaren estiloko soinuekin nahastuta.

TRIPLE ZERO BAND

EKAINAK 13 EGUENA/19:30
PANERA PLAZA, ZURBARAN

EKAINAK 21 BARIKUA/19:30
BETOLAZA

Gitarra, ahotsa: Iñigo Garrido

Baxua: Aitor Ruiz

Bateria: Alex Fernández

Bizkaiko power trioa: jatorri amerikarreko soinu indartsu eta rock kementsu autentikoa.
Bigarren lana aurkeztera datoz: ALL IN.

VITTERSWEET

EKAINAK 13 EGUENA/19:30
AGUIRRE
LEHENDAKARIAREN ETORBIDEA 184 (LH/FP AURREAN), ELORRIETA

Gitarra: Aitor Zorriketa, The Malalmute

Bateria: Ander Alonso

Ahotsa: Vittersweet

Energia eta sentsibilitate hutsezko nahasketa bat. Vittersweet Bilboko abeslari eta konpositorea da, eta, zabaldu nahi duen mezuaren arabera, askotariko generotako ñabardurak ia beti musika beltzari lotuak erabiltzen ditu bere musika girotzeko. Reggaea eta dancehalla egiten hasi zen, eta gaur egun bere kantuek rap, r&b, soul eta blues estiloak nahasten dituzten pop zertzeladekin.

BENETAN BE - "Batetik bestera kontzertua"

EKAINAK 19 EGUAZTENA/19:30
ESKURTZE PARKEA, IRALA

Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz

Hitzak, ahotsa, biolina: Patricia Urrutia

Gitarra, baxua, koruak: Josu Aginaga

Bateria, koruak: Andrés Letamendia

Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen ekimen eszeniko-musikala. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte, eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. Gertutik ezagutuko ditugu gure hezeguneetatik igarotzen diren txoriak. Abes dezagun denok batera!

AMANN & THE WAYWARD SONS

EKAINAK 20 EGUENA/19:30
CASILDA PARKEA, ABANDO

Ahotsa, gitarra: Pablo Amann

Baxua, koruak: Jon Ander Madina

Teklatuak: Israel Santamaría

Bateria, koruak: Txema Arana

Bilboko Blues&Rock banda, “When The Day Goes Slow” laugarren diskoaren aurkezpenean murgilduta. Lan horretan, proiektuaren inguruko kezka musikal eta pertsonalak islatu ditu taldeak. Disko hau puntu eta aparteko bat da taldearentzat, eta, hari esker, beren abestiak atzerrira eramateko aukera izan dute.

LA BASU

EKAINAK 21 BARIKUA/19:30
UZTURRE PLAZA, MATIKO

Ahotsa: Elena Caballero “La Basu”

DJ: Ibai Saiz “DJ iBai”

Elena Caballero Villanueva bilbotarra, LA BASU izenez ezagunagoa, Euskal Herriko raparen aitzindari eta erreferente handienetako bat da.
“Lurralde komantxe” disko berria aurkeztuko du: rapa cumbiarekin, dancehallarekin, musika elektronikoarekin, folklorearekin eta drum and bassarekin nahastuta.

ARNAU & THE HONKY TONK LOSERS

EKAINAK 23 DOMEKA/19:30
CAMPA IBAIZABAL PLAZA, ABUSU

Ahotsa, gitarra: Arnau Coderch

Baxua: Pedro Larrauri

Gitarra: Ibai García

Bateria: Iñigo Elexpuru

Berriki sortutako banda honen soinuak musika amerikarraren zenbait estilo barnebiltzen ditu: country asko, rock pixka bat, baita folka ere. Soinu autentikoa, zuzeneko dinamikoekin eta errepertorio originalarekin.

THE ONE

EKAINAK 27 EGUENA/19:30
CASILDA PARKEA, ABANDO

Ahotsa: Alberto Núñez

Bateria, perkusioa: Bernardo Vázquez

Kontrabaxua: Kike Mora

Teklatua: Mikel Gaztañaga

Gitarra: Willy Arteagoitia

Rock crossover taldea, oso esparru ezberdinetako musikariz osatua. Taldeak askotariko generoetako interpreteen eta banda handien sustraietatik edaten du, eta estiloak uztartzen ditu proposamen original, fresko eta, batez ere, aske batean.

BEHOTSIK ORKESTRA - Reggaetoi sinfonikoa - "Amaierako kontzertuak"

EKAINAK 29 ZAPATUA/12:30
ERREKALDEKO PLAZA, ERREKALDE

DOMINGO 30 DE JUNIO/12:30
AREATZAKO KIOSKOA, ALDE ZAHARRA

Zuzendari gonbidatua: Igor Giménez Redondo

Orkestra hau 2011n sortu zuten Bilbon zenbait musikari gaztek, batik bat musikaz gozatzeko helburuz, lagun artean. Musika klasikoari egozten zaizkion estereotipoak apurtzeko helburuarekin, publiko desberdinetara hurbiltzen da Behotsik errepertorio berritzaile eta apurtzaileen bidez, tartean filmetako soinu bandak, rock sinfonikoa, rapa eta hip-hopa erabiltzen dituzte.

KALEJIRAK

SUGARRI SHOW

MAIATZAK 17 BARIKUA/19:30
ITURRIONDO PLAZA, ZURBARANBARRI

EKAINAK 23 DOMEKA/19:30
MASUSTEGI

12 laguneko kale-animazioko taldea. Haien errepertorioa pop eta diskoteka-musikarekin hasi eta rock, ska, heavy eta bestelako erritmoetara heltzen da.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

MAIATZAK 11 ZAPATUA/12:00
SAN ADRIÁN

MAIATZAK 18 ZAPATUA/12:00
JULIÁN GAIARRE, TXURDINAGA

MAIATZAK 25 ZAPATUA/11:30
URETAMENDI

EKAINAK 15 BARIKUA/12:00
OTXARKOAGA

EKAINAK 22 BARIKUA/12:00
IRALA

Gorka Zabaleta Agirre, Idoia Kareaga Gómez, Sabin Bikandi Belandia, Asier García Artetxe, Peio Irigoien Boda.

KOLPEZ BLAI

MAIATZAK 24 BARIKUA/20:00
BASARRATE PLAZA, SANTUTXU

Perkusio-, mugimendu-, dantza- eta energia-ikuskizuna, emanaldi osoan % 200eko intentsitateari eusten diona. Gakoa: ibilbide luzeko musikari gazte indartsuak, mundua jateko gogo handi-handia dutenak.

ROCK´N BRASS

MAIATZAK 25 ZAPATUA/19:30
IRTEERA ELIZAKO PLAZATIK, OLABEAGA

MV Brass Band haize-metalezko eta perkusio musika taldeak “Rock´n Brass” izeneko ikuskizuna asmatu du. Taldeak rock-estilo ezberdinetako bateria eta perkusiorako eta metalezko musika tresnetarako (Brass Band) obrak interpretatzen ditu, publikoa hunkitzeko asmoz. Adin guztientzako showa, eszenaratze dibertigarria ahaztu gabe.

FARÁNDULA

MAIATZAK 25 ZAPATUA/20:30
URETAMENDI

80ko hamarkadatik gaur egunera arteko arrakasta handiak biltzen dituen bertsioen errepertorio zaindua, bidean aurkitzen dituzten ikus-entzule guztiak abesarazteko, dantzarazteko eta gozarazteko pentsatua. Lau musikari oinez, bateria eta soinu-ekipoa ibilgailuaren atoian daramatela.

ORKRESTA

MAIATZAK 31 BARIKUA/19:30
FUNIKULAR PLAZA, CASTAÑOS

Zortzi musikarik osatutako elektrotxaranga. Ikuskizun harrigarri eta dibertigarria eskaintzen dute. Estetika berezia eta musika-errepertorio rockeroena.

CARTOON BRASS

EKAINAK 23 DOMEKA/19:00
LEVANTE PLAZATIK HASITA, SAN INAZIO

Filmen eta marrazki bizidunen soinu-banda famatuenak interpretatuko dituzte. Melodiak taldea osatzen duten haize-metalezko eta perkusiozko instrumentuetara moldatuta daude.

FANFARRE GURETZAT

EKAINAK 23 DOMEKA/21:30
SAN PEDRO PLAZA, DEUSTU

1983an Celestino López de Vergarak Portugaleteko eta inguruko herrietako gazteak bildu zituen musika kalera eramateko, kontserbatorioetatik eta musika-eskoletatik kanpo. Ordutik martxan da Guretzat fanfarrea.

BIHOTZ ALAI FOLKLORE TALDEKO MUSIKARIAK

EKAINAK 29 ZAPATUA/19:00
IRUÑA KALEKO METRO-IRTEERATIK HASITA, DEUSTU

Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea duela 66 urte sortu zen, eta ordutik hona euskal folklorea lantzen eta hedatzen du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan.