Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 18 - apirilak 30
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Ipuin kontalariak 2024

ZAZPI SARRAILEKO KUTXA - Joxe Aldasoro

APIRILAK 18 OSTEGUNA/18:00
ALTAMIRA UDALTEGIA

Adina: 4 urtetik aurrera

Hizkuntza: Euskara

Sarrera librea aforoa bete arte.

Zazpi sarrailako kutxa irekitzen duenak pertsonei zuzenean bihotzera hitz egiteko ahalmena eskuratuko du. Giltzak Aparlurren daude. Kutxa, aldiz, batzuek diotenez itsas ondoko leize batean, beste batzuen arabera, ortzadarraren oinetan. Aurkituko ote dugu kutxa? Zer gordeko ote du bere baitan? Urrea? Harri bitxiak? Txanponak?

DAR-DAR? KAR-KAR! - Maite Franko

APIRILAK 18 OSTEGUNA/18:00
BASURTU LIBURUTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
944 050 327
bibliotecabasurto@bilbao.eus
20 plaza

Beldurrezko ipuin barregarriak. Haurrek bizitzan aurrerago aurkitu ditzaketen “benetako” une beldurgarriei aurre egiteko prestatuko dira “gezurrezko” istorio dibertigarri hauekin.

A SQUASH AND A SQUEEZE - British Council

APIRILAK 18 OSTEGUNA/18:00
CASTAÑOS LIBURUTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Ingelesez

Izen ematea ezinbestekoa
944 203 404
bibliotecacastanos@bilbao.eus
20 plaza

Julia Donaldson and Axel Scheffler-enipuina. A Squash and a Squeeze landetxe txiki batean bizi den emakume baten istorioa da. BetI kexaka ari da bere etxearen tamainaz
eta duen leku txikiaz. Hala, jaun jakintsu batek bere arazoari irtenbidea emango dio, irtenbide berezi samarra.

MAMUAK ETA BESTE AUZOKIDE BATZUK - Nerea Ariznabarreta – NAITA Produkzioak

APIRILAK 19 OSTIRALA/18:00
URETAMENDI UDALTEGIA

Adina: 4-10 urte

Hizkuntza: Euskera

Sarrera librea aforoa bete arte.

Zaratak ilargi beteko gau batean, mukiz beteriko mamu gaixoa, koloreetako haizea eta kartoizko arima duen pirata gaiztoa izango dira gure bizilagunak saio honetan. Eta, kasualitatez, beldurra azaltzen bada, lasai, baditugu eta hauek uxatzeko trikimailuak. Umorea eta objektu manipulazioa izango dira Nerearen kideak ipuin saio honetan.

BESOETAKO IPUINAK - Ana Apika

APIRILAK 20 LARUNBATA/11:30
DEUSTU LIBURUTEGIA

Adina: 1-3 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
944 474 604
bibliotecadeusto@bilbao.eus
20 plaza

Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu; hauekin batera, irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta liburu politak erabiliz haur-literaturan murgilduko gara.

IPUINAK DANTZAN - Ana Apika

APIRILAK 20 LARUNBATA/18:00
MASUSTEGI UDALTEGIA

Adina: 4 urtetik aurrera

Hizkuntza: Euskara

Sarrera librea aforoa bete arte.

Ipuin musikatua saio honetan hitzek eta notek elkarrekin egingo dute dantza. Musikariak betiko kanta batzuk abestu eta joko ditu, eta kontalariak musikaz lagundutako istorioak kontatuko ditu.

LIBURUEK OINAK DITUZTE - Lur Usabiaga

APIRILAK 23 ASTEARTEA/18:00
IRALA LIBURUTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
944 436 501
bibliotecairala@bilbao.eus
20 plaza

Liburuek oinak dituzte eta nahi duzun lekura eramango zaituzte: espaziora, oihanera eta mundu magikoetara. Hartu motxila eta zatoz gurekin bidaian!

IPUIN HEGALARIAK - Maider Alcelay

APIRILAK 23 ASTEARTEA/18:00
OTXARKOAGA LIBURUTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
Necesaria inscripción previa
944 128 749
bibliotecaotxarkoaga@bilbao.eus
20 plaza

Ipuinak ahoz aho doaz, leku batetik bestera. Hauetan, ohitura, folklore, natura eta hizkuntza desberdinekin topo egingo dugu pertsonaia bitxi eta dibertigarrien bitartez.

LIBURUEKIN OLGETAN - Ana Apika

APIRILAK 23 ASTEARTEA/18:00
ERREKALDE LIBURUTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
944 223 897
bibliotecarekalde@bilbao.eus
20 plaza

Irakurketa sustatzeko saioa, haurrak modu dibertigarrian hurbil daitezen liburuetara: eleberriak, ipuinak, komikiak, album ilustratuak, poesia, hitzik gabekoak, informatiboak eta/edo kontsultakoak.

IBILI ALAI IPUINETAN BLAI - Izaskun Mujika

APIRILAK 23 ASTEARTEA/18:00
ZURBARANBARRI LIBURUTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
944 466 001
bibliotecazurb@bilbao.eus
20 plaza

Gaur goizean ipuinen bila atera naiz basora, eta hainbat gauza bitxi gertatu zaizkit. Hitz egiten duen zapo bat ezagutu dut, pilota erraldoi bat arrantzatu, eta maitasun gutun bat aurkitu dut. Hau guztia luma-euria ari zuen bitartean.

HEGAN EGITEN DUTEN IPUINAK - Ameli

APIRILAK 25 OSTEGUNA/18:00
IBAIALDE LIBURUTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
946 792 518
bibliotecaibaialde@bilbao.eus
20 plaza

Behin, zerura begira nengoela, hodeiek, haizeak eta izarrek, zer kontatua bazutela ikusi ahal izan nuen. Haien lagun naizenetik, hegan egiten duten ipuinak ezagutu ditut eta orain zuekin elkarbanatu nahi ditut, elkarrekin hegan egiteko. Eta zu, prest al zaude

BAZEN BEHIN… LIBURUTEGI BAT - Sorgina Txirulina

APIRILAK 26 OSTIRALA/17:30
ARANGOITI UDALTEGIA

Adina: 4-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Sarrera librea aforoa bete arte.

Liburutegiak sorginak bezalakoak dira… magikoak! Zergatik? Sorginek erratzaren gainean hegan egiten dutelako eta liburutegi batean bidaiatu ahal delako lekutik mugitu gabe. Ipuin kontaketa honetan tradiziozko pertsonaiak agertuko dira, baita asmatuko ditugun beste batzuk ere. Begiak ireki eta belarriak tente jarri!

MUNSTROAK, PRINTZESAK ETA SORGINAREN BAT - Rakel Imaz

APIRILAK 26 OSTIRALA/18:00
OLABEAGA UDALTEGIA

Adina: 3-8 urte

Hizkuntza: Euskara

Sarrera librea aforoa bete arte.

Printzesek arazoak dituzte? Kili-kiliak dituen munstroren bat ezagutu al duzu? Sorginek jendea maite dute? Zalantza hauek guztiak argitu eta beste baten bat asmatuko dugu “Munstroak, printzesak eta sorginaren bat” istorioaren bitartez.

URPEKARIAK - Maren Basterretxea; Uxue Alkorta

APIRILAK 27 LARUNBATA/11:30
BEGOÑA LIBURUTEGIA

Adina: 5-11 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea ezinbestekoa
944 734 754
bibliotecabegona@bilbao.eus
20 plaza

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu?

LIBURUEN MAGIA - Bego Alabazan

APIRILAK 27 LARUNBATA/12:00
CARMEN PLAZA – SANTUTXU

Adina: 6 urtetik aurrera

Hizkuntza: Euskara

Sarrera librea aforoa bete arte.

Liburuak diren kutxa txiki magikoek bere baitan hainbat ipuin harrigarri gordetzen dituzte. Gure esku dago liburuak irekitzea bertako istorioak askatu, ezagutu eta lau haizetara zabaltzen uzteko. Eta horretarako keinu xume eta magikoa egin behar dugu, besterik ez. Ba al zatoz nirekin batera liburuen magia egitera.

BARRE EGITEKO IPUINAK - Bego Alabazan

APIRILAK 30 ASTEARTEA/18:30
BARRAINKUA UDALTEGIA

Adina: 6-12 urte

Hizkuntza: Euskara

Sarrera librea aforoa bete arte.

Saio honetan, elkarrekin tarte goxoa pasatzeko, istorio dibertigarriak kontatuko ditugu, barre egitekoak, ipuinen lehen eta azken helburua horixe dela uste baitugu: ondo pasatzea.