Kultura Barrutik
Noiz?
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

EXPODISTRITO 2024 Apiriletik Ekainera

Jon Mikel Bañales - Bilbotik Kaliforniara: un joven ilustrador bilbaíno en DC Comics

Udaltegia
Apirilak 15- Maiatzak 10Abando

 


Hablemos de tebeos. Jon Mikel Bañales hitzaldia Borja Cresporekin.
Apirilak 17. 19:00h

Bisita gidatua Jon Mikel Bañales-ekin
Apirilak 17. 20:00h
Abando Udaltegia

Komiki-formatu eta -eredu asko daude: lerro argiko komiki europarra, superheroien komiki amerikarra eta Japoniako manga komikiak, besteak beste. Erakusketa honetan, Jon Mikelek superheroien komiki-eredu amerikarrerako egindako lana egongo da ikusgai, batez ere DC COMICS argitaletxerako marraztutako pertsonaien irudiak: Batman, Green Arrow, Harley Quinn, Joker, Shazam…
Komikietatik ateratako orrien ondoan, pertsonaien zirriborro batzuk ere egongo dira ikusgai.

Arantza Sáez De LaFuente Calvo - El silencio de las huellas del pasado

Udaltegia
Apirilak 9-29La Bolsa
Maiatzak 2-15Errekalde
Maiatzak 17-30San Ignazio-Ibarrekolanda
Ekainak 3-13Santutxu
Ekainak 17-28Begoña

 


Apirilak 11, 19:00etan
Bisita guidatua artistarekin
La Bolsa Udaltegia

Naturan barrena ibiliz, nire gogoa leku basatien, oinarrien eta gure kulturaren sustraien zeruertzean dabil. Inguratzen gaituzten arrokek egin dugun bidea markatzen dute eta gure oroitzapenen eta bizitako esperientzien mundua osatzen dute. Iraganeko etapak beren aniztasunarekin eta denboraren joan-etorria dira finkatzen diren historiaren “geruzak”. Gure historiaren aztarnak ikusgai…

Diego Herrera Carcedo - Gagauzia, minoría étnica en la estepa moldava

Udaltegia
Apirilak 5-29Santutxu

 


Apirilak 12, 18:00etan
Bisita guidatua Diego Herrerarekin
Santutxu Udaltegia

Gagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Lur beltzeko estepa baten gainean dago, zeinetan udan ekiloreek dir-dir egiten duten eta mahatsak upategiak ardoz betetzen dituen. Estepa honetan gagauz herria bizi da, XIX. mendearen bukaeran Dobruja-tik (Bulgaria) ekarria. Haien jatorria herri turkikoetan dago. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan zehar ibiltzean, aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke.

Montse Villamor Merino - Mis espacios, mis pasiones

Udaltegia
Apirilak 9-29Otxarkoaga
Maiatzak 2-15San Frantzisko
Ekainak 3-15Castaños
Ekainak 17-28Errekalde

 


Nire margo estiloa figuratiboa da errealismorako joerarekin, batez ere, erretratuetan. Lan gehienak topatu ditudan txoko eta paisaienak dira, bizi izan eta gozatu ditudanak, nire bizitzaren atal txikiak.
Ikustera hurbiltzen den jendeak gozatzea espero dut.

Eduardo Alonso Nieto - A vista de barco

Udaltegia
Apirilak 9-29Castaños
Maiatzak 2-15Santutxu
Ekainak 3-13San Ignazio-Ibarrekolanda
Ekainak 17-28San Frantzisko

 


Nor ez da inoiz sentitu “norbere” ozeanora iristeko itxaropenarekin ur-korronte batean “nabigatzera” irten den paperezko ontzi baten modura?
Argazkien serie honek irudizko bidaia horren uneak eta perspektibak erakusten ditu.

Amaia Maguregui y David Fernández - Cien lenguajes

Udaltegia
Apirilak 5-29Begoña
Maiatzak 2-15San Ignazio-Ibarrekolanda
Maiatzak 17-30La Bolsa
Ekainak 3-13Errekalde

 


Erakusketa honek gure munduak kultura eta hezkuntza aldetik dauzkan aberastasuna eta aniztasuna erakusten ditu, 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan zehar egindako ibilbide batean, Asia, Ozeania eta Europako hainbat herrialdetan zehar. Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariek egin duten hiru urteko bidaia baten emaitza da, eta CIEN LENGUAJES ikerkuntzako eta zinema dokumentaleko ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da.

Claudio Lorenzo Quintela - LA HABANA, RÍO-BAHÍA y ATACAMA, tres países, tres paisajes

Udaltegia
Apirilak 9-29San Ignazio-Ibarrekolanda
Maiatzak 17-30Errekalde
Ekainak 3-13Otxarkoaga
Ekainak 17-28Castaños

 


La Habana giza paisaia da batez ere.
Río eta Bahía Brasilgo bi harribitxi dira. Paisaia benetan ederrak eta jende atsegina.
Atacama, munduko basamorturik lehorrena, Txile iparraldean, erakusketaren kontrapuntua da. Kuba eta Brasilgo bizitasunaren eta jendetzaren aurrean, hemen paisaiak ilargia dakarkigu gogora; bakardadeaz eta isiltasunaz mintzo zaigu.

Robot Dreams - Amets bat marrazten

Udaltegia
Maiatzak 2-30Begoña

 


Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANT BIlbaok, 30. urteurrenean, ROBOT DREAMS filmaren sorkuntza-prozesuari eskainitako erakusketa bat, filmaren arte-zuzendari José Luis Agreda sevillarrak komisariatua; ibilbide bat Pablo Bergerrek zuzendutako eta Sara Varon ilustratzaile iparramerikarraren nobela grafiko homonimoan inspiratutako animazioko harribitxi honen sorkuntza-faseetan zehar.
Zinemako animazioaren eta, bereziki, Robot Dreams filmaren mundu liluragarriaren zirrikituak ezagutzera emateko erakusketa bat.

Michel Ruíz - Pasión por la materia

Udaltegia
Maiatzak 17- Ekainak 13Abando

 


Bisita gidatua Michel Ruízekin
Maiatzak 29, 19:00etan
Abando udaltegia

Hamabost urte daramatzat eskulturak egiten. Forma, testura eta materialenganako grina horrela bideratzen dut. Gainera, eskulturaren bidez nire bizitzako esperientziak eta nire kezkak, ilusioak, intuizioak, emozioak lotzen ditut. Opari biribila.
Neure lanetan erabiltzen ditudan materialen muina eta jatorria ikertzen ditut: zura, burdina, harria. Material zaharrak bilatzen ditut eta haien aurreko bizitzaren gainean eraikitzen dut neure obra. Horrela, bigarren bizitza bat ematen diet materialei, baita neure buruari ere.

Euskal Akuarelarien Elkartea

Udaltegia
Ekainak 17 – 28Abando

 


Akuarela erakusketa kolektiboa hau 2023/2024 ikasturtean egina da, elkarteak Mazarredo Zumarkaleko 35ean urtero antolatzen ditugun akuarela tailerretan.
Talde-erakusketa honen bidez ,akuarela teknika gizarteari hurbildu nahi diogu eta gustoko duten pertsona guztiak ikustera gonbidatu nahi dugu.
Ziur gaude gustoko izango duzuela!