Noiz? |
---|
maiatzak 3 - maiatzak 31 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga |
ZELAN HELDU:
BILBOBUS: 03, 13, 30, 34, 38, 43
METRO: L3
Noiz? |
---|
maiatzak 3 - maiatzak 31 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga |
BILBOBUS: 03, 13, 30, 34, 38, 43
METRO: L3
Magiaren Topaketak 2024
Erabateko estrenaldia
Artistak: Xabi Linazasoro, Tor, Txoborro, Marsel, Eriz, Asier Kidam, Imanol Ituiño
Iraupena: 75′
Jatorria: Euskal Herria
Hizkuntza: Euskara
Tokiko panoramako ilusionista nagusien ordezkaritza bat bilduko da 0 km-ko gala honetan, hain zuzen ere Magiaren Topaketaren aurreko edizioetan parte hartu dutenak. Euskadiko ilusionismoaren eta talentu euskaldunaren figura nagusi horiek beren saiorik enblematikoenak eta berrikuntzak erakutsiko dituzte. Gainera, Xabi Linazasoro izango dute lagun, hau da, Atera Barruan Daramazun Magia VI. Lehiaketaren irabazlea.
Erabateko estrenaldia
Jatorria: Euskal Herria
Hizkuntza: Euskara – Gaztelania
Erakusketa horren bidez, aukera izango duzu Magiaren Topaketako 20 urte hauetan aretotik eta kaletik igaro diren izarrak ezagutzeko. Badakizu Pop Magoa edo Dani D’Ortiz kartomagiaren maisu eta Tamarizen ikaslea, mundu mailako beste artista eta saridun askoren artean, Magiaren Topaketan egon zirela? Ibilbide honek erakutsiko dizu Otxarkoagak eta Txurdinagak magia handia dutela.
Erabateko estrenaldia
Artistak: Murphy (Cantabria), Arkadio (Castilla y León), Gisell (Perú), Solange (Portugal).
Iraupena: 75′
Hizkuntza: Gaztelania
Munduko gaur egungo panoramako ilusionisten ordezkaritza bat bilduko da gala honetan, Magiaren Topaketaren aurreko edizioetan parte hartutakoak. Gizon bi eta emakume bi, guztien artean nazioarteko 15 sari prestigiotsu baino gehiago eta baita Guiness World Record bat ere irabazi dituztenak.
Estrenaldia Bilbon
Iraupena: 60′
Jatorria: Euskal Herria
Hizkuntza: Gaztelania
Enrique Echazarra La Frontera entre lo Paranormal y el Ilusionismo liburuaren egilea da eta misterioak dibulgatu eta ikertzen ditu. Kolaborazio-lanak egiten ditu irratian eta telebistan, EITBren programetan parte hartzen du eta Cuarto Milenioko korrespontsala da. David Blanco magoa eta mentalista da, Mentalismoaren Lehen Sari Nazionalaren irabazlea. Enrique Echazarraren liburuarekin batera, Davidek ¨Extrasensorial¨ sortu du, muga horretara hurbilduko gaituen ikuskizun bat.
Estrenaldia Euskadin
Iraupena: 75′
Jatorria: Madril
Hizkuntza: Gaztelania
2018an, Topaketen galako izar gonbidatua izan zen, eta ikusleak euren eserlekuetatik altxarazi zituen azken txalo zaparradan. Itzuliko zela agindu zuen, eta hauxe da bere arteaz gozatzeko aukera, pertsona bakarreko bere ikuskizunarekin. Estatuko eta nazioarteko zazpi sari, horien artean Munduko FISM delakoa, magiaren Oscar sariak.
Otxarkoagako Udal Liburutegiarekin elkarlanean.
Iraupena: 60′
Jatorria: Euskal Herria
Hizkuntza: Euskara
Zer da, txori bat? Hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina…zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!
Estrenaldia Bilbon
Iraupena: 70′
Jatorria: Euskal Herria
Hizkuntza: Euskara
Hodeik aurkezten digun guztia sei letratan laburbil daiteke: WONDER, ingelesez harridura, lilura, ustekabea. Aldaketa azkarrak aldageletan, agerpenak, igarkizunak, ihesaldi ezinezkoak, etab. Ziur gaude berriro ere barre eginaraziko digula, entretenitu egingo gaituela eta, berriro ere, liluratu.
Estrenaldia Euskadin
Iraupena: 60′
Jatorria: Argentina
Hizkuntza: Gaztelania
Artista balioaniztun bat da, eszenaratze bikain eta magikoa egiten duena umore adimentsu baten bidez, horixe baita bere baliabide nagusia, eta hari esker bidaiatu du munduan zehar eta hainbat sari irabazi ditu Brasilen, Argentinan, Holandan, Espainian eta Portugalen.
CHAN-TUN MAGO ARGEN-CHINO: ekialde urrunetik, bere magia txinatarra eta umore ekialdetarra Bilbora heldu da arte berrien bila bost kontinenteetan zehar ibili ondoren. Trukoekin harritzea eta txisteekin barre eginaraztea da bere kondena asiar berezia.
Iraupena: 55′
Jatorria: Euskal Herria
Hizkuntza: Gaztelania
Jon Zabalek tipo arraro gisa definitzen du bere burua, horretaz ez dago dudarik. Mentalismoari eskainitako hainbat ikuskizun estreinatu ditu. Bertan, jendearen gogamena irakurtzen du, ikusleak hipnotizatu egiten ditu eta harremanetan jartzen da espirituekin… edo hala ematen du, izan ere, egiaz, gezurti hutsa da.
NEXO: Tarota, hipnosia, giza radarrak eta ikusleentzako orakulu gisa balio duten marrazki misteriotsuak.
Estrenaldia Euskadin
Iraupena: 70′
Jatorria: Galicia
Hizkuntza: Gaztelania
Teto Magoak bere talentua lotzen du Fer Riscok baterian duenarekin eta Mon Orenciok gitarran duenarekin, eta hala ikuskizun berezi bat egiten du, magia eta Rock & Rolleko klasiko batzuk uztartzen dituena. Led Zeppelin, Bob Dylan, Los Suaves eta hamaika rock star presente daude ikuskizun honetan zuzeneko banda baten bitartez, banda hori Teto Magoaren magiaren osagarri perfektua baita.
ROCK ‘N’ MAGIC: agerpen harrigarriek, igarkizun jokoek eta ilusio magiko txiki eta handiek rock musikarekin partekatzen dute protagonismoa. Zuzendaria Fran Rei da.
Iraupena: 50′
Jatorria: Frantzia
Hizkuntza: Gaztelania
Masters of Magiceko finalistak: Kaleko Magia Txapelketa (Italia). Magia komikoaren saria (Frantzia).
ENCHANTÉ: Azti baten eta bere laguntzaile berriaren istorioa da. Komedia magiko bat da, umorea, magia eta ikusleekiko interakzio handia nahasten dituena. Belle Époque aretoan girotutako ikuskizun horrek 1900eko kaleko artista bikote atsegin eta dotore baten keinuarekin eta komikotasunarekin jolasten da.