Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 4 - apirilak 13
Non?
Barrutia 04 - Begoña

DOAKO SARRERA ARETOA BETE ARTE, BIDAIAKO ARGAZKIGINTZA TAILERRA IZAN EZIK, IZEN EMATEA 5€

Bidaiarien Txokoa 2024

BODY OF A LINE

APIRILAK 4 EGUENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

AEB / 2023 / 10 min.
Zuzendaria: Henna Taylor
J. B.: EN
Azpitituluak: EU/ES

Dokumental animatu honetan, Madaleine Sorkinek bidaia intimo eta sortzaile bati ekingo dio 4.000 metrotik gorako munduko harkaitz-biderik zailena eskalatzeko: Dunn-Westbay Direct (8b+/c) Longs Peaken (Neniisoteyou ‘u), Estatu Batuetako Mendi Harritsuetan.

LA SENDA NO MARCADA

APIRILAK 4 EGUENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Espainia / 2023 / 29 min.
Zuzendaria: Igor Bellido
J. B.: ES
Azpitituluak : EU

Markatutako xendatik aldentzen garenean aurkitu ohi ditugu gauzarik liluragarrienak. Mitxel Andreu natura argazkilariaren istorioa da hau, %100ean Bizkaian grabatu den pelikula.

ROPE

APIRILAK 4 EGUENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Japonia / 2023 / 29 min.
Zuzendaria : Moe Wada
J. B.: ES
Azpitituluak: EU/ES

Kazuya Hiraidek, Urrezko Pioleta hirutan irabazi duena, Tirich Mirreko ipar isurialdean (7.708 m., Hindu Kush, Pakistan) ibilbide eder bat begiz jo zuen duela 20 urte. 2022 urte amaieran, Kenro Nakajimari proposatu zion hura elkarrekin eskalatzea.

*Mendi Film 2023: Soinu Banda Onena

BADIEH TRIO

APIRILAK 5 BARIKUA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

MICHEL GASCO / laute arabiarra & rubab afganiarra
MOHAMMAD MIRAGHAZADEH, tar & setar
RAMIN AHMADI, taula & tabla

MICHEL GASCO musikari salamancarrak gidatutako musika-proiektu honek Khorasan-go musika ekarriko digu (Iran ipar-ekialdeko eta Afganistan mendebaldeko eskualdea). Beste bi musikarik parte hartuko dute, bata irandarra eta bestea afganistandarra.  BADIEH-k bere bigarren albuma atera berri du, eta nazioarteko bira batean aurkeztuko du, Marokon, Japonen, Australian eta Europako hainbat herrialdetan.

ZERBAIT ALDATU DA

APIRILAK 8 ASTELEHENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Espainia / 2023 / 10 min.
Zuzendaria : Mikel Sarasola
J. B.: EU/ES
Azpitituluak: EU/ES

Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira Ara ibaia iturburutik jaisten saiatzeko baina zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.

CHIMBORAZO

APIRILAK 8 ASTELEHENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Espainia / 2023 / 7 min.
Zuzendaria : Keila Cepeda
J. B.: ES
Azpitituluak: ES

Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena…

*Mendi Film 2023: – Epaimahaiaren Aipamen Berezia .

CRYING GLACIER

APIRILAK 8 ASTELEHENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Suitza, Alemania / 2023 / 14 min.
Zuzendaria: Lutz Stautner
J. B.: EN
Azpitituluak : EU/ES

Ludwig Berger soinu artistak inguratzen gaituen mundua entzutea zein garrantzitsua den erakusten digu. Film honetan, Suitzako Alpeetan Morteratsch glaziarrera egindako bisita ugarietako batean agertzen da.

*Mendi Film 2023 – Film Labur Onena.

212 MOUNTAINS

APIRILAK 8 ASTELEHENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Espainia / 2023 / 40 min.
Zuzendaria: Luis Arrieta Etxeberria
J. B.: EU/ES
Azpitituluak: EU/ES

Xabier Zarranzek (Barañain 1981), 20 urtez mendi lasterketetan lehiatu ondoren, zeharkaldi bat osatuko du Pirinioetan, 3.000 metrotik gorako 212 tontorretako batzuetan barrena, Balaitus (3.144 m) eta Pica d’Estats (3.143 m) lotuz.

WESTFJORDS Islandia ezezagunena bizikletaz

APIRILAK 9 MARTITZENA
19:00
SANTUTXU UDALTEGIA

Igone Mariezkurrena
Aurkezlea: Juanra Madariaga
Documental, charla
(euskeraz)

Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualdea iskin ezezaguna da Islandian. Ring Road bide sonatua ez da bertara heltzen eta, beraz, ezta urtero herrialdera iristen diren milioika bisitariak ere. Tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da, eta gogo-gorputzarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea. Zenbaiten hitzetan, Europako azken bazter basatia da.

ELEVATED

APIRILAK 10 EGUAZTENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

AEB / 2022 / 15 min.
Zuzendaria: Palmer Morse
J. B.: EN
Azpitituluak : EU/ES

Sonya Wilson eskalatzaile gorrarentzat, komunikazioak eta komunitateak berebiziko garrantzia dute.
*Mendi Film 2023: – Eskaladako Film Onena

LIGHT BEAMS FOR HELENA

APIRILAK 10 EGUAZTENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

AEB / 2022 / 9 min.
Zuzendaria: Kirk Horton
J. B.: EN
Azpitituluak: EU/ES

Helena Bourdillon, bere mugak urratzen ari da apnearen munduan, arnasaldi bakarrarekin sakonera pentsaezinetaraino murgilduz eta ur sakonen iluntasunean murgiltzeak bizitzari eta argiari buruz zer irakatsi dion erakusten du dokumentalak.

EVEREST INVADERS. Asalto a la papelera más alta del mundo

APIRILAK 10 EGUAZTENA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Espainia, Frantzia / 2017 / 53 min.
Zuzendaria: Jean-Michel Jorda
J B.: ES/EN
Azpitituluak: EU/ES

2023an Everest konkistatu zutela 70 urte bete dira. Reinhold Messnerrek, oxigeno artifizialik gabe 14 zortzimilakoak igotzen lehena izan zenak, ohartarazi du mendiak kirol-eremu erraldoiak bihurtzen ari direla eta Everest munduko zabortegirik altuena. Himalayako zortzimilako guztietara hedatzen den inbasioa da.

CIEN LENGUAJES - David Fernández, Amaia Maguregui

APIRILAK 11 OSTEGUNA
19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Auzkezlea: Juanra Madariaga

CIEN LENGUAJES ikerkuntzako, zinema dokumentaleko eta bidaiako proiektu bat da, munduan zehar hezkuntzaren ikuspegi alternatibo eta itxaropentsu bat eskaintzen duten eskolen, irakasleen eta ikaskuntza-komunitateen bila ari dena. Dokumentalaren bidez, gizarte modernoaren premietara egokitzeko xedez hezkuntzaren ikusteko eta egiteko moduak aldatzen ari diren ekimenetara hurbilduko gara.

50 AÑOS A RAS DE SUELO - Josu Iztueta

APIRILAK 12 barikua
19:00
SANTUTXU UDALTEGIA

Aurkezlea: Juanra Madariaga

Josu Iztueta Azkue (Tolosa, 1957) oso gazte hasi zen inguruko geografia ezagutzen Alpino Uzturre Elkartearen eskutik.
20 urte zituela bihurtu zuen bidaia bizibide, mundua ulertzeko modua.
NAIROBITARRA autobus mitikoak eman zion aukera denbora eta espazioa beste pertsona batzuekin partekatzeko, irakastea baino ikastea zuela helburu.

Bidaiako argazkigintza tailerra - DAVID FERNÁNDEZ, AMAIA MAGUREGUI

APIRILAK 13 ZAPATUA
11:00 – 13:00
BEGOÑA UDALTEGIA

2017az geroztik, David Fernándezek eta Amaia Magureguik planeta esploratu dute, pertsonei eta lekuei argazkiak eginez. Ikastaro honetan, destino bakoitzaren mamia barneratuko duzu, hainbat teknika deskubrituz, eta zeure ingurunearekin modu sakon eta esanguratsuan konektatzen ikasiz. Hasiberria nahiz aditua izan, zeure sormen-potentziala askatzera eta munduaren edertasuna zeure eran islatzera gonbidatzen zaitugu.

Izen ematea: 5 €
(25 toki)

Haur eta Gazteentzako jolasak, mundua ezagutuz. Hazi Hezkuntzak gidatua

APIRILAK 13 zapatua
MAHAI-JOKOAK
11:30
BEGOÑA LIBURUTEGIA

Parte hartzeko, izen ematea beharrezkoa da. Liburutegiko zenbakira deitu behar da apirilaren 1etik aurrera.
Tf.:944 734 754

ERAKUSKETAK

CIEN LENGUAJES - Amaia Maguregui, David Fernández

APIRILAK 5-29
BEGOÑA UDALTEGIA

Argazkigintza

Erakusketa honek gure munduak kultura eta hezkuntza aldetik dauzkan aberastasuna eta aniztasuna erakusten ditu, 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan zehar egindako ibilbide batean, Asia, Ozeania eta Europako hainbat herrialdetan zehar. Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariek egin duten hiru urteko bidaia baten emaitza da, eta CIEN LENGUAJES ikerkuntzako eta zinema dokumentaleko ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da.

GAGAUZIA, MOLDAVIAKO ESTEPAKO GUTXIENGO ETNIKOA - Diego Herrera Carcedo

APIRILAK 5-29
SANTUTXU UDALTEGIA

Argazkigintza

Bisita guidatua: apirilak 12, 18:00etan

Gagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Lur beltzeko estepa baten gainean dago, zeinetan udan ekiloreek dir-dir egiten duten eta mahatsak upategiak ardoz betetzen dituen. Estepa honetan gagauz herria bizi da, XIX. mendearen bukaeran Dobruja-tik (Bulgaria) ekarria. Haien jatorria herri turkikoetan dago. Gargauztarrak Errusiar Inperioaren, Errumaniaren eta Sobietar Batasunaren pean bizi izan dira. 1991tik aurrera, Moldaviako Errepublikan daude. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan zehar ibiltzean, aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke.

Bidaiak denboran zehar Literaturan, Komikian eta Zineman

APIRILAK 2-13
BEGOÑA LIBURUTEGIA