Kultura Barrutik
Noiz?
otsailak 9 - martxoak 15
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde

SARRERAK: 5€

Bilbaina Jazz Club-ekin lankidetzan.

Sarreren % 20a gutxienez aretoan bertan egongo dira eskuragarri, ordu bat lehenagotik

BILBAO DISTRITO JAZZ

ELIXIR - MULA Vol 3

OTSAILAK 9/19:00
ERREKALDE UDALTEGIA

Elixir da MULAren hirugarren diskoa. Ibilbide bikaineko boskote honen burua da Pep Mula Bartzelonako bateria-jotzailea, Kataluniako jazz-eszenako ohiko kidea, hainbat musikarirekin lan egiteko aukera izan duena.

Elixirrek mugimenduan dagoen paisaia aurkezten digu. Paisaia hori osatzen duten zortzi abestietako bakoitzaren ibilbidea leku berria eta desberdina da, Pep-en konposizio-proposamenari forma ematen dakien boskotearekin batera bidaiatu ahal izateko.” Dani Comas

Saxo/Tenorra: Miguel “Pintxo” Villar
Gitarra: Jordi Matas
Pianoa: Txema  Riera
Kontrabaxua: Marc Cuevas
Bateria: Pep Mula

AINARA ORTEGA & JOAQUÍN CHACÓN

OTSAILAK 16/19:00
BEGOÑA UDALTEGIA

Ainara Ortega abeslariaren eta Joaquín Chacón gitarra-jolearen eskutik, binakako proiektu honek, talde intimoa, ezohikoa eta hauskorra bezain zorrotza, jazzaren soinu-unibertsoko konpositore handiak ohoratzen dituen errepertorio mimatu bat ekartzen digu (Billy Strayhorn, Cole Porter, Jerome Kern, Michel Legrand, etab.)

Oraingo honetan, bi musikariek aurrez aurre “hitz egingo” dute, tradizioa eta sormen-askatasuna errespetatzen dituen elkarrizketan.

Ahotsa: Ainara Ortega
Gitarra: Joaquín Chacón

TONY GLAUSI Quartet

OTSAILAK 23/19:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA

Konpositore bikaina eta AEBetako tronpeta-jotzaile aparta da Tony Glausi, eta hainbat sari eta goraipamen jaso ditu. Gainera, inprobisatutako musika beltzaren tradizio sakonean aditua da. Pop-inprobisazioak eta R&B-ren eragina duten melodiak integratzen ditu, iiturri askotan inspiratuta. Hala ere, Glausik ez du inoiz ahazten artista modura daukan ikuspegia.

Trompeta/konposizioak: Tony Glausi
Pianoa: Esteban Castro
Kontrabaxua: Russell Hall
Bateria: Domo Branch

XAVI TORRES Trío "Quarantena Songs"

MARTXOAK 1/19:00
BERTENDONA INSTITUTUA

Tarragonako Xavi Torres piano-jolea Europako jazz-eszenako musikari gailenetako bat eta  etorkizunik handiena daukanetako bat da. Amsterdamgo Kontserbatorioan musika klasikoa eta jazza ikasi ondoren, gaur egun hiri horren eta Bartzelonaren artean bizi da.

Pandemiaren ondoriozko konfinamenduan, Torresek pieza bat idatzi zuen egunero 30 egunez, sormen-energiari eusteko ariketa modura. Horren emaitza izan zen gero hirukotearekin grabatu eta orain aurkezten duen diskoa.

Pianoa: Xavi Torres
Kontrabaxua: Reinier Elizarde “Negrón”
Bateria: Andreu Pitarch

ORGAN FREEMAN

9 MARZO/19:00
BIDEBARRIETA LIBURUTEGIA

MUSIKENEn lizentziatutako hiru gazte eta musikari handi hauek jazzeko organo-musikaren inguruan daukaten interesaren ondorioz sortu zen Organ Freeman. Errepertorio original batekin, blues-aren eragin handiko soinu modernoaren alde egiten dute.

2024an lehen lana argitaratuko dute.

Saxo/tenorra: Pablo Maza
Organoa: David Cid
Bateria: Dani Pimenta

IRENE REIG Trío

MARTXOAK 15/19:00
DEUSTU UDALTEGIA

Irene Reig gaur egungo jazzeko saxofoi-jotzaile ezagunenetako bat da. Hainbat sari eta diskoz betetako ibilbide luzea egin du, eta bere musika eta proiektuak eszenatoki eta jaialdi entzutetsuetan aurkeztu ditu.

Gaur egungo errepertorioan daude lehen diskoko abestiak eta berehala kaleratuko den diskoko abesti berriak.

Saxo/Altua: Irene Reig
Kontrabaxua: Pau Sala
Bateria: Joan Casares