Noiz? |
---|
otsailak 2 - otsailak 28 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu |
Doako sarrera aretoa bete arte.
Noiz? |
---|
otsailak 2 - otsailak 28 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu |
Doako sarrera aretoa bete arte.
Deustualdeko Klown Jaialdia
Ekain pailazoa bueltan da ikuskizun berriarekin, beste behin ere Euskal Herriko haur, gazte eta helduak txunditzeko asmotan. Jolasa, umorea, katxondeoa eta zirkua; guztiak uztartuko ditu Ekain pailazoak bere abilezien bitartez publikoa liluratuko duen ikuskizun honetan.
Adanek eta Evak Edengo lorategiak zapaldu aurretik, Jainkoak plan bat zeukan… Ezagutu ezazu Lubbert Dash, lurreko gizakiaren lehenbiziko zirriborroa. “Lubbert”-ek Paradisuaren ateak irekiko dizkigu eta sartzera gonbidatuko gaitu. Lorategian egiten duen bidaian bere burua eta mundu berria deskubrituko ditu. Bere alde sendoak, ahulguneak eta premiak ezagutuko ditu: horiek jolas bukaezin batera eramango dute, pertsonaia xelebrez betetako alegiazko munduak esploratzeko, egoera zentzugabeekin eta irudi surrealistekin.
Bidaian zehar, publikoak zorrien iraultza ikusiko du, kobazulo bateko oihartzun bitxiak adituko ditu, festa berezi batean sartuko da eta zenbait liturgia ezezagun biziko ditu.
Azkenean, hain ezberdinak gara akatsez betetako estreinako zirriborro ia humano horretatik? Hainbeste aldatu gara? “LUBBERT” Inda Peredaren keinuzko komedia berri eta eroa da, El Boscoren “El Jardín de las Delicias” koadroan inspiratua.
Aingeru lotsagabe, erronkari eta inputaezina! Merkurio aingeru bat da. Edo esan beharko genuke… espiritu ipurtarina, ikasteko eta emozioak bizitzeko irrikan, zeruan atrapaturik aspertuta? Kezkagarria eta kezkagabea, arriskutsua eta jakin-min handikoa, susmagarria eta tolesgabea, eta interpretaziorako gaitasun handikoa… okerreko interpretazioa egiteko gaitasuna, baina interpretatzeko gaitasuna, finean.
Rio de Janeiroko Joko Olinpikoak hurbil daude, eta Tucumunzaniako “Igeriketa sinCLOWNizatuko” talde olinpikoa prest dago Brasilgo txartela emango dion sailkapen-proba egiteko. Antzezlan zoro eta dibertigarria da, clowna eta gorputz-mimoa baliatzen dituena. Bikote honek asko du esateko, hitzik erabili ez arren. Joko Olinpikoetaranzko bidaian, igerilari bikote honek abentura mordoa izango du: tribu indigena batek eraso egingo die, bizirik dauden eskuen kontra borrokatuko dira, ezerezetik musika sortuko dute, ekaitz bitxiak ikusiko dituzte, Broadwaykoak izan litezkeen koreografiak, amodio-eszenak… Niumpaloal´Arte zigilua izango duten beste istorio askoren artean, zeinetan obra dinamiko eta original bat ikusiko dugun. Publikoak ere asko izango du esateko.
“Party Time” ikuskizunak aitatasunaren mundura bidaiatzera gonbidatzen gaitu; oro har, zaintzen mundura. Gepettok bat-batean txotxongilo bati esker aita izatea zer den deskubritu zuen bezala, Bergamotto clownak bere peluxezko hartz maitagarriarekin dituen bizipenak kontatuko dizkigu. Abentura zirraragarriak izango dituzte biek.
Musikaria sartzen da, janzten da eta instrumentuak hartzen ditu. Multi-instrumentista, eta erritmo eta melodien malabarista. Jazzaren klasikoak, hainbat folklore eta bere kantuak torturatzen ditu dena aldi batean jotzean tematuta dagoen pertsonaia honek, hori lortzeko etengabeko borroka batean. Egoera honetan, batzuetan instrumentuek nahi dutena egiten dute, halabeharrez!
POTXIN – PATXIN artistak baserrira egun pasa doaz eta, bide batez, ikusleak ere bertan senti arazi nahi dituzte. Une oro erne eta adi egongo da ikuslea. Mendi, baso, zelaiek ematen digutenarekin ondo pasatuz ikastea du helburu saio honek. Animalien lagun izaten eta bakean uztearen garrantzia ikasiko dugu. Eta jolastuz baserriko eginkizunetan parte hartuko dugu.
Bertsolariak: Oihana Bartra, Ane Labaka eta Miren Artetxe
Inprobisazioa oinarri duten bi sormen alor uztartuko dira: klowna eta bertsoa.
Beatriz Egizabal umoregile feministak egingo du gidari lana eta bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz. Lau ahots elkarlanean arituko dira umoretik eta feminismoz. Bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatriz Egizabalen egiteko moduek bertsolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die. Saio dinamiko eta berritzaileak dira, giro askotara egokitzeko saioak.