Kultura Barrutik
Noiz?
azaroak 28 - urtarrilak 4
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Kultur Gabonak

Programazioa
Data
Lekua
Konpainia / ikuskizuna
Diziplina
Hizkuntza
Publiko mota
AZAROAK 28 19:30
CASTAÑOS: EL SALVADOR ELIZA
Musika
Gazte eta helduentzat
AZAROAK 29 19:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA
Klowna
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 1 18:30
OLABEAGA UDALTEGIA
Magia
Euskera
Familiarra
ABENDUAK 1 19:00
CASTAÑOS UDALTEGIA
Bakarrizketa eta musika
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 1 19:00
SANTUTXU UDALTEGIA
Antzerkia
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 1 19:00
SOLOKOETXE INSTITUTUA
Magia
Elebiduna
Familiarra
ABENDUAK 3 12:00
LEVANTE PLAZA ** (Euria egiten badu, Elorrietan dagoen estalitako espazioan izango da).
Folklorea
Euskera
Ikusle guztientzat
ABENDUAK 4 19:00
DEUSTU UDALTEGIA
Musika
Euskera
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 11 19:00
ERREKALDE UDALTEGIA
Antzerkia
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 11 19:00
DEUSTU UDALTEGIA
Musika – Antzerkia Dantza -Ikusentzunezkoa
Euskera
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 12 19:00
SANTUTXU UDALTEGIA
Bakarrizketa
Elebiduna
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 14 19:00
ERREKALDE UDALTEGIA
Antzerkia
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 14 19:00
SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
Zirkua
Familiarra
ABENDUAK 15 18:00
CASTAÑOS UDALTEGIA
Musika – Ipuinak – Dantza -Ikusentzunezkoa
Euskera
Familiarra
ABENDUAK 15 18:30
ZORROTZA (FRONTOIA)
Zirkua
Familiarra
ABENDUAK 15 19:00
SANTUXU UDALTEGIA
Bakarrizketa
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 17 11:00
ABUSU-LA PEÑA
(auzoan zehar)
Zirku kalejira
Familiarra
ABENDUAK 18 19:00
DEUSTU UDALTEGIA
Musika
Elebiduna
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 19 19:00
ERREKALDE UDALTEGIA
Antzerkia
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 20 19:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA
Zirkua
Ikusle guztientzat
ABENDUAK 21 19:00
CASTAÑOS: EL SALVADOR ELIZA
Musika
Ikusle guztientzat
ABENDUAK 21 19:00
SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
Zirkua
Familiarra
ABENDUAK 22 19:00
ERREKALDE UDALTEGIA
Antzerkia
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 22 19:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA
Musika
Ikusle guztientzat
ABENDUAK 23 10:30-15:00
TXURDINAGA (Artazuriñatik Europa parkera)
Musika
Ikusle guztientzat
ABENDUAK 26 18:30
MASUSTEGI UDALTEGIA
Antzerkia
Euskera
Familiarra
ABENDUAK 26 18:00
BARRAINKUA – ABANDO UDALTEGIA
Ipuin musikatua
Euskera
Familiarra
27 ABENDUAK 18:30
ALTAMIRA UDALTEGIA
Antzerkia
Euskera
Familiarra
ABENDUAK 27 19:00
SAN INAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA
Inprobisazioak
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 28 18:00
BARRAINKUA – ABANDO UDALTEGIA
Magia
Euskera
Familiarra
ABENDUAK 28 19:00
SAN INAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA
Antzerkia
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 28 19:30
IRALA: SAN ANTONIO DE PADUA ELIZA
Musika
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 29 18:00
URETAMENDI UDALTEGIA
Antzerkia
Elebiduna
Familiarra
ABENDUAK 29 19:00
SAN INAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA
Inprobisazioak
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
ABENDUAK 29 20:30
ALTAMIRA (frontoitik hasita)
Folklorea
Ikusle guztientzat
30 ABENDUAK 19:00
SAN ADRIÁN: NUESTRA SEÑORA DE LOURDES Y SAN ADRIÁN ELIZA
Musika
Gazte eta helduentzat
URTARRILAK 3 18:00
BARRAINKUA – ABANDO UDALTEGIA
Txotxongiloak
Euskera
Familiarra
URTARRILAK 3 18:00
ERREKALDE UDALTEGIA
Zinema
Elebiduna
Familiarra
URTARRILAK 3 19:00
BASURTU UDALTEGIA
Antzerkia
Gaztelania
Gazte eta helduentzat
URTARRILAK 4 12:00
SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
Antzerkia
Euskera
Familiarra
URTARRILAK 4 18:00
OTXARKOAGA UDALTEGIA
Zinema
Elebiduna
Familiarra
URTARRILAK 4 18:30
BASURTU UDALTEGIA
Magia
Gaztelania
Familiarra
URTARRILAK 4 19:30
IRALA: SAN ANTONIO DE PADUA ELIZA
Magia
Gazte eta helduentzat

Konpainiak

BACKSTAGE "Concierto lírico de Navidad"

Kontzertu lirikoa: opera eta zarzuelaren lanik ezagunenak, musikalak eta, jakina,… GABON-KANTAK. Hiru kantarik eta piano-jole batek errepertorio honetako pieza gozoenak ekarriko dituzte belarrietara, kontzertu hau gau intimo eta ahaztezin bihurtuz.

TROKOLO ¡¡¡Dígameeeee!!!"

Calendula eta Muxutruka telefonoak jotzeko zain daude, norbaitek lanen baterako deitzen badie ere. Ia denetarik izan dira. Edo… ia ezer ez? Deitu. Xehetasun guztiekin kontatuko dizute.

NERE MAGOA & SANTI ETA ADRIÁN MAGOAK Bat, bi eta hiru, Magia!!"

Ikuskizun dinamiko, bisual eta parte-hartzailea, magia eta umorea nahasten dituena. Efektu sinpleena ilusio magiko bihurtuko da eta ezinezkoa errealitate bihurtuko da eta arrazoi logikotik ihes egingo du. Ez egin keinurik, galduko duzu eta!

GEMMA MARTÍNEZ ETA IBON BELANDIA "Coaching"

Berri txar bat eta on bat daukagu. Zein nahi duzu lehenbizi? Tira, txarra! Berri txarra da dena egin duzula txarto. Baina den-dena. Zure bizitza hondamendia da, sinets iezaguzu, baina hartu arnasa, orain berri ona dator-eta: zure bizitza aldatuko dugu. Ahobero motibazionalak esaten digute, baina ez, bizitza hobeen emaginak gara, 200 zaldiko aldaketaren motorrak. Beste COACH batzuk daude hor, bai, baina inork ez dizu adarra guk bezala joko!

NEREA GARMENDIA "Con taras y a lo loco"

Nerea Garmendiak eskuliburu bat emango dizue zuen akatsak onartzeko, eta lotsa barik kontatuko dizue bizitza normala zelan eraman gorreria, epilepsia, zortzi iltze bizkarrean, hitz-jario mugagabe kronikoa eta WhatsAppen audioekiko mendekotasuna dituzunean… Oso bakarrizketa pertsonala, Nerea barrutik eta kanpotik biluzik utziko duena.

MAGO ALEJO & MAGA JESSICA "Magia Pirula"

Magia eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna. Ikusleak ilusioz betetako uneak biziko ditu.

GOI - HERRI DANTZA TALDEA "Erromeria ikastaroa"

Goi-Herri Dantza Taldeak 1978tik Bilboko San Inazio auzoan euskal dantzen tradizioa mantentzen du. Bere helburu orokorra euskal dantzen zabalkundea eta bultzapena da. Gaur egun ia 100 lagunek (haur, gazte eta heldu) osatzen dugu elkartea, aktiboan dauden dantzarien eta laguntzaileen artean.

BERTSO SAIO MUSIKATUA "Ez da kasualitatea"

Kide eta bidelagun diren 6 gaztek osatutako bertso-saio musikatua da honakoa. Ohiko bertso-saio batez haratago joateko asmoa duena, formalki zein edukian. Musikaren laguntzarekin ariko dira inprobisatzen bertsolariak, bi diziplinak uztartuz eta gai berriei ertz berriak bilatzeko asmotan, haien errealitatetik eta marko feministaren baitan.
Bertsolariak:
Enare Muniategi, Jone Uria, Nerea Elustondo
Gai-jartzailea:
Idoia Anzorandia
Musikari:
Aner Euzkitze, Libe Goenaga Arrieta

ITXARTU ANTZERKI TALDEA "Las brujas de Salem"

“Salemgo sorginak” eleberria agintari publikoen abusuari, fanatismo erlijioso eta politikoari eta pertsonen ekintza berekoiek dituzten ondorioei buruzko alegoria da. Baina ez pentsa eleberriaren oinarria fikzioa denik. Salem herrian 1692an gertatu zenaren historia hartzen du. Azkenean 150 pertsona atxilotu ziren, horietatik bost kartzelan hil ziren, bat zapalduta galdeketa egin bitartean, eta 29 sorginkeriagatik zigortu zituzten eta 19 urkatu egin zituzten.

ZELAKO KULTUR IDEIAK "Nor da Maurizia?"

Kalera irten eta 15 urtetik beherako nerabe bati galdetu “nor da Maurizia?” edo nor da Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzailea?. Probabilitateak dio adin horretako oso erantzule gutxi topatuko ditugula galderari zuzen erantzuteko moduan. Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzaile eta euskal musikaren erreferentearen obran eta biografian oinarritutako saio multi-diziplinarra duzue hau, Euskal Herriko historiaren parte garrantzitsua izan den pertsona eta erreferentearen bizitzaren errepaso ederra.

KAITIN ALLENDE "Artistak eta kazetariak"

Kazetarion egunerokotasuna eta artisten sorkuntza prozesua bateratuta sortzen diren egoerak hizpide hartzen dituen bakarrizketa da. Kazetaritzan aritzen garenok hainbat malabare egin behar izaten ditugu lanean. Noiz erredakzioan, noiz kalean, prentsaurrekoetan, mendian, edonon egoten gara kazetariok eta edozertaz aritu behar dugu berbetan irratian. Artista eta kazetarion abenturak.

CÍA. SIN REMILGOS "La Iliada"

Oroimenaren eta ahanzturaren artean harrapatuta, biziaren eta heriotzaren artean, hain min sakona eta mingarria jasan ondoren argira iritsi ezin ziren pertsonen arimek diraute. Izan ere, gerrak ondorio suntsitzaileak dauzka. Demodocok, arima horietako batek, bere heriotzaren egunetik historian zehar izan diren gerra izugarriak ikusten ditu. Minez nazkatuta, “La Iliada”-ko pertsonaia garrantzitsuenen bitartez gogoeta eginaraztea erabaki du. Heriotza gure DNAren zati bat da, ala beste bideren bat dago?

XABI LARREA “Pin Pang”

Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat… ping-pong pilota bat bezain leuna!!
Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak eduki!! Jateko, berotzeko, bizitzeko…
Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu, zeren, hemen, guztia borobila denez, ezerk ez dauka amaierarik.
“Pin Pang” umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruzkoa eta kolapsorako bidean goazela dioena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.
Ikuskizun honetan, ping-pongeko piloten manipulazio teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten dira.

ANA APIKA & INTXIXU VALBUENA "Ipuinak Dantzan"

Ipuin poetikoak musikarekin lagunduta. Musika berezia ipuinekin lagunduta. Ipuin musikatu saio honetan hitzek eta notek elkarrekin egingo dute dantza. Intxixu Valbuena musikariak kitarra elektrikoa jo eta kanta batzuk abestuko ditu eta Ana Apika kontalariak, musikaz lagundutako istorioak kontatuko ditu. Entzuteko, abesteko eta, aldi berean, ondo pasatzeko saio berezia ume eta familientzat.

EZE – EUSKAL ZIRKU ELKARTEA "Zirku Gala"

Zirku-galaren formatuko ikuskizuna. Hainbat konpainiatako artistek bat egingo dute diziplina anitzeko emanaldia egiteko, goi-mailako teknikakoa eta dibertigarria, familia osoarentzat. Hauek dira ikuskizunaren osagaiak: aurkezle karismatikoa, oihal eta trapezioko aireko saio zorabiagarriak, hula hoops hipnotikoak, bikoteko akrobazia, malabareak eta orekak.

ANDONI AGIRREGOMEZKORTA Y LEIRE RUIZ "Monólogos a dos bandas"

Andonik, adibidez, galdetzen du: egia al da euskaldunak ‘ostia’ hitza ahoan daukatela jaiotzen direnetik? Egia al da Euskadin hainbeste euri egiten duela biztanleek brankiak gara zitzaketela? Sexua noraino da ezinezko misioa, Tom Cruise bera ere ez baitlitzateke ausartuko hura onartzen? Galdera horiei erantzuteko, Andoni Agirregomezkortak euskaldunei egotzitako topiko guztiak aztertu eta desmuntatzea erabaki du: iparraldeko morroskoa, matriarkatua, turismo gastronomikoa… Izan ere, azken horri, prezioak ikusita, turismo astronomikoa deitu beharko litzaioke. Leire, ordea, autonomoa da, euskaldun berria, influencer-a eta ama. Dena dauka! Jakina, estresatuta bizi da etiketen mundu batean eta herri txiki batean. Bere ametsa egunero jarraitzaile gehiago izatea da. Jarrailtzaile horiek eguneroko bizitzan laguntzen diote eta haiei aholkuak ematen dizkie. Semea bere altxorrik handiena da, etekina ateratzen baldin badaki. Beranduegi izan eta hazi baino lehen, bere umea sareetan monetizatzen du, gizarte-zerbitzuen arreta erakarri gabe, eta horrela, aholku erraz batzuen bidez, influencer bihurtzen da! Gainera, bere enpresa kudeatzen du, eta jendeak autonomo dela esaten dionean jartzen dizkion malko-aurpegiak atzean uzten ditu.

ZIRKOZAURRE "Olentzero"

Zirkuko kalejira malabarista, akrobata, orekari eta musikariekin, Olentzeroren desfile tradizionalarekin batera, kaleak eta plazak kolorez beteko dituena. Euskal mitologiako pertsonaia tipikoz jantzita joango dira artistak (galtzagorriz, adibidez) eta, ibilbidea amaitzeko, jai-giroko erakusketa txiki bat egingo dute. Bertan, aireko ikuskizun bat ere egingo dute hainbat metroko altuerako arkupe baten gainean.

EIDER ZENARRUTZABEITIA – DAVID NANCLARES "Errotik"

“Errotik” bikote akustikoak herri kantutegian zehar bidaia bat proposatzen digu, Portugalgo fadoz eta Gaztelako txarroz osatutako estilo konbinazio batetik abiatuta, euskal kantutegi tradizionala ahaztu gabe. David Nanclaresek (gitarra eta ahotsa) eta Eider Zenarrutzabeitiak (ahotsa eta perkusioa) osatzen dute taldea.

LA TRASCIENDA "El control de la ira"

“El control de la ira” komedia ero eta surrealista da, eta edozer gauza gerta daiteke bertan. Itxuraz, lau emakumek haserrearen ondorioz dituzten arazoak konpontzen saiatzen diren terapia bat da baina horrek une barregarri asko sortzeko bidea ematen du, eta ikusleek barrez lehertuko dira. Igarle xelebre samar batek, aktore famatu batek, erretzaile sutsua den garbitzaile batek eta zerbitzari argentinar batek zora-zora egingo dute terapeuta gizagaixo bat, isilean gorde ezin duen sekretu bat ezkutatu nahian dabilena.

BAPATEAN ZIRKO "Adabaki"

Atal, txaplata, petatxu, puska. Bi pailazo, leku bat eta mila aukera. Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki. Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik. Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.

ESKU-TXA "Alternancias"

Musikari-perkusio jotzaile bikote honek hainbat soinu-giro proposatzen dizkigu, lasaitasunetik dantzara igarotzeko. Txalapartak, kaxoi flamenkoa, alboka, gitarra, loopak, txirula natiboa eta perkusio gehiago konbinatzen dituzte 13 piezako multzo batean, bakoitzak ñabardura berezi bat duela.”Alternantziak”, hasiera batean introspektiboki entzuten da, pixkanaka erritmoa igotzeko eta, publikoak hala nahi badu, dantzatzeko.

UB5 "Este chico no tiene cura"

Hamahiru urteko kondena bete ondoren itzuli da Julio Camacho herrira, Amparo Espinosaren hilketaren errudun deklaratu baitzuten. Harreman sentimentala eta profesionala zeukan harekin, eta beti adierazi zuen errugabea zela. Egun batean Isidroren ustekabeko bisita izango du. Isidro hirurogeita hamarga urte beteak dituen apaiza da eta herriko parrokoa izan da ia bizitza profesional osoan. Bisitak harritu egin du, Amparorekin Madrilera joan zenetik ez baitute berriro elkarte ikusi. Isidrok dio hitz egitera etorri dela. Juliok ez du ulertzen zer esan behar duten, hainbeste denbora igaro ondoren eta bien arteko distantzia eragin zuten gertaeren ondoren, baina onartu egiten du. Elkarrizketan hainbat gauza agertzen dira: Amparo iraganean prostituta izatea, Isidrorekin zeukan harremana, Isidroren engainua Amparo Juliorekin ezkontzeko, Madrilera joatea, krimena, epaiketa… Eta baita Isidro herri eta etxe horretara itzultzeko arrazoi nagusia ere.

JUANJO NAVAS "Barrio"

Juanjo Navasek Otxarkoagako bizilagunei egindako omenaldia da “Barrio”. Andaluziako probintzietako (Cádizeko alegriak, Huelvako fandagoak, Alcaláko soleák eta Trianako tangoak, Granada eta Almeriako kanteak…) eta Extremadurako (tangoak) kante adierazgarriekin hasiko da. 80ko hamarkadan soinu-banda izan ziren abestietako batzuekin jarraituko du, besteak beste, Los Chichos, Bambino, El Zíngaro, Camarón eta Enrique Morente gogoratuz, auzoko gazte askoren (cantaorra barne) haurtzaroa markatu zutena. Kantariarekin batera arituko dira Curro Bermejo gitarrarekin, Lidia de Lorenzo dantzan eta Gabriel Arjona perkusioarekin.

TRIKI LEKU "Trikitixa kalejira"

Trikileku taldeak Txurdinagako kaleetako giroa alaitu egingo du trikitixa soinuekin.

SUSTRAI TEATRO "Munduari itzulia 80 egunetan"

Passepartout ez da edonolako garbitzailea. Passepartouteri, istorioak kontatzea izugarri gustatzen zaio. Eta gaur, Phileas Fogg-en apustu bat dela eta, “Munduari itzulia 80 egunetan” eman zueneko istorioa etorri zaio gogora. Trenean, elefantean edo globoan ibili ziren hamaika abentura biziz. Tartean, Aouida printzesa salbatu zutenekoa ere. Baina, nola kontatu istorio hau? Zergatik ez zakar poltsak erabilita? Edo erratzak, zoru-garbigailua, trapua, zakarrontzia edo eskura duen edozer gauza?

SORGINA TXIRULINA "Musikaren bidaia"

Zeharkako txirulaz baliatuz, Sorgina Txirulinak istorioak kontatu eta musika estiloak aurkeztuko dizkigu. Reggae, jazz, flamenko eta abar nolakoak diren ezagutzeko aukera aparta.

A-TEATRAL "Hiruinak

Adiskidetasuna, natura eta abentura-gogoa ageri dira hiru nesken istorio polit honetan. Nolabait, heroiak dira eta beraien herriak mehatxatzen dituen misterio bat argitu nahi dute. Hiru izateaz gain, heroiak direnez eta ipuinak kontatzen dituztenez, “Hiruinak“ deitzea gustatzen zaigu. Hiru lagunak, haurtzarotik, beraientzat magikoa den espazio batean elkartzen dira urtero. Ipuinak, istorioak eta elezaharrak antzerki bidez kontatu eta gozatzeko biltzen dira. Horretarako, irudimena erabiliz, eskura dituzten objektuak erabiltzen dituzte, eta eszenan hainbat teknika ikusi ahal izango dira, hala nola txotxongiloak, itzalen antzerkia, marrazki bizidunak, narrazioa eta jolasak.

IÑAKI MARURI - MITXEL SANTAMARINA - LEIRE ORBE "Impro comedia"

Izen-buruan bertan igarri daitekenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, “komeriyak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskeraz eta gazteleraz aurkeztea da. Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta aukera bikaina izango da hau.

IBON MAGOA "Unibertsotik magiara"

Ibon Magoak show parte-hartzaile bat egingo du. Txikienek magia egiten ikasiko dute, gazteenen barreak eta helduenen irribarreak sortuz. Eguneroko gauzekin magia egingo du, bi mende baino gehiago daramaten jokoak eta efektu berriak ezagutuko ditugu eta, zalantzarik gabe, ez du inor axolagabe utziko.

MARIBEL SALAS – SUSANA SOLETO "La maja y la mona (o viceversa)"

“La Mona” (Lisa) eta “La Maja” (jantzita), mihise paregabe eta errepikaezina. Maribel (Salas) eta Susana (Soleto), bi aktore bakarrak eta murriztezinak. Bakoitzak bere erara pintatutako bi emakumeak irudikatzen saiatuko dira. Hala ere, ez dute oso argi nork ordezkatzen duen nor eta horrek nor baino nor eragingo du “majaren eta monaren artean”, ea nor den ederragoa eta nor majagoa. “Edo alderantziz”… A ze koadroa!

MONDA LIRONDA PAILAZOAK "Detektibeak"

Monda eta Lironda pailazoak detektibe bihurtuko dira antzezlan honetan. Desagerpen batzuk argitzeko asmoz etorri dira, dena prest dutenean, datu garrantzitsua falta zaiela konturatzen dira: ez dakite zer demontre bilatu behar duten!!! Nagusiak, berriz, argi du: lapurra aurkitu behar dute. Horretarako, pista-bilaketa, kamuflajea eta tramankulo arraroak erabiliko dituzte. Baina azkenean benetako lapurra harrapatzea lortuko dute?

KANCANEO TEATRO "+D2 impro"

Ikuskizun paregabe eta errepikaezin bat topaketa bakoitzean. Gogoetarako gonbidapen bat, umoretik egina. Umore osasuntsua, inklusiboa, eta beti ikuspegi feminista eta sozialetik egina. “Long Form” inpro formatu berri bat, non abiapuntua beti erabakitzen baitute ikusleek, eta helduera beti izaten baita ziurgabetasun zoragarri bat. Keinuak dira talde honen inprobisazioaren oinarria, eta baita surrealismoan esploratzea ere, “normatibotasun” gutxiko munduak bilatzeko.

IRUTASUN DANTZARI TALDEA "Dantza kalejira"

Altamirako Irutasun Dantzari Taldetik auzoko hainbat belaunaldi igaro dira. 55. urteurreneko ospakizunak amaitzeko ekitaldia izango da hau.

FIRULETE ANTZERKIA "Basoa"

Uxuek ez du bere amona itzaltzea nahi. Bere jakinminak basoan barna sartzera darama, eta bertan izaki magiko ezberdinak ezagutuko ditu. Ikusleak Uxuerekin batera bidaiatuko du, kitarraren soinuaz euskal kanten musikaz lagunduta. “Basoa” mahai txotxongiloekin eginiko ikuskizuna da, zuzeneko musika duena.

ZINETXIKI ZINEMALDIA "Sesión de cortometrajes"

Zenbait herrialdeetako zortzi film laburrez gozatzeko saioak. “Zinetxiki”-k, Bilboko Ume eta Gazteen Zinemaldiak, bildu ditu film horiek. Urtarrilaren 3ko saioa: ¿Por qué los árboles pierden hojas en otoño? / ¡Veté, Alfred! / Entre dos hermanas / La Oca / Wings for a friend / La pandilla unida de fondo / Flight to earth / El pintor de banderas. Urtarrilaren 4ko saioa: Trabajos de preparación para el invierno / Las aventuras del capitán Sprinki / Birds, by the way / The most boring granny in the whole Word / To be a sisters / Malkoak / Todos mis colores / ¿Qué pasa con el cielo?

CÍA. MALAJE SOLO "Cave canem?"

Eta hau baieztatzen dugu oraindik ere: paseoan ateratzen ditugu katetxo batetik lotuta, kaiolatan sartzen ditugu, saiakuntzak egiten ditugu haiekin, esplotatu egiten ditugu, ehizatu egiten ditugu, sukaldean prestatu, haien habitatak desegin, iraungiarazi egiten ditugu, bertan behera uzten ditugu… Eta, gainera, iraindu nahi ditugunean, batere eragozpenik gabe, oihuz esan ohi dugu: astoa!, sugegorria!, txerria!, putrea!, txakurra!, bisigua!, suge gaiztoa!,… piztia! ZEINEN ESKER TXARREKOAK, BENETAN!

MAGO OLIVER "Los inventores"

Asmatsaile berezi batzuen familia munduan zehar bidaitzen du eguneroko arazoak magiaren bidez kompontzeko. Antzerkia, magia, inprobisazioa eta, bereziki, umorea ikuskizun ero eta neurrigabe honetan.

MELODIKA ENSEMBLE "Cadencia con alma"

Lau ahots, iraganeko mendeetako notak eta gaur egungo musika elkartu eta berritzen dituztenak. Erritmo latinoak melodia erlijiosoekin bateratzen dira eta euskal kantak, mambo eta polskarekin elkartzen dira.