Noiz? |
---|
irailak 1 - abenduak 31 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
Noiz? |
---|
irailak 1 - abenduak 31 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
EXPODISTRITO 2023
Irailak 1-28
Udaltegia: Abando
Bisita gidatua eta eskultoreekin topaketa
Irailak 21ean, 19:00etan
Abandoko Udaltegian
Erakusketa honetan, berrogei eskultore baino gehiagoren lana ikusgai izango dugu. Euskal eskulturaren gaur egungo uneari heltzeko aukera, diziplina hori ulertzeko modu berriekin, aniztasunetik, baina aldi berean sustraietatik, aurpegi berri eta hizkuntza berriekin, estilo eta material desberdinekin, euskal eskulturaren ziklo berri bat osatuz.
https://euskaleskultoreak.eus/#
Urriak 2 – Azaroak 16
Azaroak 20 – 2024ko Urtarrilak 8
Udaltegia: Otxarkoaga / San Frantzisko
Burdinaren, zuraren eta harriaren lurraldea; eskultura solidoa, soilaren eta sendoaren lurraldea, baina baita munduari eta garai berriei irekia ere. Hori dela eta, Bizkaiko hogeita hamar eskultore baino gehiagok beren sorkuntzak, hizkuntza berrituak dituzten lan berriak, material eta estilo berriak aurkezten dizkigute. Ezagutu inguruko artistak, zure ingurunea partekatu eta artelan gisa eskaintzen dizute.
Argazkigintza
Irailak 1-14
Irailak 18-28
Urriak 2-13
Azaroak 2-16
Azaroak 20 – Abenduak 11
Abenduak 13 – 2024ko Urtarrilak 8
Udaltegia: San Frantzisko / La Bolsa / San Ignazio-Ibarrekolanda / Castaños / Errekalde / Santutxu
Erakusketak bi aldi ditu. Lehena etxean sartuta dago, eta eguneroko bizitzako istorioak modu sortzaile eta dibertigarrian bihurtzeko erronka du. Argazki horiek formatu txikian eta lauki-formatuan aurkezten dira, konfinamenduaren metafora gisa. Bigarren aldia naturara irtetea da, pasealekuetara, itsasora eta AIRERA ateratzea, letra larriz: argazki handituak eta markoan jarriak.
Umargoa
Irailak 1-28
Urriak 2-13
Urriak 17-30
Azaroak 20 – Abenduak 11
Abenduak 13 – 2024ko Urtarrilak 8
Udaltegia: Errekalde / Begoña / Castaños / Santutxu / La Bolsa
Baliteke egun guztiak onak ez izatea… baina egun guztietan dago zerbait ona. Une, instant batzuk daude, edertasun handiz beteak. Pintura gozatzen dut, abstraitu egiten naiz berarekin, une txarrak ahaztarazten dizkit eta zoriontsu sentiarazten nau. Zuen gustukoa izatea espero dut. Mila esker.
Urmargoa zuri-beltzeko argazkietan
Irailak 1-14
Urriak 2-13
Urriak 17-30
Azaroak 2-16
Azaroak 20 – Abenduak 11
Abenduak 13 – 2024ko Urtarrilak 8
Udaltegia: Begoña / Castaños / San Frantzisko / Santutxu / Otxarkoaga / Abando
ISIDORO CERECEDArekin bisita gidatua
Abenduak 14an, 18:00etan
Abandoko Udaltegian
Isidoro Cerecedak, irudi publizitarioan, erretratuan eta paisaian aditua, Kubari buruzko argazki proiektu hau aurkezten du. Karibeko uharteko paisaien kontraste handiek kromatismo berezi eta erakargarria hartzen dute erabilitako teknikarekin.
Naturaren artea
Irailak 1-28
Urriak 2-13
Azaroak 20 – Abenduak 11
Abenduak 13 – 2024ko Urtarrilak 8
Udaltegia: Castaños / Santutxu / Begoña / Errekalde
Erakusketa honen bidez, ongietorria eman nahi diot jendeari eta ikusleak elementu naturalak dituzten marrazki- eta material-olatu sentsorial batean murgildu nahi ditut.
“Zer litzateke bizitza gauza berriak egiten saiatzeko adorea izango ez bagenu?” – Vincent van Gogh
Argazkigintza
Irailak 18-28
Urriak 2-13
Urriak 17-30
Azaroak 2-16
Azaroak 20 – Abenduak 11
Abenduak 13 – 2024ko Urtarrilak 8
Udaltegia: San Frantzisko / Errekalde / Santutxu / San Ignazio-Ibarrekolanda / Otxarkoaga / Castaños
Argazkilari gazte honek leku ezkutuekiko eta misteriotsuekiko grina erakusten digu; xehetasunak eta fauna erakusten dizkigu, gure irudimenarekin jolastuz. Kolore deigarrien eta tonu ilunagoen arteko kontrasteak sentsazio eta ilusio optikoen mikrokosmos batean murgiltzen gaitu.
Arte digitala
Irailak 1-14
Irailak 18-28
Urriak 17 – Azaroak 16
Azaroak 20 – Abenduak 11
Abenduak 13 – 2024ko Urtarrilak 8
Udaltegia: La Bolsa / San Ignazio-Ibarrekolanda / Errekalde / Castaños / Begoña
CARSARTE pintura eta arte digitaleko lehiaketa bat da, artearen eta teknologiaren arteko harreman artistikoa sustatzea helburu duena. Erakusketa honetan, saritutako 3 lanak eta epaimahaiak hautatutako beste 7 erakusten dira.
Argazkigintza
Irailak 2-13
Urriak 17 – Azaroak 16
Azaroak 20 – Abenduak 29
Udaltegia: Abando / Begoña / San ignazio-Ibarrekolanda
ANDONI LUBAKIrekin bisita gidatua
Urriak 2an, 19:00etan
Abandoko Udaltegian
Urretxu, 1982. Argazkilari independentea, ezaguna dena mundu osoko gatazka-eremuei buruzko erreportajeak egiten dituelako; komunikabide garrantzitsuetan argitaratzen ditu bere lanak eta hainbat sari lortu ditu.
2014az geroztik, aldian-aldian Ukrainara joaten da, eta zuri-beltzeko argazkien erakusketa hau sortu du, gatazka giza ikuspegitik kontatzeko. Bere lanak egungo egoeraren irakurketa kritikoa egiteko balio du.
Argazkigintza
Urriak 17 – Azaroak 9
Udaltegia: Abando
BILBAO IZAN udal programak, 2023an, Gerra Zibilaren gaia jorratu du Bilbon. Hartara, hainbat ekimen garatu ditu gerraren eta hirian izan zituen ondorioen memoria historikoa indartzeko. Testuinguru horretan, argazki-erakusketa hau aurkezten dugu, Bilboko Udal Artxiboaren, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren ekarpenei esker osatu da.
Margoa
Azaroak 13 – Abenduak 11
Udaltegia: Abando
Bere alaba SABINE LAZARGURENekin bisita gidatua
Azaroak 14an, 19:00etan
Abandoko Udaltegian
Bilbon jaio zen eta 9 urterekin, aita Gerra Zibilean hil ondoren, Eduard Frantzian hartu zuen babes amarekin, eta han bizi izan zen bere bizitza guztia.
50 urte baino gehiagoz margotu zuen eta gai nagusiak emakumeak, umeak eta katuak izan ziren, kolorea, argia eta estilo figuratiboa lehenetsiz.
“VUELTA” izeneko erakusketan lehenegoz ekarri dira Edouard Lazargurenen margoak estatura, hain zuzen ere Bilbora, bere jaioterrira.
+ info: https://edouard-lazarguren.com/