Noiz? |
---|
irailak 2 - urtarrilak 3 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
Noiz? |
---|
irailak 2 - urtarrilak 3 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
EXPODISTRITO 2024 Irailetik Abendura
Margolariek, poetek, rapsodek eta artearen maitale ugarik osatutako kultur elkartea. Sortu zenetik (orain 74 urte), erakusketak, hitzaldiak, errezitaldiak, poesia-solasaldiak eta liburu-aurkezpenak antolatu ditu batez ere.
Argazkigintzaren zale amorratua naiz eta, hainbat urtez lanean aritu ondoren, zuri-beltzeko irudien bilduma bat atera dut erakusketa honetarako: “Miradas en progreso”, kontrasteen eta argitasunaren adierazpen arrunta giro ilunetan.
Belztasunean ñabardurak eta distirak bilatzea da asmoa.
Gogo inkontzientetik esnatu ondorengo birjaioa. Hori ezaguna izango da loaldiko bizi-egoeran kontzientzia-zantzu txiki bat esperimentatu duen edonorentzat. Nire lan guztiak buru inkontzientea esnatzera zuzenduta daude.
Artista plastikoa, manga marrazketako teknika figuratiboan espezializatua. Erakusketa honetan erabiltzen duen teknika akrilikoa eta arkatza da, paper eta kartoi gainean. Gazte-gaztetatik marrazketa eta pintura maite izan ditu, adierazteko eta gozatzeko bitarteko gisa.
Eskulturen erretratu sorta hau arreta handiz diseinatuta dago kromoterapia ongizate fisiko, psikiko eta emozionalean eragiteko tresna modura esploratzeko eta erabiltzeko. Erretratu bakoitzak, irudikatutako norbanakoaren esentzia atzematea ez ezik, arte bisuala koloreen sendatzeko ahalmenarekin lotzea ere bilatzen du.
Blas de Otero Fundazioak eskatuta, Pablo Gallo artistak egin dituen 62 marrazki originalen bidez, poeta bilbotar handiaren bizi- eta literatura-ibilbidea jarraitzen du erakusketak. José Fernández de la Sotak idatzitako gidoiarekin, “gehiengo handiari” mintzo zitzaion poetaren espirituarengana hurbilduko gara.
Eskultura diziplina artistiko garrantzitsua izan da gure herrialdean, eta horregatik izan gara ezagunak munduan. Garai berriekin bat etorrita, artista gazteen proposamenak aurkezten ditugu “Garai berriak” erakusketan, haien lana eta ekarpenak ikusaraziz, eta kideen artean gehiengoa emakumezkoa izanik.
Lurralde historiko guztietako hogeita hamar artista gaztek Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituzte erakusketa honekin; Bilbon hasiko dute beren ibilbidea, gaur egungo euskal eskulturaren bide berriak erakutsiz.
Irailak 17, 19:00etan
Hitzaldia: Z. 10 años de cómic
Hizlariak: KOLDO AZPITARTE (zuzendaria), MIKEL BAO (zuzendariordea)
Moderatzailea: PATRICIA MILLÁN MOLINUEVO
Hitzaldia amaitu eta gero BISITA GIDATU bat egongo da.
ZONA CÓMIC aldizkaria Bilbon jaio zen 2013an, izen bereko liburu-denda elkartuen sareari esker. Erakusketa honetan aldizkariaren historia eta bederatzigarren artea nola aldatu den aztertuko dugu, bineten munduko autore esanguratsuenetako batzuek egindako azalen aukeraketa baten bidez. Paco Roca, Raquel Alzate, David Rubín, Álex Orbe, Emma Ríos eta beste askok utzi dituzte azalak, 125 zenbakiren ondoren aldizkaria behar bezala agurtzeko.
Artista frantziar honen lanak gizakiak bere ingurunean daukan lekua, edertasuna eta natura ditu aztergai, kolorearen ikuspegi eta tratamendu bikainarekin.
Argiaren intentsitatea tonuen aniztasunarekin, esposizioaren zehaztasunarekin eta enkoadraketaren indarrarekin nahastuz, artistak irudia moldatzen du, errealitatearen ikuspegi onirikoa lortzeraino.
Institut Français-ekin lankidetzan.