Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 18 - irailak 21
Non?
Barrutia 07 - Errekalde

Zirkualde 2024

DANTZA BERTIKALAREN II. TOPAKETA

IRAILAK 18 ASTEAZKENA/18:30
EL FANGO KIROLDEGIA, ERREKALDE

Dantza bertikaleko piezen erakustaldia

LA FEM FATAL - “AsKe”

IRAILAK 19 OSTEGUNA/18:00
AMETZOLA PARKEA

Iraupena: 30′

AsKe, Asvin López artistaren bakarkako lehen lana da, Pia Nielsenen laguntzarekin. Bi artistak masta batekin eta musikarekin jolasean dabiltzan pieza da.
Ipuin bitxi, samur eta dibertigarria da, jolasaren bidez bizitzaz eta eraldaketaz hitz egiten diguna.

NICANOR DE ELIA - “Copyleft”

IRAILAK 19 OSTEGUNA/18:45
AMETZOLA PARKEA

Iraupena: 45′

Kirolari itxura duten bost malabarista ageri dira taula gainean, eta beroketa-ariketak egiten dituzte ikusleen aurrean. Giroak Pasoliniren ragazzi direlakoak ekartzen ditu gogora. Zentzugabeko ereserkia entzuten da eta, jarraian, ikuskizuna hasten da, segurtasun-arauak eta jendaurreko joko-arauak azaltzearekin batera; kirol-munduari buruzko erreferentziak agerikoak dira.

Ikuskizun koreografikoa da, malabaristei espazioek eskain ditzaketen egoeretara egokitzeko aukera ematen diena. Absurdoa eta umorea lan performatiboarekin, koreografiarekin eta malabarismo-jokoekin ezkontzen dira.

FETEN 2022 saria kaleko ikuskizun onenari.

EKO – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan, FEDER (POCTEFA) funtsak zati batean finantzatutakoa.

CÍA. IMPULSOS - “Lenguajes”

IRAILAK 19 OSTEGUNA/22:00
CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA, ABANDO

Iraupena: 50′

Zirkua, antzerkia, mugimendua, musika eta ikusizko poesia, dramaturgia ia zinematografiko baten zerbitzura, absurduaren eta dramaren bidez, gu destokitzea eta ahal denaren koadroa haustea lortzen duena.

Pertsonaia kezkagarri eta gogoetatsu batek gure errealitatearen printzipioa zalantzan jartzera gonbidatu egingo gaitu, ispilu-joko batean, non dena eta ezer ez dena dirudiena den eta ez den.  Itxuraz neutroa den espazio batean, itxuraz loturarik ez duten objektuak eta pertsonaiak agertuko dira, eta, umorearen eta dramaren bidez, itxuraz partekatuta dauden bakardadeen eldarnio kolektiboa osatuko dute.

EKO – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan, FEDER (POCTEFA) funtsak zati batean finantzatutakoa.

UN LOUP POUR L’HOMME - “Passing swiftly”

IRAILAK 20 OSTIRALA/18:00
AMETZOLA PARKEA

IRAILAK 21 LARUNBATA/18:30
AMETZOLA PARKEA

Iraupena: 35′

Musika entzuten da.  Doinu batzuk entzun ostean, bi emakume sartuko dira agertokiaren erdira. Elkarri begiratu, hurbildu, besarkatu, igo, bultzatu, biratu. Euren rolak etengabe trukatuz, zirkutik dantzara, eramailetik akrobatara, isiltasunetik soinura, ikuskizunetik bizitzara igarotzen dira. Aurrez definitutako kode eta rolekin jolasean, beren gorputzaren benetako potentziala aurkitzeko hautua egingo dute, eta haien indar isila sentikortasunez adieraziko da. Gitarra biziz lagunduta, emakumeon mezua inposatzen dizkieten arauei eta rolei gailenduko zaie. Ikusleekiko hurbiltasun handia onartuz, bi akrobatek une iragankor bat partekatu nahi dute, gozotasunez eta poesiaz betea, intimitaterako espazio bat sortuz. Ingurune aldakor horrek elikatzen duen orekaren etengabeko bilaketa horretan, pixkanaka konfiantzazko eta konplizitatezko harremana eraikitzen dute. Bihotza baretzen duen ikuskizun hunkigarria da.

EKO – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan, FEDER (POCTEFA) funtsak zati batean finantzatutakoa.

COLLECTIF PRIMAVEZ - “Laisse-Moi”

IRAILAK 20 OSTIRALA/18:45
AMETZOLA PARKEA

Iraupena: 50′

Klub batean dantzatzen duten bitartean, jendartean, inori ezer eskatu gabe: bata bestearen gainera erori dira. Bestearen bilaketa hasiko da. Laguna, maitalea, ahaide galdua, konplizea. Eskuak laztantzen, eta berotasun eta segurtasun sentimendu hori. Begiek elkar jan egiten dute, eta gero asperdura, neke bortitza. Eta amorrua, elkar ez ulertzearena. Gorago joan gara. Altxatu gara. Beti eskalatzen dugu. Goitik ikusita, dena bare dagoela dirudi.

Lan honetan, ikusleen zati batek funtsezko zeregina du, ikuskizun baten eszenografiaren parte diren Txinako mastak sostengatzen baititu. Ikuskizunean, gorputzek maitasun-istorio batez, ustekabeko topaketa batez, hurbil egoteko zailtasunaz, desberdintasunez eta minaz hitz egiten dute.

LOS PUTOS MAKINAS - “Tutti Frutti”

IRAILAK 20 OSTIRALA/19:45
AMETZOLA PARKEA

Iraupena: 50′

Lan honetan elementu barregarriak erabiltzen dituzte malabareei beste ikuspuntu bat emateko, une dramatiko biziak sortzeko eta egoera absurdu eta komikoak lantzeko.

Hori egiteko, zirkuko eszenak irudikatzen dituzte, non artistek umore askatzailea erabiltzen duten eta, aldi berean, une txundigarrietan ikara eragiten dien.

Sorpresaz, emozioz, arriskuz eta deskribatu ezin diren eta susmatu ezin diren beste hainbat gauzaz betetako pieza da honako hau.

Giza harremanen absurdua eta indarkeriazko joera arakatzen dituzte. Gure gizartearen balioei eraso egiten diete, bereizgarri duten komikotasunaren bidez.  Umorea garrantzitsu bihurtzen den eta gaur egungo kontraesanak salatzen dituen lekuan inbertitzen ari dira.

EKO – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan, FEDER (POCTEFA) funtsak zati batean finantzatutakoa.

VAIVÉN CIRCO - “Anónima”

IRAILAK 21 LABRUNBATA/19:15
AMETZOLA PARKEA

Iraupena: 50′

“Vaivén” taldea bere seigarren ikuskizunarekin dator, Andaluziako zirkuaren erreferente nagusi gisa sendotu duten nortasun-ezaugarriei eutsiz: eszenografia ikusgarria eta erabilgarria baliatzea, eszenaratze zaindua eta mugimendua sorkuntzaren oinarrian txertatzea.

Zirkuko teknikei masta birakari bat gehituz eta malabareak berriro ere baliatuz, “Vaivén” taldeak gogoeta egiten du bizitza desnaturalizatuaren eta gizarte deshumanizatu baten zorroztasunak isilean pairatzen dituzten pertsona ikusezin eta entzungabeei buruz Anónima lanean. Emoziorako, justiziarako, erabakiak hartzeko edo gauza onak gertatzeko eta ospatu ahal izateko eskubidea.

LA BANDA TEATRO-CIRCO - “Yûgen”

IRAILAK 21 LARUNBATA/20:15
AMETZOLA PARKEA

Iraupena: 55′

Argi eta iluntasunezko denbora-eremuetan ibiltzeak bizitzaren berezko bidea erakusten digu. Yûgen hiru arimaren arteko topaketa da. Arima horiek bizitzaren bidean aurrera egingo dute, gaur egungo gizartearen hormak nola hautsi eta, horrela, euren muinaren senarekin (berriro) nola lotu aurkitzeko.

Zirkulua, 360º, bizitza bezain ziklikoa, non publikoa, aldi berean, ikuslea eta protagonista den.

Murgiltze-esperientzia bat da, eta horretan, ikusleek ikus gaitzakete, gure arnasa sentitu, mugitu eta gurekin batera ikaratu, espazioan bete-betean sartuz, denen giro horretako partaide izateko.

EKO – Zirkuko Pirinioak mugaz gaindiko lankidetza-proiektua da. Europako Batasunak finantzatzen du % 65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta INTERREG VI-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027).