Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 28 - irailak 30
Non?
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

  • SABINO ARANA ETORBIDEA 50
  • BASURTUKO KALEETATIK ZEHAR
  • IRAILAREN 28tik 30era

PLAZARIK PLAZA 2023

BILBOKO TXISTULARI BANDA ETA ANDURIÑA ZUTURUZA

18:30 – Osteguna, Irailak 28
Sa
bino Arana 50

“Txistuarekin algaraz”

Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak joko ditu oraingoan, gitarra eta baxu elektriko batez lagunduta Antzezlan nostalgikoak, interpretazio alai eta dibertigarriekin nahastuta, Anduriña Zurutuza pailazoak lagunduta. Une horiek guztiak batuko ditu txistuaren musika adin guztietako entzuleengana hurbilduz.

AUKERAN DANTZA KONPAINIA

18:30 – Ostirala, Irailak 29
Sa
bino Arana 50

“Aiurri”

Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

MUSIKA KALEJIRA

19:30 – Ostirala, Irailak 29
Basurtuko kaleetatik zehar

EUSKAL GIROA DULTZAINEROAK

COROS Y DANZAS DE SANTANDER (Santander)

18:30-19:00 – Larunbata, Irailak 30
Sabino Arana 50

COROS Y DANZAS DE SANTANDER (Santander)

“Coros y Danzas de Santander” talde folklorikoak 1950ean hasi zuen bere jarduna, eta 1984an kultur elkarte bihurtu zen. Haren errepertorioan mota eta kolore askotako dantzak daude, Kantabriako zona eta eskualde guztietakoak.

Abesbatza eta dantzen lehiaketa nazional ugaritan parte hartu du, eta azken faserako hautatua geratu da; lehen postua bi aldiz lortu du (1966an eta 1970ean). Gainera, Europa erdialdeko zenbait herrialdetan eta Kuban birak egin ditu Coros y Danzas de España elkartearekin batera. 1964an New Yorkeko Munduko Azokan parte hartu zuen, Espainiaren pabiloian.

1977an, Hanburgoko (Alemania) Alfred Toepfer F.V.S fundazioak HERRI-ARTEAREN Europako Saria eman zion. Hala, herri-kanta eta -dantzak eta tokian tokiko jantzi tradizionalak biltzen, kontserbatzen eta zabaltzen egin duen lana saritu zuten. Izan ere, bere ereduarekin, nabarmen lagundu du herri-artea sustatzen eta bultzatzen.

Egoitza Basilean (Suitza) duen Johann Wolfgang Von Goethe Fundazioak gonbidatuta, 1999an Frantziako Alsazia eskualdeko hainbat hiritan jardun zuen.

  1. urtean, Zakopaneko (Polonia) Mendiko Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, eta Zilarrezko Aizkora saria lortu zuen, bai eta taldeko kantuaren kategoriako 3. saria eta instrumentuko bakarlariaren 2. saria ere, elkarteko kide bati emana.

FACYDE-ko (Espainiako Abesbatza eta Dantza Elkarteen Federazioa) eta Parisen egoitza duen UNESCOren mendeko Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko (CID) kidea da.

BETI JAI ALAI DANTZA TALDEA (Bilbo)

Beti Jai Alai dantza taldeak 55 urte bete ditu aurten, Bilboko Basurtu auzoan sortu zenetik. Urteotan euskal kulturaren eta tradizioaren transmisioan erreferente bihurtu da.

Haren zeregin nagusia Euskal Herri osoko dantza tradizionalak fideltasunez irudikatzea da. Hasiera-hasieratik, euskal dantzak eta beste euskal ohitura eta erritu batzuk ikertzeko, ikasteko, kontserbatzeko eta zabaltzeko lan handia egin du.

Horrez gain, ahalegin handia egin du galdutako dantza eta tradizioak berreskuratzeko edo birsortzeko, hala nola aurreskua eta ezpata dantza, gaur egun abuztuaren 15ean eta urriaren 11n Begoñan dantzatzen direnak, edo Lekeitioko ezpata dantza, besteak beste.

Lan horren ondorioz, 2005ean, Bilboko Udalak Bilboko Ospetsu izendatu zuen. Era berean, 2021ean, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak banatzen duen “V. Dantza Tradizionalaren Esker Onak” saria lortu zuen, Deia egunkariarekin lankidetzan, Begoñako aurreskua eta soka dantza berreskuratu zireneko 25. urteurrena dela-eta.

Gaur egun 120 lagun inguruk osatzen dute taldea (dantzariak, musikariak, haurrak, eta kide ohiz osatutako abesbatza txiki bat). Euskal Herriko dantzen, musikaren eta kantuen errepertorio osatu eta askotarikoa du, musika-tresna eta jantzi tradizionalak erabiltzen ditu, eta Zuberoako, Lapurdiko, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta batez ere Bizkaiko dantzak egiten ditu.