Kultura Barrutik
Noiz?
ekainak 21 - ekainak 23
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

Ibaiondo Dantzan 2024

LACERDA - "El baile de la zurda"

EKAINAK 21 BARIKUA/19:00
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iraupena: 15′

El Baile de la Zurda dantzari eginiko omenaldia da, dantza eginez bizitzeko gogoari eskainia. “LaCerda”-ko kideen sustrai latinoamerikarrak gogoan, hor baitatza euren dantzarenganako grinaren iturria.
Dantzan ari den gorputz oro mugiarazten duen bizitza bultzadatik abiatuta, dantzaren izaera ikertzen dute, bai mugimendua den aldetik, bai taldearen festa izaerako topaketa den aldetik

NERI(H)ARI- MYRIAM PÉREZ CAZABON - “ICEBERG”

EKAINAK 21 BARIKUA/19:30
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iruapena: 25′

Bidaia epiko bat, ikusezina den zerbaiten bila abiatzen dena. Emakume talde batek egindako bidea da. Haien helburua aurrera egitea da, batzuetan bat eginda eta beste batzuetan bakarrik. Euren lekua eta izaera bilatzen dituzte, barne ekaitzak, lurralde izoztuak eta leku sakonak ezagutuz bidean. ICEBERG, batez ere, ibilitako paisaia da: distiratsua, infinitua, ezegonkorra, urperatua… Nork bere burua bilatzearen isla.

COMPAÑÍA X - “IOCARI”

EKAINAK 21 BARIKUA/20:00
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iraupena: 20′

Iocari zerbait alaitasunez egitea da. Iocari jolastea da. Jolas gaitezen, bada. Jolas gaitezen, nahiz eta irabazteko edo galtzeko ez izan. Jolas gaitezen, lor genezakeena ikusteko baino ez bada ere. Iocari-k kaleak sariz betetzen ditu, bazterrak zortez, eta aurpegiak ezinezko irribarrez.
Hona hemen zer daukagun agertokian: 1 erruleta / 5 aukera / 3 jokalari / 15 minutu. Animatzen? Agian ez dira sari guztiak aterako, baina egokitzen zaizkizunak zuretzat izango dira.

FELLING THE VIBE - “FELLING THE VIBE”

EKAINAK 22 ZAPATUA/19:00
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iraupena: 20′

Hip hopak, break danceak, dantza garaikidearen bitartez, egunero jasatzen ditugun estimulu eta aldarte ezberdinak interpretatzen dituzte, eta gutako bakoitzari nola eragiten dioten modu ezberdinean.

ALTRASTE DANZA - “EL BOLERO”

EKAINAK 22 ZAPATUA/19:30
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iraupena: 16′

Neure ibilbide artistikoan nagoen puntuan, gorputzera bueltatu behar dut eta gorputzetik lan egin, jatorrira itzuliko banintz bezala, nire lanbidearen zergatira, errotik lan egiteko, gehigarririk gabe, apaingarririk gabe, bakar-bakarrik gorputza erabilita, soinuarekin, musikarekin zuzeneko lotura izanik.

DANI HERNÁNDEZ - “CÓRDOBA DRONE”

EKAINAK 22 ZAPATUA/20:00
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iraupena: 20′

Isaac Albénizen Córdoba konposizioa. Oroimenetik, nire haurtzaro eta nerabezarotik. Aro horretako nahiak berreskuratuz eta orain nagoen ikuspegitik begiratuz.
Beti izan dudan bihozkadatik berrikusi eta berridatzi dut. Espainiar dantza tradizionaleko klasiko batekin berriro topo egitea, eta nire ibilbide artistikoan sortu diren kezka eta esperientziekin zeharkatzea.

ORGANIK DANTZA-ANTZERKI - “ONDOLOIN”

EKAINAK 23 DOMEKA/13:00
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iraupena: 22′

“De los dulces sueños a las perversas pesadillas”.
Gutxi gorabehera bizitzaren heren bat ematen dugu lotan. Eguneko jarduna eta gero atseden hartzeko lo egiten dugu, baina ez da beti erraza hori lortzea. Nork ez du noizbait gaua loak hartu ezinik eman? Nor ez da noizbait izerdi hotzetan esnatu, beldurrez dardarka eta bihotza taupaka? Zein da zure amesgaizto gaiztoena?

LA-GLO CIRCO - “PERSPECTIVAS”

EKAINAK 23 DOMEKA/13:30
GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA/TREN GELTOKIA, MIRIBILLA

Iraupena: 20′

Perspectivas, ikuspegi fisikoan nahiz emozionalean, gure bizitzetan aurre egin behar diogun zerbait da.
Izaki bizidunok garapen fisiko eta mental konplexua eta, kasu batzuetan, eta zabala zeharkatzen dugunez, ulertzekoa da gure ikuspegia behin baino gehiagotan aldatzea gure bizitzan zehar. Dantzaren ikuspegia oso desberdina da zer planotatik begiratzen den, eta gure ikuspegia mugatua da eta ez gara ikuspegi posible guztietara iristen.