Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 18 - apirilak 28
Non?

BLV Art 2024

AITOR VINAGRET - "Arma Tiro Pum"
Teatro físico

APIRILAK 18 OSTEGUNA/19:00
BERREGINEN MUSEOA

Iraupena: 20´
+14 urte

ANE GEBARA - (ele bitan) “La Esther”
Teatro performance

APIRILAK 18 OSTEGUNA/19:30
BERREGINEN MUSEOA

Iraupena: 25´
+14 urte

CARLA ROISIN & BASELINE - “La montaña del diablo”
Danza-performance-música

APIRILAK 18 OSTEGUNA/20.00
OKELA SORMEN LABORATEGIA (San Frantzisko 11)

Iraupena: 40´
Gazte eta helduentzat

IARA SOLANO ARANA - “Contra La Mirada
Performance-Instalación

APIRILAK 19 OSTIRALA/Iraupeneko pieza 11:30-13:30  17:30-20:00
BERREGINEN MUSEOA

Gazte eta helduentzat

NATALIA GARCIA MURO - “El Espacio De Los Límites”
Dantza

APIRILAK 20 LARUNBATA/19:00
BERREGINEN MUSEOA

Iraupena: 20´
Adin guztietarako

INPUT - El arte de no ser”
Dantza “

APIRILAK 20 LARUNBATA/19:30
BERREGINEN MUSEOA

Iraupena: 30´
Adin guztietarako

ÓSCAR BUENO - “Apoyatura”
Dantza- performance -musika

APIRILAK 21 IGANDEA/19:30
BILBOROCK

Iraupena: 55´
Adin guztietarako

MAIDER LASA - “Loa, loa, laguna””
Concierto performativo (ele bitan)

APIRILAK 23 ASTEARTEA/19:00
SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

Iraupena: 55´
+14 urte

LAURA SAM - “Centella que no abrasa”
Poesía oral-Spoken Word

APIRILAK 24 ASTEAZKENA/19:00
BERREGINEN MUSEOA

Iraupena: 55´
+14 urte

LA PACHECA COLLECTIVE - “BILLIE (O Ain´t nobody´s bizz-ness”
Teatro- Musika

APIRILAK 25 OSTEGUNA/19:00
SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

Iraupena: 65´
Gazte eta helduentzat

NEUKE PRODUKZIOAK - “Llámalo X”
Teatro

APIRILAK 26 OSTIRALA/20:00
BILBOROCK

Iraupena: 70´ + solasaldia
+12 urte

OLFA SENDESNI - “Rabia(a)-Amorrua- رابعة”
Dantza-Teatro

APIRILAK 27 LARUNBATA/19:00
BERREGINEN MUSEOA

Iraupena: 45´
+14 urte

MACARENA RECUERDA - “Cosa. Intervenir un cuerpo”
Dantza-Teatro de objetos-Performance

APIRILAK 28 IGANDEA/18:30
BILBOROCK

Iraupena: 55´
Adin guztietarako (familiarra)

“ESTO ES UN CUERPO” ARGAZKI-INSTALAZIOA
MARTZANA KAIA

Ainhoa Resano komisario duen erakusketa hau BLV-ARTek sustatzen du (aurtengo programazioa gorputzari buruzkoa da), eta Martzana kaian egongo da ikusgai. Erakusketak hiriko espazio kolektiborantz doan gorputz kolektibo baten ibilkera erakusten digu, gure zaurgarritasunean datzan indarra gogorarazteko.

Errepertorioak

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.