Kultura Barrutik
Noiz?
urriak 5 - abenduak 28
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Urritik abendura

BILBOKO ZIRKUITUA aukera bat da sortzaile berriek eta antzerki- eta dantza-taldeek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean antzezteko. Aukera bikaina da barruti guztietan ikusteko urian bertan sortutako proposamen berriak.

BILBOKO ZIRKUITUA 2023

NEXOTEATRO - El violín desafinado de Ingres.

5 Urriak 5/19:00
Otxarkoaga UDALTEGIA

Egilea: Luis Fernando De Julian
Zuzendaria: Ricardo Padilla
Antzezleak: Ana Molina, Gorka Garde, Alberto Andrés.

París, 1951. Kiki de Montparnasse erietxe psikiatriko batean dago Salpetrieren. Pariseko bohemio-giroko musa eta erregina izan zena, orain, berrogeita hamar urterekin, iraganeko haren itzal bat da, eta distira bilatzen du, iraganera etengabe itzultzeko jardun baten bidez. Vien doktoreak Man Rayren laguntza behar du Kikiri laguntzeko, Kikiren maitalerik garrantzitsuena izan baitzen. Iraganeko maitale ohi hauek elkartzen direneko uneak poesiaz, histrionismoz, argiz eta itzalez jantzita emango zaizkigu.

LAS PARALELAS - El golpe

Urriak 19/19:00 – Errekalde udaltegia
Abenduak 28/19:00 – Basurto udaltegia

Zuzendaria: Aroa Blanco y Aitor Arabiourrutia
Antzezleak: Aroa Blanco y Aitor Arabiourrutia
Argiak: Juanjo Pérez

Kolpea bidaia bat da, absurdoaren eta komikoaren artekoa, eta bi pisu-kideren istorioa kontatzen du, zeintzuek erabaki duten beren bizitzako erokeriarik handiena egitea. Beharrak bultzatu ditu kolpe handia ematera. Gotzon izutiak Nahia ezin igarrizkoaren esku utziko du bere burua.  Pertsonaia burugabe hauek ez dakite zertan dabiltzan eta non sartu diren. Baina ez ditu ezerk geldituko. Lortuko dute beren egitasmoa gauzatzea? Komedia absurdo bat, adiskidetasunaz, gabezia ekonomikoaz, gauza txikien garrantziaz, katuez eta iluminatiez diharduena.

MEJILLON TIGRE KOLEKTIBOA - Hitz esana (EUSKARAZ)

Urriak 26/19:00
Begoña udaltegia

Antzezleak: Eider Adeletx y Ane Zubeldia

HITZ ESANA poesia emanaldi bat da, spoken word formatua darabilena. Zer da spoken word delakoa? Poesia-molde jakin bat, batez ere herrialde ingeles-hiztunetan lantzen dena: ahoz gora esateko idatzitako poesia; errepikari, erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen diona; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez dena; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia.

ARIMAKTORE - Siempre juntos

Azaroak 2/19:00
San Francisco udaltegia

Autor: David Caiña
Zuzendaritza: Leire Orbe
Antzezleak: Diego Pérez, José Angulo Anthonisen

Gaur Javiren urtebetetzea da. 35 urte bete ditu, eta hara zelako jendetza batuko den urtebetetze-ospakizunera: zero pertsona. Kandelei putz egin eta guraria bete dadin eskatzeko orduan, ostera, Pintxo agertu zaio ondoan, bere haurtzaroko lagun irudimenezkoa. Ez da hori Javik eskatutakoa zehazki, baina, orain, ez du beste aukerarik izango: aurre egin beharko die oroitzapenei, bakardadea berak hautatua ez zenekoei.

Luna Llena - Tupper XXX

Azaroak 9/19:00
Solokoetxe institutoa

Sormena: Kolektiboa
Zuzendaria: Kepa Gallego
Antzezleak: Inés Gómez, Visi Martinez, Marina Merino, Rosa Quintana
Soinua: Carmen Elordui
Argiak: Rafael Romero

Hiru emakume: Elena, Susana eta Marta. Ezkondua, dibortziatua eta ama izateko adinaren mugan dagoen ezkongabea. Hirurak bikote-arazoekin edo bikotekiderik gabe.

Asper-asper eginda gimnasioez, edertasun-aretoez eta azken orduko diskotekez, eta Greyren 50 itzal behin baino gehiagotan irakurri dutelarik, erabaki dute ondo pasatzea tupper-sex saio bat antolatuz Elenaren etxean, zeina zakarrena baita hiruren artean.

Erakusketa barregarri horretan, emakume bakoitzaren gatazkak eta gorabeherak ikusiko ditugu. Izan ere, azkenean, bizitzan bezala, ez dira bat irudia eta izana.

COMPANYIA DEL BAC - La Prudencia

Azaroak 16/19:00 – Zorrotza udaltegia
Abenduak 14/19:00 – Altamira udaltegia

Zuzendaria: Raül Supervia
Antzeleak: Adita Idirin, Marga Esteban, Esther Idirin

Obra honetan, zeina komedia beltzat jo baita, bi lagunen arteko gorabeherak agertzen dira, urte berriari ongi etorria emateko bildu direnekoak. Urte berriaren zain daudela, beste lagun bat iritsiko da, hirugarrena, urteari agur esatera bera ere, ohi bezala. Baina oraingo aldi honetan, beste batzuetan baino aztoragarriagoa gertatuko zaie: ageriko arrazoirik gabe, hirugarren pertsonaia hori arrisku itogarri bat bihurtuko da, eta lehenengo biek beren burua babestu beharko dute, zeren eta, batez, ere, zuhurra izatea baita garrantzitsuena.  Era horretan, bada, ikuskizun samin bat ikusiko dugu, non gaurko gizartea islatzen baita, eta, baita ere, zergatik ez, garai guztietako gizartea. Zuhurtasuna paranoia bihurtzen zaienean, eta paranoia, berriz, kosta ahala kostako beren burua defendatzea, bildotsa bera ere otso bihurtzen da, eta alderantzitara ere bai. Orduan, nor da errugabea? Azken batean, etsaia non kokatzen dugun, hantxe izan ohi da.

BEA INSA - HELENAS ¿de Troya?

Azaroak 23/19:00
Otxarkoaga udaltegia

Dramaturgia: Ángel Mirou y Bea Insa
Sorkuntza, zuzendaritza eta antzezlea: Bea Insa

Orain Troiako Helenaren mitotik, orain zer dokumentaletik, Helena askoren bizitzetara hurbilduko gara: gizarte patriarkal batek patriarkal izate hutsarekin erruztatzen eta estigmatizatzen dituen Helena ugariak.  Ironia, umorea eta sarkasmoa baliatuz, gure HELENA horiek borrokan egiten dute duintasunaren, justiziaren eta berdintasunaren alde, eta botere-abusuak eta tratu txarrak salatzen dituzte.

LUNA LLENA - ¡Porque me oprime el corsé!

Azaroak 30/19:00
SAN FRANtzisko udaltegia

Antzezleak: Marina Merino, Visi Martínez, Rosa Quintana, Inés Gómez
Egilea: Ozkar Galán
Zuzendaritza: Kepa Gallego
Argiak eta soinua: Rafael Romero
Diseinu grafikoa: Nahia Alberdi
Eskenografia diseinua: Raquel Cortés
Jantziak: María Luz González / Luna Llena
Makillajea: Rosa Quintana

“Ze berri? Zaharrak berri!” dio atsotitzak, eta arrazoia du. ¡Porque me oprime el corsé!, trenez egindako bidaia bat da, gure amen eta amonen oroimen femeninoan barrena, zeintzuei batzuetan errukiz begiratzen baitiegu, uste dugulako ez zirela ez zoriontsuak, ez askeak izan. Batzuetan pentsatu nahi izaten dugu oraina gaur egin dugula, agian duela
egun pare bat, eta ahaztuta geratzen dira emakumeok atzo egin genituen lan horiek. Bidaia dibertigarri bat proposatzen dizuegu, gure harrokeriak isildutako emakume apalen oroitzapen argizko eta itzalezkoetan barrena. Emakumeok emaztearena eta amarena baino ez genuela egiten? Igo trenera eta utzi antzerkiaren triki-trakari lan egiten. Ah, eta askatu kortsea!

TOTUM - 2113

Abenduak 7/19:00
Centro municipal de SAN FRANCISCO

Dirección: Sol Magunagoikoetxea
Intérpretes: Elisa Marañón, Mª Carmen Martínez, Luz Mundiñano, Mª Carmen Villegas.

Elkar ezagutzen ez duten lau pertsona giltzapean daude nonbaiten: gero ohartuko dira antzoki abandonatu bat dela. Honetaz eta hartaz ari direla, galdetzen diote beren buruari: Zer gertatzen da?, nor dago eromen honen atzean?, zer arrisku daukagu, zehazki?, zergatik guri?, noiz eta nola amaituko da hau guztia? Errealitatea edo fikzioa…

Apurka-apurka, agerian geratuko da kalezulo horrek gertuko etorkizun batera daramala.

Suspentsea, beldurra…eta amaiera susmatugabe eta ustekabeko bat.

Begi salatzailea da jaun eta jabe.

KALEKA TEATRO - Todo el tiempo del mundo

Abenduak 21/19:00
Rekalde udaltegia

Egilea: Pablo Salvador Messiez
Zuzendaria: Javier Liñera y Aitor Pérez
Antzezleak: Jon Ander Ganboa, Alazne Ruiz de Munain, Josetxu Risueño, Ana Rodríguez, Cres Blázquez, Maite Carrera, Amets Rodríguez, Leire Vadillo y María Torre

Flores jaunaren dendara zapata pare baten bila sartzen diren pertsona guztiek arreta ezin hobea jasotzen dute. Eta halaxe izan da beti: zapata neurri eta modelo egokia bilatzea haientzat, egoera bakoitzerako. Batzuetan, ordea, badirudi beste gauza batzuen bila sartzen direla, ez zapaten bila. Zer edo zer ez doa ondo Flores jaunaren erlojuan, eta, hasiko da aditzen, jazoera ahaztuen eta izan ahal izan zirenen oroitzapenaren artean, ez duela dagoeneko munduko denbora guztia beretzat. Jar zaitezte eroso, baina, batez ere, ez gero zuen zapatak hemen utzia!