Kultura Barrutik
Noiz?
azaroak 4
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

KONTZERTUAK

Aurkezpena: LA BASU
ESPINELIS: HERBASS&M ARTA (Euskal Herria)
NATURALEZA SUPREMA (Colombia)
ARIANNA PUELLO (México)

SARRERAK: 8€ / 10€

Aurrez aldetik (jardueraren eguneko 12:00etara arte): 8€
Txarteldegian (egunean bertan 20:00etatik aurrera): 10€
Ate irekiera: 20:30
Sarrerak

BAZTER FEST #10-1

2015. urtean sortu zen elkargune honen helburu nagusia emakumeak hip hop kulturan egiten ari diren lana ezagutaraztea eta bultzada ematea da. Aurten hip hop-aren 50. urteurrena ospatzeko edizio internazionalena izango da. Basuk aurkeztuko dizkigu bertan izango diren abeslariak eta euren artean Arianna Puello izango dugu, Estatuan rapa abestu zuen lehenengo emakumeetariko bat.

ESPINELIS: HERBASS&M ARTA (Euskal Herria)

HERBASS & M ARTA taldea 2015ean hasi zen rap eta hip hop erritmoekin bat egiten, eta orain proiektu berri batekin dator, ESPINELIS deitutakoarekin. Zenbait urtetan hainbat generorekin lan egin eta askotariko estiloak jorratu ondoren, orain beste erritmo batzuk erabiltzen dituzte beren konposizioak egiteko, hala nola dancehalla, reggaetona, elektronikoa eta trapa, betiere estilo berriei uko egin gabe. Letretan mezu feministak, askatasunari buruzkoak eta nork bere mugak gainditu beharrari buruzkoak erabiltzen ditu, betiere bere aletxoa jarri nahian bizi garen mundu (batzuetan bidegabe) hau aldatzeko.

NATURALEZA SUPREMA (Colombia)

Naturaleza Suprema Kolonbiako rap-talde bat da, orain 10 urte Lucia Vargas eta Karen Tovar MCek eta Leonardo Hernández Dj Km1kc mb DJk osatua. Taldearen letrek kritika propositiboa egiten diete errealitate sozial eta bortitzaren, politikaren eta ingurumenaren inguruan. Haren mezuak hausnarketa indibidual eta kolektiboak egiteko gonbita egiten du, barne-bakea lortzeko.

Dagoeneko hiru bira egin ditu Europan zehar, denak taldeak berak kudeatuak. Horrek aukera ematen die emakumeek lidergoa duten talde gisa nabarmentzeko, eta aktibismo feminista eta komunitarioa daramate aurrera giza eskubideen eta ingurumenaren defentsan.

ARIANNA PUELLO (México)

Arianna Puello edo Ari rap-konpositore eta aktore espainiarra da, jatorriz dominikarra. Estatuko hip hoparen munduan sartzea lortu zuen lehenengo emakumeetako bat izan zen, El gancho perfecto (1999) eta La fecha (2001) lanekin. Latin Grammy sarietarako lau aldiz izendatuta egon da, eta lankidetzak egiteko gehien eskatu diren artistetako bat izan da. Egin dituen kolaborazioetatik, honako hauek nabarmen daitezke: Orishas, Cultura Profética, Cartel de Santa, Mala Rodríguez, Sick Jacken, Canserbero eta Mexikoko Jazz Orkestra Nazionala. Manboko Erregina gisa ere ezaguna den artista hau bere hamargarren material diskografikoa prestatzen ari da. Horren aurretik, hiru kontinentetan bira egin du eta lehen albumaren 25. urteurrenerako bira prestatu du.