Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 6 - maiatzak 8
Non?
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

SARRERAK ERRESERBATZEKO SISTEMAK

  • Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbaokultura.eus web-orrian.
  • Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.
  • Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta hara lagunduko diote.  Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute.

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA.

BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA EMANALDI OSOAN.

XII. CLOWN ZORROTZA

EGUENA 6

MAYBE A COMPANY - "Tres sure" (18:30)

35’ AURRESTREINALDIA / (EUSKAL HERRIA – GRECIA) / Adin guztietarako.

Bi pailazoak misio bat daukate: antzokia garbitzea. Agertokira iritsitakoan, ordea, publikoa bertan dago. Eta orain, zer? Euren presentzia azaldu behar dute. Garbiketa-tresnak dauzkate, borondatea dute, baina ez dakite nola erabili. Erabilera ulertzen saiatzerakoan, aurkikuntza bakoitzarekin, sentimendu bakoitzarekin, euren existentziarekin jolasteko aukera baloratzen dute.

MARTULA - "La Modern" (19:30)

60’ / (EUSKAL HERRIA) / Adin guztietarako.

Hona hemen Salustiana Sánchez: emakume aparta, gaur egungo emakumea, bere paxarekin eta Madonnaren konoekin (estilo hau pixka bat zaharkituta dago), eta emaztegai-beloarekin. Ispilu majikoarentzat lana bilatzen, amaordeak kale gorrian utzi baitu. Haren lagunak aspalditik ez dira printzesak, ez dute printzerik, baizik eta apoak eta apetak. Gure lagunaren samurtasunari esker, berarekin eta bizitzaren zentzugabekeriarekin identifikatuko gara.

BARIKUA 7

DIMITRI -“The Legend” (18:30)

50’ / (GRANADA) / Adin guztietarako.

Umore absurdua, xalotasuna eta mugarik gabeko ergeltasuna dira pertsonaia honen sorreraren oinarriak. Zirkuaren testuingurua aitzakia hutsa da, pertsonaia hau lanean ikusteko: publikoa bereganatuko du, heroi bihurtzeraino.

MARKELIÑE -“Psike”(19:30)

 60’ / (EUSKAL HERRIA) / Adin guztietarako.

“Psike”k gure baitan bizi den eta eragiten digun beste ni erradikal horri aurre egiten dion edonoren barneko ibilbidea proposatzen du: pultsioak, ametsak, desioak, mina eta plazera. Ikuskizun bizia da. Badirudi ezerk ez duela zentzurik bizitzako buru-hausgarri honetan. Ikusizko narratibaren, ahots-jolasen, dantzaren eta abestiaren bidez, pertsonaiak duen gatazka eta neurosi espazio iraunkor hori islatzen da. Agertzen zaizkion ustekabeko gertakarien aurreko hauskortasun eta ahultasun hori umoretik eta emoziotik garatzen da.

ZAPATUA 8

SARINI ZIRKO - "Txoriak txori" (12:30)

45’ / (EUSKAL HERRIA) / Adin guztietarako.

Pertsonaia bat. Emakume bat, bakarrik bere zoramenean, zoramen inuzentea, amets eta hegaz egiten laguntzen diguna, txoriek buruan egiten duten legez. Familia osoarentzako ikuskizun bat, lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarria dakarrena, eta pertsonaiari hainbat emozio biziaraziko dizkiona.

SINVERGÜENZAS EXPRÉSATE - "Lo que me sale de la concha" (13:30)

45’ AURRESTREINALDIA / (EUSKAL HERRIA) / Adin guztietarako.

“Maskorraren magoa” deritzon emakume batek magia-ikuskizun harrigarri bat egin gura du, baina gauzak ez zaizkio espero bezala irten. Maskor bat itsaso bihurtzearen truko handiak irentsi egin du, benetan irentsi ere, eta itsasoaren jainkosa bihurtu. Jainkosa baldar eta traketsa, magoa bezalaxe.

INTUJAI TEATRO -“Soy La Bomba” (18:30)

50’  / AURRESTREINALDIA / (EUSKAL HERRIA) / Gazte eta helduentzat.

Pertsona bakarreko antzezlana. Hemen, Bea Larrañaga ikusiko dugu, eskuak orean dituela. Pertsonaia xelebrea. Gozo-denda berezia. Opil txundigarria.

LA INDUSTRIAL TEATRERA - "Náufragos" (19:30)

60’ / (CATALUÑA) / Adin guztietarako.

Naufragoak, iristen, elkar aurkitzen, jolasten, bilatzen… Konpartitzen… beste naufrago batzuekin. Topaketa bat publikoarekin; truke bat. Bi naufragohauek egoten diren lekuetan beharbada hazi bat uzten dute, eta agian, modu berean haziak biltzen dituzte, euren bizitzak eraldatuko dituztenak. Inoiz naufrago sentitu diren bidaiarientzako omenaldia. Eguneroko naufragioentzako keinu bat, umoretik eta txikitasunetik.