Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 9 - apirilak 30
Non?
Barrutia 06 - Abando

Sarrerak: 5€ www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Sarreren % 10a gutxienez aretoan bertan ordu bat lehenago egongo dira eskuragarri. 

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES- ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA.
BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA IKUSKIZUN OSOAN.

POLTSIKO MUSIKA

BERTENDONA INSTITUTUA, 18:30

APIRILAK 9 - MARÍA RIVERO & TRIBU BANDA “Parantesiak”

Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko digu, bere alderdirik intimoena agertuz. Letra sakonak eta melodia lasaiak, banda formatuan, jendaurrean abesti bakoitzean emozio, poesia eta soinu mordoa helaraziz.

Taldea: 

  • Maria Rivero: ahotsa, gitarra
  • Eriz Pérez: gitarra elektrikoa
  • Josean Valle: teklatua
  • Gorka Chamorro: perkusioa

Sarrerak: 5€ www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Sarreren % 10a gutxienez aretoan bertan ordu bat lehenago egongo dira eskuragarri. 

APIRILAK 16 - JESÚS AYESTA

Bere gitarra akustikoarekin, eta zenbait abestitan grabatutako oinarriekin, bizkaitar musikari honek kantu propioz osatutako kontzertua eskainiko digu, Sabina, Los Secretos, Revólver, Serrat, The Eagles, Eric Clapton, Benito Lertxundi, Txomin Artola eta abarren bertsioekin tartekatuta.

Taldea: 

  • Jesús Ayesta: ahotsa, gitarra

Sarrerak: 5€ www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Sarreren % 10a gutxienez aretoan bertan ordu bat lehenago egongo dira eskuragarri. 

APIRILAK 23 - CRISTINA NAREA

Gaur egun getxotarra den konpositore eta kantari txiletarrak hainbat estilotako kantak eskainiko dizkigu: rock amerikarra, folka eta jazzaren harmoniak. Haren letrek poesia aipatzen dute, beti giza eskubideen defentsari lotuta. Bere ibilbide musikalean, Aute, Sabina, Revólver eta Nacha Pop artista ezagunenetako batzuk izan ditu lagun

Taldea: 

  • Rafa Aceves: pianoa
  • Cristina Narea: gitarra, ahotsa

Sarrerak: 5€ www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Sarreren % 10a gutxienez aretoan bertan ordu bat lehenago egongo dira eskuragarri. 

APIRILAK 30 - BLAS FERNÁNDEZ URBANETNIKO TRÍO

Urbanetniko, Blas Fernández bateria-jolearen lehen lana, jazzaren eta hainbat musika estiloren arteko elkarrizketa da, hala nola rocka, funka, world music, latina eta abar. Musika-estiloen amalgama horrek izaera irekia eta globala ematen dio bere musikari, norabide guztietan hedatzen dena eta eragin berrietara irekita dagoena.

Taldea: 

  • José Luis Canal: pianoa
  • Raúl Vera: gitarra
  • Blas Fernández: bateria

Sarrerak: 5€ www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Sarreren % 10a gutxienez aretoan bertan ordu bat lehenago egongo dira eskuragarri.