Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 31 - ekainak 1
Non?
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Clown Zorrotza

"AMBICIONS" - TEATRO SOBRE RUEDAS

MAIATZAK 31 BARIKUA/18:30
AZOKA PARKEA (ZORROTZA)

Iraupena: 45′

Emakume biolinista bat etorri da kontzertua ematera. Bere ustez, “tamainak badu garrantzia”: geroz eta gehiago nahi du, geroz eta gehiago jo, gailurrera iritsi. Gorenera heldu nahi du, eta ikus-entzuleei bere onena emateko beharrak estasira eramango du, eta agian ezin izango da hortik jaitsi. Aberastasunak, ospea, boterea, ohoreak eta beste izateko irrika bizia da anbizioa. Ambicions hausnartzeko istorio bat da: noraino heltzeko prest zaude?
Poesia, musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizun bat.

"HOME" - CRIS CLOWN

MAIATZAK 31 BARIKUA/19:30
AZOKA PARKEA (ZORROTZA)

Iraupena: 40′

Izaeren eta jarreren talka etxeko giroan. Bikote baten errutina. Bikotea etxetxo kalamastra eta prekario baina gozo batean bizi da. Neska hiperaktiboa eta
histrionikoa da; ezin du geldirik egon. Mutila ikaragaitza da; ez du ezer esaten inguruan duen zurrunbiloaren aurrean. Home lanak bakardadeaz eta hartatik bizirik irauteko moduez hitz egiten du. Drama komediaren zerbitzura. Barrealgara ozena, zauriak sendatzen dituen horietakoa. Erritmo biziko ikuskizun hunkigarri eta benetan barregarria.

"ERAITSI S.L." - GOITIBERA ANTZERKIA

EKAINAK 1 ZAPATUA/18:00
AZOKA PARKEA (ZORROTZA)

Iraupena: 50′

Eraitsi S.L. zuen herrira iritsi da obra berri bat egiteko. Oraindik zuen herrietan obrak egiteko espazio asko dago… parkeak, mendiak, plazak… etekinik ateratzen ez zaien lekuak eta bertan etxeak, aparkalekuak, azalera handiko supermerkatuak eraiki daitezke. XXI. mendean gaude, porlanaren mendean, etorkizunaren mendean. Edo agian ez…

"A LA FRESCA" - CÍA. ANNA CONFETTI

EKAINAK 1 ZAPATUA/19:00
AZOKA PARKEA (ZORROTZA)

Iraupena: 60′

Hiru pertsonaia eta haien unibertso berezia, oso ezagunak egingo zaizkigunak, eta aulki erraldoi bat, freskuran egotekoa. Eguneroko eszenak dira, eta, aldi berean, eszena surrealistak; hitz gutxirekin irudi oso komikoak sortzeko gaitasuna duten eszenak. Udako gauetan freskuran esertzera eta eguneko anekdotez hitz egitera irteten ziren (eta herri batzuetan oraindik ere irteten diren) aitona-amonengan inspiratzen da ikuskizuna, mintzalditxo horretan istorio handi bihur baitaiteke eguneroko edozein gertakari.
Ikuskizun honek adin guztietako jendea maiteminduko du. “Anna Confetti” konpainiak 35 urte baino gehiago daramatza umorearekin eta barre-algarekin jolasten eta ikuskizun dibertigarri eta poetikoak sortzen clownaren, zirkuaren eta musikaren hizkuntzaren bidez.

"THE ONE & the one" - COLETTE GOMETTE Y ANNA DE LIRIUM

EKAINAK 1 ZAPATUA/20:00
AZOKA PARKEA (ZORROTZA)

Iraupena: 60′

Bata handia eta bestea txikia. Bata indartsua eta bestea argal-argala. Efektu komikoa nabarmena da, nahiz eta haien arteko harremana ezin den desberdintasun horretara mugatu, inondik inora ere. Batak inteligentetzat du bere burua, eta bestea hori sinesteko nahikoa inozoa da. Anna handia maitasunez betetako bola bat da: edozein gauza egiteko prest dago besteak kasu egin diezaion; Colette txikiak, berriz, askatasuna eta autonomia nahi ditu, baina ez da eskatzeko gai. Indargune bi: batarena tamaina, bestearena azkartasuna. Lotuta daude, yina eta yanga bezala: elkarren beharra dute, baina beti daude distantzia egokiaren bila.
Gizaki egiten gaituen horren isla dira, eta giza harremanen gorabeherak erakutsiko dizkigute. Gehiegizko adeitasunak, ezkutuko nahiek eta egozentrismoak haien arteko adiskidetasuna zapuztuko dute. Izaki lelo hauek hunkitu egingo gaituzte, eta unibertsaltasunera iritsiko dira.