Kultura Barrutik
Noiz?
abenduak 10 - apirilak 11
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde

Doako sarrera.

EXPODISTRITO 2024

Robot Dreams - amets bat marrazten

Udaltegia
Urtarrilak 10-26La Bolsa

 


Bisita gidatua José Luis Agredarekin
Urtarrilak 10, 20:30ean
Udaltegia “La Bolsa”

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANT BIlbaok, 30. urteurrenean, ROBOT DREAMS filmaren sorkuntza-prozesuari eskainitako erakusketa bat, filmaren arte-zuzendari José Luis Agreda sevillarrak komisariatua; ibilbide bat Pablo Bergerrek zuzendutako eta Sara Varon ilustratzaile iparramerikarraren nobela grafiko homonimoan inspiratutako animazioko harribitxi honen sorkuntza-faseetan zehar.

Zinemako animazioaren eta, bereziki, Robot Dreams filmaren mundu liluragarriaren zirrikituak ezagutzera emateko erakusketa bat.

Asun Martínez Ezketa - India andre-izana da

Argazkigintza


Udaltegia
Urtarrilak 10-26Errekalde
Urtarrilak 30 – Otsailak 13Begoña
Otsailak 15 – Martxoak 15Santutxu
Martxoak 19 – Apirilak 5San Ignazio-Ibarrekolanda

 


“Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.

Juan Armentia - Tokio. Asfaltoa eta podiuma

Argazkigintza


Udaltegia
Urtarrilak 10-30Abando
Otsailak 1-13Santutxu
Otsailak 15-29La Bolsa
Martxoak 4-15San Ignacio-Ibarrekolanda
Martxoak 19 – Apirilak 5Begoña

 


Bisita gidatua Juan Armentiarekin
Urtarrilak 16, 19:00h
Abando Udaltegian
Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.

José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela - Bilbo bi erliebetan

Olio-pintura eta marketeria


Udaltegia
Urtarrilak 10-26Otxarkoaga
Urtarrilak 30 – Otsailak 29Errekalde
Martxoak 4-15Begoña
Martxoak 19 – Apirilak 5San Frantzisko

 


“Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.

Iñaki Ortiz Viota - Gure eguneroko argia

Margoa


Udaltegia
Urtarrilak 10-26Begoña
Urtarrilak 30 – Otsailak 13San Frantzisko
Otsailak 15-29San Ignazio-Ibarrekolanda
Martxoak 4-15Errekalde
Martxoak 19 – Apirilak 5Otxarkoaga

 


Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.

Bizitegi - Kamera martxan tratu onaren alde

Argazkigintza


Udaltegia
Urtarrilak 30 – Otsailak 13Castaños
Otsailak 15-29Otxarkoaga
Martxoak 4-15San Frantzisko
Martxoak 19 – Apirilak 5Errekalde

 


Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.

Felisa Urraca - Natura bizia

Margoa


Udaltegia
Otsailak 1-28Abando
Martxoak 1-15Castaños
Martxoak 19 – Apirilak 5Santutxu

 


Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen ditu, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.

Josune Aranguren Zatika

Testu eta margolanak – emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak


Udaltegia
Martxoak 1-13Abando
Martxoak 19 – Apirilak 5Castaños

 


Bisita gidatua Josune Arangurenekin
Martxoak 7, 18:00etan
Abandoko Udaltegian
Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josunek loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean, amatasunean, gorputz ez-arauemaile bat izatean, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean… eta abar.

La rebelión del ángel - Blas de Oteroren bizitza eta poesia

Marrazkiak eta testuak


Udaltegia
Martxoak 15 – Apirilak 11Abando

 


Bisita gidatua José Fernández de la Sotarekin
Martxoak Xan, XX:00etan

Abandoko Udaltegian

Blas de Otero Fundazioak eskatuta, Pablo Gallo artistak egin dituen 62 marrazki originalen bidez, poeta bilbotar handiaren bizi- eta literatura-ibilbidea jarraitzen du erakusketak. José Fernández de la Sotak idatzitako gidoiarekin, “gehiengo handiari” mintzo zitzaion poetaren espirituarengana hurbilduko gara.