Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 1 - irailak 30
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

ESZENA KALERA 2023

AMEZTU ANTZERKIA ETA IMAGINACIONES NAI

Kaleko antzerkia / zirkua (50 min)
Irailak 15/18:00
Araneko plaza (Arangoiti)

Pertsona asko bizi gara munduan eta bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten ditugu gauzak, gure kolorea zuzena dela eta gainerakoak oker daudela sinetsiz. Horixe gertatzen zaie Zuhaitzi eta Arbiri: ez dute bestearen ikuspuntua ulertzen eta elkarri barre egiten diote. Baina bizitza jakintsua da eta elkarrekin lan egiten jarri ditu, hasiera batean arazo dirudien hori ikasketa handi bihurtuz. Jolasaren, umorearen eta errespetuaren bidez, kolore eta ideia guztiak sartzen diren ostadar mundua ikustea lortuko dute.

AUKERAN DANTZA TALDEA

Kaleko antzerkia / Dantza / Folklorea (50 min)
Irailak 29/18:30
Sabino Arana 50 (Basurtu)

Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak! Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

D´ALBENIZ & ALAITZ ORAA Dala Illusions

Magia (60 min)
Irailak 11/18:00
Aguirre Lehendakariaren etorbidea 184 (Elorrieta)

Ikuskizun berritzaile honek magia eta dantza uztartzen ditu, eta maila bikaineko lan dotore eta eder bat sortzen du.

Alaitz Oraa dantzari profesionalaren eskutik, aukera gehiago eskaintzen dituen errealitate batean sartzen dira, ezinezkoa ere sartzen den errealitate batean. Hemen, inoiz ikusi gabeko ilusioez nahiz klasikoez gozatu ahalko da, haien zigilu pertsonalarekin.

 

https://www.dalbeniz.com/

https://www.youtube.com/watch?v=75-RZsDBmKo

DANTZAKA ZIRKO ESPAZIOA Bidean bidai

Zirkua (50 min)
Irailak 9/19:00
Floresta parkea (San Adrián)

Narratiba hau mundu mailako krisi honen ostean lantalde osoak daukan neke orokorretik sortzen da. Izan ere, lantaldeak komunikabideetatik etengabe jaurtitzen dizkiguten albiste txarrei ihes egin gura die. Horregatik, ikuskizunaren haria maletak izango dira, ihesaren sinbolo diren aldetik, baita egunkariak ere, albistegien eta sortzen diguten gogaitasunaren irudi gisa.

Ikuskizun osoan zirkuaren diziplina da nagusi, dantza, magia, akrobaziak eta keinu bidezko antzerkia nahastuz.

https://dantzakazirko.com/

https://www.youtube.com/watch?v=uwwTDyV83mo

ERRE PRODUKZIOAK Grimm anaien parkea

Kaleko antzerkia (50 min)
Irailak 26/11:00
Azoka parkea (Zorrotza)

Behin batean, kale-garbitzaile bik parke bat garbitu behar izan zuten, mende batean baino gehiagoan publikoarentzat itxita egon zena eta berriz ere inauguratzeko ospakizun handirako irekiko zena. Kale-garbitzaile horiek ezin izan zuten imajinatu ere egin garbitu beharreko parke hori Grimm anaiei omenaldia egiteko eraiki zela, eta haien ipuinetako pertsonaiak –Txanogorritxu, Errauskine, Hansel eta Gretel, Rapunzel, Loti Ederra, Edurnezuri, etab.– langile maitagarri horien bizitzan sartuko zirela.

http://www.erreprodukzioak.com/

GANSO & CÍA. Panoli kabareta

Klowna (45 min)
Irailak 6/19:00
Indautxu plaza (Indautxu)
Irailak 25/17:30
Eskolako landa (Uribarri)

Artista izan nahi zuten. Autolaguntzako liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, euren buruarengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevilaren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.

http://www.ganso.info/
https://www.youtube.com/watch?v=vGYNuav6U30

GOOKAPI Iratxoen kantu sekretuak

Umeentzako berbena (60 min)
Irailak 14/18:00
Kontserbatorio ondoko plaza (Ibarrekolanda)

Iratxoen kantu sekretuen bidez, Gookapi baso magikoan murgildu, eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko dituzte umeek. Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, publikoari bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkio, baita mundu magikoan murgiltzeko koreografiak erakutsi ere.

Gookapi familientzat eta haurrentzat sortutako eduki digitalen plataforma euskalduna da.

https://gookapi.com/eu/hasiera/
https://www.youtube.com/watch?v=_aUgI8KJ-9c

Ido LocA CÍA. ¡Qué circo de mujer!

Zirkua / Kaleko antzerkia  (60 min)
Irailak 1/19:00
Zumarraga plaza (Solokoetxe)
Irailak 2/19:00
Gernikako lorategia etorbidea (Miribilla)
Irailak 30/18:00
Eliza plaza (Masustegi)

Aktore gazte batek amets egiten du ikuskizunaren munduarekin. Azkenean, uste du bere aukera handia iritsi dela. Baina, antzokira iristen denean, konturatzen da agindu ziotena gezur borobila dela. Egunero-egunero, show batean parte hartu behar du, gero eta emanaldi grotesko eta xelebreagoak eginez, eta publikoarekin elkarreraginez, bizimodua ateratzeko. Baina errealitateak ez dio galarazten amets egitea eta beste mundu eta agertoki batzuk imajinatzea. Beste bizitza bat.
Familia osoarentzako ikuskizuna, zirkuaren munduaren, antzerki absurdoaren eta melodramaren kutsuarekin, jende guztiaren gustukoa izango dena. Barre egingo duzu, ziur.

https://idoloca.com/
https://www.youtube.com/watch?v=dRqHKCl7FGc

LA TRAPECIONISTA KIA Artxipielago

Zirkua (40 min)
Irailak 22/18:00
Plaza (Errekalde)

Artxipielagoa funtsezkoenera itzultzeko beharretik sortu da. Funtsezkoa zer den jakiteko beharretik.
Zer geratzen zaigu bizi izan dugun horretatik? Zerk balio du eta zerk ez? Zer utzi behar dugu albora gure bidaiarekin jarraitu ahal izateko? Zeintzuk dira irauten duten oroitzapenak? Edo astunak egiten zaizkigunak? Zerk zailtzen digu ibiltzen jarraitzea? Eta zerk errazten digu joan nahi dugun lekura eta joan nahi dugun moduan joatea?
Aldatuz doan paisaian pertsonaia nagusiak galdera horiek markatutako ibilbide fisiko, emozionala eta espaziala biziko du.
Artxipielago trapezio finkoko hiru ekitaldik osatzen dute, non haria mugimendua izango den, dantza.

https://www.latrapecionista.com/
https://www.youtube.com/watch?v=1Yne_-o48QA&t=1s

MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA Zirkus

Zirkua (50 min)
Irailak 23/18:00
Plaza (Errkealde)

Zirkus-ek “Compañía Amateur del Club Deportivo”-ren istorioa kontatzen du, historiaren kutxatik euskal zirkuaren atal eder bat berreskuratzeko asmoz.
Bilbon, 1931. urtean sortutako taldea dugu eta, 1936ra arte, umezurztegietara, ospitaletara, nagusien egoitzetara irribarrea eta ilusioa eramateko helburuaz sortu zen.
Guk, 90 urte geroago, artista horien azalean jartzera jolasten dugu, konpainiaren gertakari eta protagonista nagusiak ardatz hartuta, haien emanaldiak nolakoak ziren imaginatu dugu eta ikusle guztientzako ikuskizun dibertigarria eskaintzen dugu, malabarismo, akrobazia, ekilibrismo, zuzeneko musika eta umore eta sorpresaz beterikoa.

www.malaskompanias.com
https://www.youtube.com/watch?v=mu-I62Gc6Q4

MARKELIÑE Chef Nature

Kaleko antzerkia (50 min)
Irailak 13/18:00
San Pedro plaza (Deustu)
Irailak 29/11:00
Uzturre plaza (Matiko)

Nolako harremana dugu teknologiarekin? Badaukagu jada mendekotasuna pantailatxo batekin, arreta guztia exijitzen digun eta gure ingurune naturaletik urruntzen gaituen pantailatxo horrekin? Jatetxe itxurako espazio utopiko batean, chefak eta maitreak naturarekiko idilioa aldarrikatzen dute bezeroen aurrean; horiek gailu teknologikoak erabiltzearen ondoriozko nolabaiteko nahasmenduaren sintomak agertzen dituzte euren jarreran eta jokabidean. Jatetxeko mahai batean daudela, bien arteko elkarreraginak sortzen du istorio honen haria.

http://www.markeline.com/es/index.aspx/
https://www.youtube.com/watch?v=96pSF_ovcDc

NIMÚ CIA. Jacuzzi

Zirkua (40 min)
Irailak 13/19:00
Iturriondo plaza (Zurbaranbarri)
Irailak 29/19:00
Kirikiño plaza (Irala)

Norantz doaz burbuilak?
Ur edalontzi txiki batean agertzen dira edo azalera handietan zabaltzen dira. Urak eskaintzen dizkion aukera mugagabeek harrituta, Nimúk jacuzzi bat, oinetarako jacuzzia, muntatzea erabaki du.
Baina ez daki burbuilak oso urrutira iristeko gai direla, baita jasotzen dituenaren bihotzeraino ere.
Keinu-antzerkiaren eta objektuen manipulazioaren erabilera bikainaren bidez, zirku-artista hori grabitatearen legeari desafio egiteko gai dela erakutsiko die ikusleei, soka lasaiaren gainean ibiliz.

http://www.cianimu.eu/
https://vimeo.com/364875017?embedded=true&source=vimeo_logo&owner=62660658

OIHULARI KLOWN Gabe

Klowna (55 min)
Irailak 7/19:00
Panera plaza (Zurbaran)

“Gabe”, hau da, “barik”. Konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi klown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean: “clochard”ak. Ez daukate ezer eta, agian, horregatik, dena ospakizun-arrazoi bihurtzen da. Etengabeko sormen-ariketa bat da hau, zeinetan edozein keinu ikusleekin harremanetan jartzeko aitzakia den. Ahuldutako pertsonen aldeko kantu bat. Noizbehinka hunkigarria, noizbehinka barregarria den ikuskizuna. Bizitza ospatzearen garrantzia gogoratzeko aukera.

http://www.oihulariklown.org/
https://www.youtube.com/watch?v=C9H9NVdbxC0

ORGANIK DANTZA-ANTZERKI Ondoloin

Dantza / Kaleko Antzerkia (20 min)
Irailak 2/19:45
Trenbide plaza (Miribilla)

Lau izkinek ditu nire oheak, lau aingerutxok neure arima gordetzen dute…

Ondoloin euskaraz ondo lo egiten dezazula esan nahi du. Haurrek lo hartu aurretik erritual asko dituzte: ipuina, abestia, pelutxea, argia piztuta… Eta lo sakonean erortzen garen unetik aurrera, beste unibertso batean sartzen gara. Egia esan, oso unibertso desberdinak izan daitezke, eta ez dakigu oso ondo zergatik ditugun ametsak, eta beste batzuetan, aldiz, amesgaiztoak. Zein da zure amesgaiztorik okerrena? Zein da gehien errepikatzen dena? Eta zure ametsik amestuena?

https://www.organikdantza.com/

QABALUM + ERTZA La medida que nos ha de dividir + Meeting point

Dantza (20 min + 15 min)
Irailak 18/19:00
Karmelo plaza (Santutxu)
Irailak 21/19:00
Ametzola parkea (Ametzola)
Irailak 22/19:00
Enkarnazio plaza (Atxuri)

Bereizi behar gaituen neurria: Dantza-bikote bat da. Desira moduan sortu zen, itxialdiaren epeletan, etorkizuna irudikatzeko erronkaren aurrean egin beharreko ariketa gisa. Zain daukagun bizitza planteatzean kezkatzen, asaldatzen, ilusionatzen gaituzten, desira, premia edo zalantza pizten diguten gauzei buruzko gogoeta da. Dena egiteke daukanaren intimitatean sortzen diren sentsazio eta galderen mapa bat.

Meeting point: Ohar gaitezen batzuetan bi pertsona bizitzaren labirintoetan gurutzatzen direla eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak).

https://www.qabalum.com/
https://www.youtube.com/watch?v=XK7YBkadT5k&t=2s
https://ertza.com/
https://www.youtube.com/watch?v=eR1G2Ao7qBI

TRAKAMATRAKA Matraka Culinary Center

Musika (50 min)
Irailak 8/18:30
Plaza (Arabella)
Irailak 10/13:00
Parkea (Betolatza)
Irailak 16/13:00
Plaza Media Luna (Txurdinaga)
Irailak 20/18:00
Frontoia (Altamira)

Ongi etorri Matraka Culinary Centerrera.

SUKALDE XELEBRE HONETAN EDOZER GERTA DAITEKE, EDO SOINUA ATERA.

Matraka chefak, auzoko rock star eta sukaldari handienak, bere bi pasioak uztartuta aurkeztuko dizkio publikoari: musika eta sukaldaritza.

Menu/kontzertu formatuan, haren plater musikal onenekin gozatuko dute entzuleek.

Sambatik rapera, punketik Indiako giro-soinuetara… Lapikoak, paella-ontziak, azenarioak, makarroiak, kuiatxoak, erratzak eta sukaldeko koilarak izango dira bere banda bitxiaren tresnetako batzuk.

Erritmoz eta jolasez betetako ikuskizuna, freskotasunez eta alaitasunez betetako chef batek girotua, adin guztietako ikusleak entretenitu eta harrituko dituena.

https://www.trakamatraka.com/
https://youtu.be/_yUgfo338O0

TRAPU ZAHARRA ¡Dale Ramón! / Ramón emaiok!

Kaleko antzerkia (50 min)
Irailak 6/19:00
Funikular plaza (Castaños)
Irailak 15/19:00
Plaza Media Luna (Txurdinaga)
Irailak 17/19:00
Eliza ondoko plaza (Olabeaga)

“Kolapso handiaren” aitzakiapean, enpresa handi batek bere produktu bikainena merkaturatu du: maila goreneko bunkerrak.

Produktua sustatzeko, lehiaketa bat antolatuko du, probaleku eramangarri baten gainetik telebistan zuzenean emango dena. Lehiatu behar duen pertsonak hainbat proba egin beharko ditu hori lortzeko. Publikoak, idi-probetan bezala, ariketa bakoitzari buruz apustu egingo du zuzenean.

Lehiaketa umiliagarriez, hondamendiez, antsiolitikoez eta abar ari gara.

https://trapuzaharra.com/

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA ETA ANDURIÑA ZURUTUZA Txistuarekin algaraz

Musika / klowna (60 min)
Irailak 28/18:30
Sabino Arana 50 (Basurtu)

Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak joko ditu oraingoan, gitarra eta baxu elektriko batez lagunduta Antzezlan nostalgikoak, interpretazio alai eta dibertigarriekin nahastuta, Anduriña Zurutuza pailazoak lagunduta. Une horiek guztiak batuko ditu txistuaren musika adin guztietako entzuleengana hurbilduz.

TWO MUCH CIRCUS Double Bill

Zirkua (50 min)
Irailak 28/18:00
La Vaguada (Peñaskal)
Irailak 29/19:00
Buiabarriko kirol-gunea (Buia)

Ikuskizunaren narratiba vodevilaren urrezko aroari egindako keinu bat da (vodevila barietateen antzerkiko genero bat da, Estatu Batuetan 1880aren eta 1930aren artean existitu zena).

Kabaret formatuan aurkeztutako ikuskizun honetan, bi pertsonaia absurdo, xelebre eta kementsu hauek ikusleak entretenitu eta harrituko dituzte malabarrekin, magiarekin, komediarekin eta askoz gauza gehiagorekin.

www.twomuch.uk
https://vimeo.com/758679909

ZIRKOZAURRE Kobr3

Zirkua (50 min)
Irailak 12/18:00
Levante plaza (San Inazio)
Irailak 30/19:00
Campa Ibaizabal plaza (Abusu)

Kobr3 lana kobrearen inguruan doa eta kobrearen inguruan joanarazten ditu ikusleak. Hiru artistek konbinatzen dituzte malabarrak, objektuen manipulazioa, Cyr gurpila, contact bola eta mugimendu pausatuak. Estetikoa, plastikoa. Konplizitatea, harmonia. Zirku garaikidea koreografia zainduekin. Su eztian egosi eta azkartasun goxoz dastatzen da.

https://www.zirkozaurre.com/
https://www.youtube.com/watch?v=MiUZ_NDZmO4