Kultura Barrutik
Noiz?
ekainak 1 - abuztuak 3
Non?

1.- Astelehenean, Ekainaren 1an, BAZTER FEST #6 ON-LINE ZOOM plataformaren bidez.

2.- Parte hartu nahi baduzu eta plataforma instalatuta ez badaukazu, hemendik jaitsi dezakezu: https://zoom.us/download; bidaliko dizugun gonbidapenetik ere aukera izango duzu deskargatzeko. Erraz-erraza da!

3.- Parte hartzeko, Bilbao Kulturatik-tik mezu elektroniko bat jasoko duzu, GONBIDAPEN modura. Mezua zabaltzean, honen antzeko mezu bat ikusiko duzu:

Kaixo, ____________
Zoom bidezko web-mintegira gonbidatuta zaude.
Eguna eta ordua: 2020ko ekainaren 1a, 20:00 Madril
Gaia: Bazter Fest# 6 on-line. Las Tea Party DJs
Bat egin PC, Mac, iPad, iPhone edo Android gailu batetik
Egin klik hemen bat egitekoOharra: ez partekatu lotura hau inorekin, zeuretzat –ez beste inorentzat- da.
HEMEN KLIK EGIN BEHAR DUZU, BESTERIK EZ: “EGIN KLIK HEMEN BAT EGITEKO”

4.- Klik egin ondoren, programa jaitsi eta instalatu ahal izango duzu. Instalatuta baduzu, zuzenean eramango zaitu ikusleen ikuspegira. Topaketaren amaieran, galderak erantzuteko tarte bat izango da. Zer edo zer itaundu nahi baduzu, “preguntas y respuestas ”-en idatzi aukezleak irakur dezan. Bideo hau lagungarri izango duzu: https://support.zoom.us/…/201362193–Cómo-me-uno-a-una-reun…

5.- YouTuben zuzenean jarrai gaitzazu: https://www.youtube.com/user/BilbaoKultura eta ondoren Facebook-en argitaratuko dugu https://www.facebook.com/kulturabarrutik/

BAZTER FEST # 6 ON-LINE

COVID-19ak sortu duen egoera berria ikusita, proposatzen dugu Bazter Fest #6 musika-topaketaren edizio berri hau itxuraldatzea: on-line eskainiko diren hamar topaketa izango dira. Zoom plataformaren bidez emango dira eta La Basu raperoak aurkeztuko ditu. Grabatu egingo dira, eta gero udalaren sare sozialetan zabaldu.

Bazter Fest proiektua, hasiera-hasieratik, La Basurekin (Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide) antolatu dugu. Hala, berak aurkeztu eta dinamizatuko ditu asteroko topaketa hauek. Saio bakoitzaren iraupena ordubetekoa izango da, gutxi gorabehera, eta elkarrizketak, aurkezpenak, zuzeneko emanaldi laburrak eta hainbat inprobisazio txandakatuko dira. Elkarrizketetako batzuk euskaraz, beste batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk bi hizkuntzetan izango dira.

Ekainaren 1etik aurrera, astelehenetan, 20:00etan.

EKAINA

  • Ekainaren 1ean,     Las Tea Party DJs.
  • Ekainaren 8an,       Eva Mena.
  • Ekainaren 15ean,  VitterSweet.
  • Ekainaren 22an,     Lohitzune Lohi.
  • Ekainaren 29an,     Mad Muasel.

UZTAILA

  • Uztailaren 6ean,     Ziztada (euskaraz).
  • Uztailaren 13ean,   Gara Freedom (elebidun).
  • Uztailaren 20ean,   MiniMi Beatbox (erderaz).
  • Uztailaren 27ean,   Alas Glow (elebidun).

ABUZTUA

  • Abustuaren 3ean,   Kenna I (euskaraz).

Topaketa hauek Zoom plataformarekin egingo dira. Bilboko Udalak sustatutako kultur jardueren informazioaren harpidedunek gonbidapena jasoko dute emailez.

Modu berean, YouTube bidez ikusi ahalko dira zuzenean (Bilbao Kultura). Amaitutakoan, Kultura Barrutik-en Facebok-eko profilean jarriko dira.

INFO+:

Antolatzaileak: Eskina Femenina / Kultura Barrutik – Bilboko Udala.

La Basu (Etxebarri). Rap abeslaria. Asteko topaketak gidatuko ditu.

Elena Caballero Villanueva, La Basu, hip hoparen munduaren erreferente handienetako bat da Euskal Herrian.

Hip hop kultura 90eko hamarkadaren amaieran deskubritu zuen. 1999an bere lehenbiziko emakumeen rap taldea sortu zuen, “Jungla Urbana” izenekoa, eta kontzertuak eskaini zituzten Euskal Herrian zehar. Garai hartan ez zen oso ohikoa emakumeak rap egiten ikustea. La Basu rap, soul, reggae eta flamenco generoetan nabarmentzen da. 2001ean bere estreinako maketa atera zuen, “#‎k” izenekoa, eta raparen eszenako talde garrantzitsuen telonero aritu zen, Euskal Herrian nahiz kanpoan. 2013an maxi berri bat atera zuen, “Remixes” izenekoa. Hortik abiatu zen bere lehenbiziko diskoa ontzeko: “Aire es Vida” (2015). 2016an “Ni naiz izotz erregina” abestiaren bideoklipa aurkeztu zuen; gero “Izotz erregina” diskoan agertuko zen (2017). Euskal Herrian emakume bakarlari batek euskara hutsez atera duen lehenbiziko rap diskoa da. 2019aren amaieran, Bilboko Bilborock aretoan bere azken lana, “Gerra”, aurkeztu zuen. Disko horren bira bertan behera geratu da, Covid-19aren ondorioz bizitzen ari garen egoeragatik.

La Basu

Eva Mena (Bilbo). Graffiti-egilea (topaketa gaztelaniaz)

Artista moldakorra da, erabiltzen dituen materialak bezalaxe. Baliabide egokiak dauzka mota askotako proiektuei aurre egiteko, tamaina guztietakoak eta ingurune ezberdinetan: kanpoaldean eta barrualdean horma-irudiak egiten ditu, eta ez du bere artista-sena ahazten, bere obra pertsonala ahal duen bezain beste zabalduz.

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta dozenaka artelanekin, ondo ikasi du proiektu bakoitzean hainbat ñabardura aztertu behar direla soluziorik onena aurkitzeko.

Eva Mena

Ziztada (Bilbo). Reggae abeslaria (topaketa euskaraz)

Ziztada&Rlantz reggae-dub musika taldeko abeslaria. Taldea 2017an sortu zuten, Bilbon, eta 2018an “Egun Hotzak” diskoa argitaratu zuten. Bigarrena, “Azken argiak”, grabatuta daukate jada, eta abestiren bat zuzenean aurkeztu dute. Ziztada

VitterSweet (Bilbo). Rap eta soul abeslaria (topaketa gaztelaniaz)

“Vittersweet” beste barik eta v-z idatzia da Berta Bittersweetek etapa musikal berrirako aukeratu duen izena. Etapa honetan errealagoa eta zuzenagoa da eta esateko duena botatzen du. Lehen ebaki urbanoa argitaratu du, trap eta R&Bren artean dantzan. Lanaren izena “IWMMB” da (I want my money back). Bideoklip fresko eta lotsagabe bat ere grabatu du, artista bilbotarrak ikusteko egin dituen lanen artean nabarmentzen dena. VitterSweet

MiniMi Beatbox (Galdakao). Beatboxa (topaketa gaztelaniaz)

Gazte honek, 15 urte eskas zituela, erabaki zuen musika bere barrutik irtengo zela zuzenean. Euskal Herriko lehenbiziko emakumezko human beatbox-a da. Hainbat lehiaketatan parte hartu du. Baina agertokiaren eta zaletuen berotasuna dira haren izaera musikala definitzen dutena. Aurkezle eta artista izan da hainbat ekitalditan, adibidez, Break On Stage, Spanish Beatbox Battle eta EuroCup 2017. Gaur egun, ikasteaz gain, beatbox-a irakasten du tailerretan eta emanaldi txikietan. MiniMi Beatbox

Kenna I (Markina). Dancehall abeslaria (topaketa euskaraz)

Naiara Alkaraz aka Kenna I Urdulizko T4 estudioetatik dator. Txikitan hasi zen musikan jarduten, herriko abesbatzan sartu zenean. Urteak joan, urteak etorri, pianoa ikasten hasi zen. Hala, bere lehenbiziko kantak idatzi zituen. Duela lau urte, orain bertako hainbat artistarekin lan egiten duen musika-estudioan sartu zen. Batik bat musika beltzaren jiran aritzen da: soul, R&B, hip hop, trap, dancehall eta afrobeat puntakoena. Kenna I

Las Tea Party Djs (Bilbo). Rap, elektronika eta trap jotzen dituzten DJ-ak. (topaketa euskaraz eta gaztelaniaz)

Las Tea Party Dj’s 2010ean sortu zen proiektu gisa, Eva Gutierrezek (La Cuisine) eta Lorea Argaratek (Flow) elkarrekin emanaldi bat egitea erabaki zutenean, Soraluzeko jaiak zirela-eta. Tea bezala, behetik gora hazten dena, proiektu hau apurka-apurka garatu zen, agertokira irteteko heldutasuna bereganatu arte. Heltze-prozesu horren ondorioz sortu da ikuskizun hau. Hasiera batean funky eta electroswing kutsuko esperimentu bat izan zena genero sorta mordo batez kutsatu da, electro, drum n’bass, dubstep, moombahton… Azpigenero ezagunak ere aurki ditzakegu hemen, batik bat moombahcore, brostep… Tea Party Djs

Mad Muasel (Bilbo). Dancehall abeslaria (topaketa euskaraz eta gaztelaniaz)

Estatu espainiarreko dancehall-aren panoraman artista aitzindarietako bat dugu. 2008tik lanean dago; bakarka 3 album grabatu ditu eta hamaika kontzertu eskaini. Agertokiaren gainean ikusleak hipnotizatzen ditu bere jarrera eta nortasun ikaragarriez. Kantaria, musikagilea, irakaslea eta pedagogoa da, baita musikazalea musikaren alderdi guztietan ere. Mad Muaselek pentsatzen duena esateko erabiltzen du mikrofonoa, baita inortxo ere axolagabe uzten ez duen moldeaz esan ere. Mad Muasel

Gara Freedom (Bilbo). Soul eta r&b abeslaria (topaketa gaztelaniaz eta euskaraz)

Artista honek genero urbanoa maite du. Soinu-ingeniaritza ikasi zuen Bartzelonan. Bertan zazpi urte eman zituen eta musikari ikaragarriak ezagutu zituen; beraiekin erruz ikasi eta lan egin zuen.

Disko bat dauka bidean, hitz gordinekin, sentimenduz beteak eta gaztelaniaz idatziak (esfortzu pertsonal handia eskatu dio horrek), eta espero du gehien maite duena egiten jarraitu ahal izatea: musika.

Gara Freedom

Lohitzune Lohi (Portugalete). Dantzaria eta koreografoa (topaketa euskaraz eta gaztelaniaz)

Umetatik dantzari bokazioa daukan arren, 13 urterekin hasi zen serioago hartzen.  Madrilen eta Bartzelonan ikasi zuen, eta 15 urterekin hip hop, dantza garaikidea, balleta eta jazz dantza ikastera joan zen hainbat lekutara: Londres, Manchester, Italia eta Polonia. Ikasketa hauei esker, oso moldakorra da. 2018. urtean zehar, Erizaintzako karrera amaitu zuenean, Londresera joan zen aukera bila eta dantza ikasten jarraitzera. Lohitzune Lohi

Alas Glow (Bilbo). Soul eta r&b abeslaria (topaketa euskaraz eta gaztelaniaz)

2020an bere bakarkako lehenbiziko singlea atera du: “Algo pendiente”. Baina txikitatik dago musikaren munduari lotuta, kantua eta pianoa ikasi baitzituen.  Abeslari gisa musika-estilo guztiak ukitu ditu: klasikoa, pop, soul, reggae… Milaka proiektutan parte hartu du: Soul Business, Ke no falte, … 2017an La Basu ezagutu zuen eta haren korista izaten hasi zen, Euskal Herri osoan kontzertuak eskainiz. Horrela, eta rapera hurbilduz, bere estilo propioa aurkitu du eta bere kantak ateratzen hasi da. Alas Glow