Azaroak 9 - Bilborock 17:30
Raquel Koroma, Dancing Princess izenarekin ezaguna, Euskadin jaiotako dantzari eta koreografoa da, eta Sierra Leonan dauzka sustraiak. Hiru urterekin hasi zen dantzan, eta hainbat estilotan espezializatu zen: balleta, hip-hopa, reggae/dancehalla eta dantza afrikarrak. Dantza ikasi eta irakatsi du atzerrian, eta dancehallaren beteranoa eta aitzindaria izan da estatuan. Aixiba Koroma dantzariaren ama da, reggae/danchehall munduan arrakasta lortzen ari den dantzari gaztea. Urte bitan, Aixiba benetako izar bihurtu da reggae eta dancehall eszenan, eta dagoeneko eszenatokia partekatu du estatuko eta atzerriko musika panoramako erreferentziazko taldeekin eta talde beteranoekin.
Sarrera libre eta doan
Raquel Koroma
Aixiba Koroma:
Azaroak 9 - Bilborock
18:30etik aurrera
Anne pandemiaren aurretik hasi zen Annekdotas bakarkako proiektuarekin. Musika urbanoa ekoizten du, rapa oinarri hartuta, baina reggaeton, dembow edo trap-aren eraginak ere nabarmenduz. Modu honetan (apurka-apurka baino azkarrago), Anne bere lekua eta bere jendea irabazten ari da ordezkatu nahi duen eszenan. Bere letretan berdin-berdin lantzen ditu esperientzia pertsonalak eta gaurkotasuneko gaiak, zeinei ahotsa jartzea beharrezkoa den, zenbait errealitate gordin salatuz, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.
Azaroak 9 - Bilborock
18:30etik aurrera
Syla, Alacanteko hip hop artista. Bere lehen musika-erreferentziak laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdekoak dira. Arrakasta handiko maketa biren ondoren, diskoak egiteko hainbat proposamen jaso zituen eta emaitzak “Que ni bordao” (2007), “Energía” (2010) eta “Señorita Bueno” (2014) lanak izan ziren, besteak beste. Gaur egun, Syla estatuko hip-hoparen erreferente femeninorik indartsuenetako bat da. Syla gurekin izan zen Bazter Fest ekimenaren lehen edizioan, eta ez genuen hamargarren urteurren hau galtzerik nahi.
Azaroak 9 - Bilborock
18:30etik aurrera
Eskarnia 2000. urtearen hasieran rap underground-ean hasi zen abeslari eta aktore polifazetikoa da. Ondoren, bere rapa performancearekin, antzerkiarekin eta poesiarekin lotzen hasi zen, musika genero horri bira emateko eta, are gehiago, abestietan Quevedo, Gloria Fuertes edo Marifé de Triana-ren bertsioak egiteko. Bere lehen diskoarekin, “Sola en la sala”, estatuko ahotsik irmoenetako bat bihurtu zen.
Azaroak 9 - Bilborock
18:30etik aurrera
Basatititiak Euskal Herriko emakume artisten kolektiboa da (La Basu, Kenna I, Espinelis, Alas Glow, Ziztada, VitterSweet eta Dj Latita) eta musika estilo ezberdinak nahasten dituzte, esaterako rapa, dancehalla, reggaea eta elektronika. Indarrez eta erritmo zorrotzez beteriko zuzenekoak egiten dituzte, eta beti gonbidatzen dituzte beste emakume batzuk parte hartzera; horrela, agertokietan emakumeei ikusgarritasuna ematen zaio.
Azaroak 9 - Bilborock
18:30etik aurrera
UNITY hip-hopari lotutako emakumeen kolektibo ziklikoa da. Musikan ibilbide luzea egin dute, sororitatearen eta ahalduntzearen bandera astinduz, eta emakumeei ikusgarritasuna eman nahi diete mundu patriarkal honetan. Gaur egun Suzannak, Basuk, Zeidah-k eta Ms Maikok osatzen dute, eta bakoitza funtsezko figura da herrialde honetako musika industrian independentzia ulertzeko; euren ibilbide eta merituek inoren laguntzarik gabe hitz egiten dute. Aitzindariak izan dira estilo askotan eta musikaren historiaren zati handi bat osatzen jarraitzen dute beren hirietatik gaztelaniaz eta hizkuntza gutxituetan (euskara, katalana eta Kanarietako argota) mintzatzen den komunitate osoarentzat.
Azaroak 9 - Bilborock
18:30etik aurrera
Carmen Xía cadiztarra harro datorkigu tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen rap sakon eta sendoarekin. Bere soinuak Andaluziako folkloretik, flamenkotik, hip hopetik eta elektronikatik edaten du. Lola Floresen kopla, Lauryn Hillen boombap eta Gata Cattanaren musika urbanoaren fusiotik sortzen du bere estiloa. Horrela, bere mezu propioa eratzen du, boterez, mezuz eta balioz betea. Bere kontzertuak aldarrikapenerako gune bat dira, festa, dantza eta maitasuna alde batera utzi gabe.
Azaroak 9 - Bilborock
18:30etik aurrera
Eva Mena, Den XL, Arte Ederretan lizentziaduna da eta 1996an hasi zen grafitiak margotzen. Artista urbanotzat dauka bere burua eta hainbat herrialdetan margoztu ditu muralak: Marokon, Brasilen, Palestinan, Frantzian, Egipton, Erresuma Batuan eta Norvegian. Artista bilbotar honen lanaren zati baten ardatza emakume aktibistak eta feministak dira, haien borroka eta mezua balioesten baititu. Emakume horiek erretratatzen ditu, andrazkoak ikusarazteko behar den sinbolo gisa.