Kultura Barrutik
Noiz?
ekainak 25
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

• Bilboko Alde Zaharretik

· Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da.

ZUBEROAKO MASKARADA

EKAINAK 25

BARRIKADAK

11:30 MIGUEL DE UNAMUNO PLAZA: Gaztedi Dantzari Taldea

12:15 ZAMUDIOKO ATEA: Bihotz Alai Folklore Taldea

13:00 SANTIAGO PLAZA: Salbatzaile Dantza Taldea

13:45 LA BOLSA ERAIKINA: Zazpikale Folklore Elkartea

14:30 PLAZA BERRIA: Bizkaiko Gaiteroak

OFIZIOAK

17:00 PLAZA BERRIA

Barkoxeko dantza taldearen informazioa eta istorioa. 

Etxahun alkartea 1962. urtean sortu da. Alkarte horrek xiberotar kantari eta dantzari batzuk biltzen ditu. Alkartearen geroaren segurtatzeko, dantza eskola beharrezkoa da eta lagüntzaileek zinez kasu emaiten dute kurtsoen ongi eramaiteko. Gaur egun, dantza eskolan, hiru talde dira : 

-Ttipienak (10 eta 11 urtetakoak) 

-Ertainak (kolejiokoak)

-Handiak (lizeokoak) 

Bestalde, hamar bat aitzindari kontatzen ditugu (helduak, maskaradan ari direnak).

Zuberoako maskaradaren informazioa

Xiberoan antolatzen den kanpoko antzerki dantzatu eta kantatua maskarada deitzen da. Ihauteri denboran pasatzen den besta da, dantzaz, kantuz eta peredikuz osatua. 

Usaian, goizan barrikadak egiten dira (herri batean, toki batetik beste batetarat mugitzez, dantzan eta kantuz) eta antzerki emanaldia arratsaldean egiten da (guti gora behera 3 ordutakoa). 

Maskaradan bi talde dira : 

GORRIAK : jendarte aberatsa, ongi dantzan ari dena. Horietan atzemaiten ditugu : 

* 5 aintzindariak, dantzari hoberenak : 

Txerreroa : aitzinean horra da, bidea idekitzen du makila punta batetan duan zaldi buztan bat erabiliz. Behi txintxak baditu gerrikoan.

Gatüzaina : eskuetan duan sorginhaixtur bat erabilten du. 

Kantiniersa : palto urdin bat eta kota gorri batekin agertzen da.

Zamalzaina : erdi gizon erdi zaldi, gizonertazldia orhitarazten du.

Entseinaria : Xiberoko ikurriña erabilten du.

* jauna eta anderea : Jauna maskaradaren buruzagia da. Harek ditu oro manatzen. Anderea jauntsi xuri batean agertzen da.  

* laborari eta laborarisa : beltzez bezti dira, ez dute egiazko lanik. 

* marexalak : palto gorriak dituzte eta galtza gorriak. Hiru edo lau dira. Zaldia ferratzen dute. 

* kükülleroak : gazteenak dira. Ez dute lan handirik maskaradetan bainan biharko dantzariak dira. 

* kerestuak : biarnesez mintzo dira. Beren lana da zaldiaren osatzea/ zikitatzea. 

BELTZAK : basa eta zikin den jendea, gaixki dantzan ari dena. Horietan atzemaiten ditugu : 

* xorrotxak : kantan ari dira, jokü esberdinen artean. Jaunaren ezpata zorrozten dute kantore baten emaitez. 

* buhameak : basa dira, beti jostatzen ari, lanari ihes, Buhame jaunak bere peredikuan aipatzen duan legeari segituz. 

* kauterak : aurpegia beltza edo mozorroz gorderik, txapelak eta jauntsiak adar eta lumaz ederturik. Kabana da haien nagusia. Jaunaren bertza (tipiña/marmita) betatxatzen dute. Kabanak astokeria ainitz igorten ditu bere mintzaldian.