Noiz? |
---|
ekainak 9 - ekainak 11 |
Non? |
---|
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza |
Sarrera debalde
Noiz? |
---|
ekainak 9 - ekainak 11 |
Non? |
---|
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza |
Sarrera debalde
XIII. CLOWN ZORROTZA
Zirkoaren mundua eta globoxiarena ipuinen munduarekin elkartzen dira, klown bihurri batek tontakeriekin ipuinak kontatzen ditu umeak dibertituz.
• “Les Butors” (50´)
• OSTEGUNA 9/19:30
• Azoka parkea
Txoriburu hauek, Butorsak, paduretako hegazti misteriotsuak, akrobazia ikusgarriko maitasun-desfilea egiten ari dira. Zazpi metroko altueratik eskegita, eurek asmatutako aparatu baten gainean (eskailera birakari handi bat, deabruaren zaldikomaldikoa, haize-errotetan eta heriotzaren gurpiletan inspiratua), txori dibertigarri hauek erritual zentzugabeak egingo dituzte. Aereo ikusgarriak, dantza txundigarriak, hegaldi zorabiagarriak eta ezinezko orekak uztartuz.
• “A corda” (45´)
• OSTIRALA 10/18:30
• Azoka parkea
Haririk gabeko kometa bat bezala, umoretik eta zirkutik, emakumezko pailazo honek bere buruari hitz egiten dio, berak erantzuten du, hara eta hona dabil ez duelako aurkitzen bere lekua.
Bere bainuontzi leialak laguntzen dio, zeinak amets eragiten baitio, eta berresten ezen zoroak ez direla hain zoroak.
¡Eromena, sendamena!
• “Zirkus” (50´)
• OSTIRALA 10/19:30
• Azoka parkea
ZIRKUS-ek “Compañía Amateur del Club Deportivo” delakoaren istorioa kontatzen du, euskal zirkuaren atal eder bat historiaren kutxatik berreskuratzeko asmoz.
Bilbon sortu zen konpainia hori, eta 1931etik 1936ra bitartean, irribarrea eta ilusioa umezurztegietara, ospitaletara eta nagusien egoitzetara eramanez ibili zen, hiru probintzietan.
Gu, 90 urte geroago, artista haien lekuan jartzera jostatzen gara.
• “Oh – Pera” (50´)
• LARUNBATA 11/18:30
• Azoka parkea
Oh – Perak dena posiblea den leku batera eramango gaitu. Leku huts batera iristen dira bi pertsonaia, hura bete eta dena aldatzeko. Musikaren bitartez, egoera askotarikoak gertatzen hasten dira, ezin konta ahala. Josala zirku moduan agertzen da, non maitasuna, umorea eta arriskua modu berezian gertatzen diren.
• “Dulce hogar sobre ruedas” (50´)
• LARUNBATA 11/19:30
• Azoka parkea
Pál Kalman (Karzat Teatro) zuzendari hungariarraren ideia batetik abiatuta sortu zen “Sweet Home on Wheels” ikuskizun absurdo eta komikoa, zeinean pailazokeriak sortzen baitira lepoko baten perlak nola. Senar-emazteen arteko «tête-à-tête» harreman horretan, “hirugarren gurpila” agertzen da, bikoteak maitasunez “Betsy zaharra” deitzen duen karabana. Autokarabanako bizimodu estuaren poderioz, oraindik ere hautsi egiten da bikotearen munduko harmonia, “gauza zaharrez” egindako “mundu zaharreko” harmonia.