Kultura Barrutik
Noiz?
martxoak 9 - martxoak 17
Non?
Barrutia 04 - Begoña

Doako sarrera, lekuak bete arte

BIDAIARIEN TXOKOA

Osteguna, martxoak 9 - Santutxu Udaltegia

Hitzaldia

LÁPIZ NÓMADA bloga


• ANDREA BERGARECHE

Andrea Bergareche bidaiaria, sormen handikoa eta apur bat ganberroa da. 2012an bidaia egin zuen Mexikora aurrenekoz eta, harrezkero, batetik bestera dabil, geratu barik. 40 herrialdetik gora bisitatu ditu, bakarrik egiten ditu bidaiak eta gero Lápiz Nómada sareko txokoan kontatzen ditu bere abenturak. Bakarrik bidaiatzera animatzen ditu munduko emakume guztiak. Yo viajo sola liburu ilustratua argitaratu du, lehen urrats hori emateko aholkuz betea. Duela urte batzuetatik hona emakumeentzako bidaiak, bestelako ikuspegiarekin, koordinatzen ditu.

Aurkezlea: Juanra Madariaga

Ostirala, martxoak 10 - Begoñako Udaltegia

Dokumentala

BACK TO THE ROOTS Dokumentala

• ANNA NAGLAYA

Anna Naglaya argazkilari eta bidaiariak Back to the Roots dokumentala aurkeztuko du. Dokumentala Siberian egin zen 2017an, familia bisitatzera joan zenean eta jatorri indigenari buruz ezagutzera joan zenean, 40 herrialde baino gehiago bisitatu ondoren.

Dokumentala 2022an argitaratu zen, bere beste proiektuarekin batera: The Artic Chronicles argazki-albuma.

Aurkezlea: Juanra Madariaga

Larunbata, martxoak 11 - Begoñako Liburutegia

Ipuin kontaketa

Mundua Hankaz Gora!

• AMEZTU PRODUKZIOAK

Adiña: 4-9 urte

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea: Begoñako Liburutegian

Astelehena, martxoak 13 - Begoña Udaltegia

Mendi Film Festival film laburren emanaldia

Film Labur Onena : JOY (2022, Espainia, 22 min.)

• Zuzendaria: Aner Etxebarria Moral
• Azpitituluak: Euskara eta Erdara

Joyleen Tugume, Favour eta Abie seme-alaben zaintzan jarduteaz batera, Ugandako Mgahinga Parke Nazionalean bizi den mendiko gorila familia bakarraren babesean diharduen emakume ranger gaztea da. Nyakagezi familia da, 9 kidez osatua

Sail Ofiziala : A BAFFIN VACATION (2022, AEB., 12min)

• Zuzendaria: Sarah McNair-Landry eta Erik Boomer
• Azpitituluak: Euskara eta Erdara

Erik Boomer eta Sarah McNair-Landry 45 eguneko espedizio batean murgilduko dira Baffin irlako paraje urrun eta galduetan barrena. Eskalatzeko horma ikusgarriak eta urlasterretako kayakean nabigatzeko ibai esploratu-gabeak aurkitzea dute helburu.

Sail Ofiziala: EL RETORNO (2022, Espainia, 32min)

• Zuzendaria: Alberto M. Flechoso
• Azpititulua: Euskara

Konfinamenduko asterik gogorrenetan, naturan gizakirik ez zegoela dokumentatu ahal izan zen. Pedro Nicolas geografo eta mendizaleak egoera horrek utzitako irakaspenak dakartza, eta gure presentziari eta etorkizun jasangarriari buruz galdera egiten du Espainiako parke natural bisitatuenetako batean: Guadarrama mendilerroan.

Asteartea, martxoak 14 -Santutxuko Udaltegia

Hitzaldia

Basajaun en el sendero de los apalaches

• JON GALDÓS ELGUEZABAL: https://jongaldos-mydaytoday.blogspot.com/

Distantzia luzeko mendi-ibiltaria, mila eta bat zeharkaldi eginikoa munduko hainbat lekutan, bere abenturarik garrantzitsuenari ekin zion: Appalachian Trail, Apalaches mendikatean zehar AEBetako 14 estatuta zeharkatzen dituen mendi-ibilaldi mitikoa. Biziraupeneko eta erresilientziako balentria bat, jendearentzat bizia hartzen duena Basajaun en el Sendero de los Apalaches liburuan.

Aurkezlea: Juanra Madariaga

Asteazkena, martxoak 15 - Begoña Udaltegia

Mendi Film Festival film laburren emanaldia

Sail Ofiziala: IRETARGI (2022, Espainia, 3min)

• Zuzendaria: Janire Etxabe

Otsoen ilargia, 2022ko otsaileko ilargi betea, Etxaurin. Dantza bertikalaren eta eskaladaren arteko fusioa. Ilargia orraztuz dantzan dabilen lamia, eta eszenarekin liluratuta dagoen kamera. Phelipe Eizagirrek, Yhabrilek eta Janire Etxabek gorpuztutako sekuentzia artistikoa.

Sail Ofiziala: YHABRIL. EL BUSCADOR DE LUZ (2022, Espainia, 8min)

• Zuzendaria: Phelipe Eizaguirre Irujo

• Azpitituluak: Euskera

Nola prestatzen du abentura-argazkilari batek haren hurrengo lanerako plangintza osoa? Kasu honetan, ultratrail lasterketa gogorrenetako bat Pirinioetan: Canfranc-Canfranc. Yhabril erreportajean ari da lanean: lo ordu gutxi, 50 kilometro 3 egunez, eta metatutako desnibel handia.

“Mendi Film Bizkaia Ternua” Beka: INTO THE ICE (2022, Espainia, 30min)

• Zuzendaria: Marina G. Andreu

Azpitituluak: Euskera eta Erdara

Asturiasko herri txiki bateko abeltzainak otsoa ehizatzeko debeku berriaren aurka agertu dira. Otsoarekiko kezka eta beldurrari buruzko erretratua da hau.

Sail Ofiziala: INTO THE ICE (2022, Espainia, 30min)

• Zuzendaria: Andrew Opila

• Azpitiuluak: Euskara eta Erdara

Hego Amerikako muturrean dagoen ia esploratu gabeko mendikatea da Darwin. 2022ko martxoan eta apirilean, zazpi lagunek nabigatu, eskalatu eta esploratu zuten, bertako glaziarrak klima-aldaketari nola erantzuten ari diren ikertuz, eta Roncagli eta Cerro Sara mendien lehen igoerak osatuz.

Osteguna, martxoak 16 -Santutxuko Udaltegia

Mendi Film Festival film laburren emanaldia

Sari Handia: AN ACCIDENTAL LIFE (2021, AEB., 86min)

• Zuzendaria: Henna Taylor

• Azpitituluak: Euskara eta Erdara

Quinn Brett-ek eskalada istripu larria jasan zuen El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11an. Gertatutakoaren berri konta dezake, mirariz eutsi baitzion bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zen eta horri aurre egiten ikasi behar izan du geroztik.

Ostirala, martxoak 17 - Begoñako Udaltegia

Dokumentala

EL VIAJE Dokumentala

• JUANJO SAN SEBASTIÁN

El Viaje denboran zehar bizitako eraldaketa pertsonaleko historia da, eta munduko mendikate eta naturgune desberdinetan izandako esperientzia ugariren historia.

Juanjo San Sebastiánen ibilbidea erakusten du, munduko hainbat leku pribilegiatutan egindakoa, hasi Europako mendietatik eta Himalaiaraino edo Karakorumeraino, Yukonetik Hegoaldeko Georgietaraino…, eta, bereziki, berarentzat esangura berezi duten bi mendi: Alpamaio, Peruko Andeetan, eta K2.

Aurkezpena: Juanra Madariaga

Otsailak 15etik 28ra - Santutxuko Udaltegia

Martxoaren 2tik 31ra - Begoñako Udaltegia

Argazki erakusketa

VICENTE FERRER FUNDAZIOA

Anantapur-ek “hiri amaigabea” esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.

Bisita guidatua : Martxoak 15, 17:30

Martxoaren 6tik 18ra - Begoñako Liburutegia

ODISEA ESPAZIOAN

Bidaia espazialak literaturan, komikian, musikan eta zineman.

• BEGOÑAKO Udaltegia, Circo Amateur del Club Deportivo, 2
• SANTUTXUKO Udaltegia, Monseñor Remigio Gandasegi, 6

Doako sarrera, lekuak bete arte.