Kultura Barrutik
Noiz?
otsailak 16 - otsailak 26
Non?
Barrutia 04 - Begoña

BIDAIARIEN TXOKOA

(Begoña Udaltegia) HITZALDIAK + IKUS-ENTZUNEZKOAK / 19:00

(Otsailak 16, Asteartea) ISLANDIA, TIERRA DE AVENTURA. TRAS LOS PASOS DE LOS BALLENEROS VASCOS

Arturo Martínez (@subealabici)

1615ean, Islandiako ipar-mendebaldeko fiordoetan 32 euskal balea-arrantzale hil ziren. Zertan ari ziren han? Zer gertatu zen? Nondik atera ziren? Galdera horiek izan ziren proiektu honen hazia, gerora euskal kostaldea -balea-arrantzaleen jatorria- eta Islandiakoa -gertakarien lekua- egin dituena bizikletan. Euskal kostaldea eta Islandiakoa bizikletan, abentura historiko-kulturala biziz.

Aurkezlea: JUANRA MADARIAGA

(Otsailak 17, Asteazkena) MINCA, EKOLOGIAREN PARADIGMA (KOLONBIA)

 Unai Madariaga (Fotógrafo) (Euskaraz)

Kolonbiako Sierra Nevada mendikatea ezaguna da bertan bizi diren tribu eta familia indigenen bizilekua izateagatik. Bertako parajeak izugarriak dira; ur- jauziak, bide estuez betetako oihan oraindik estuagoak, zuhaitz eta landare hostotsuak, kakao zelaiak, animalia basatiak… Bertan ikusten da hango indigenek beraien bizileku den naturarekin duten harremana. Naturarekiko errespetu eta maitasun hori ezagutu nahian, bertara bideratu eta Minca-ra heldu zan Unai Madariaga. Hantxe, hainbat pertsonarekin hitz egin eta gero, konturatuko zen, Kolonbiako hiriburu ekologikora heldu zela.

Aurkezlea: JUANRA MADARIAGA

(Otsailak 23, Asteartea) REMOTEANA: ENTRE LA CÁMARA Y LAS MONTAÑAS, BICICLETA

Ana Zamorano

“Basamortuak, mendiak, oihanak eta glaziarrak zeharkatuta, pedalkada bakoitzean handiagoa da leku berriak ezagutzeko grina. Behin eta berriro esaten diot neure buruari ahal dudala, bakarrik noala, nahiz eta batzuetan lagunduta. 22 urte nituela, Kongoko Errepublika Demokratikoarekin muga egiten zuen azken herrian, mendiko
gorilen atzetik nindoala, nire lehenengo bizikleta-bidaiaria ezagutu nuen eta berarekin, amets bat. Handik gutxira lan finko bati uko egin Ingalaterran, eta Himalaiara jo nuen yoga ikastera eta Andeetara bizikletan urrutiko lekuetara heltzeko eta hango mendiak, jendea eta mila urteko kultura esploratzeko eta ezagutzeko asmoarekin. Urte bi, milaka argazki, adiskide handiak, hiru dokumental, proiektu sozial bat kontinente bitan egindako 20.000 kilometroren ondoren, ibilbide berri bat
ere badaukat, udaberrian hasiko dena.”

Aurkezlea: JUANRA MADARIAGA

(Otsailak 24, Asteazkena) ELUR GORITAN (KAMCHATKA)

 Jurek Ziemkiewicz, Iker Larrañaga (Euskaraz)

Kamchatka toki bakarti, basati eta isolatu bat da. Zazpi abenturazale murgilduko dira, sua eta elurra batzen diren toki zoragarri honetan beraien ametsak betetzeko, paradisu berriak aurkitzeko eta leku hauetan eskiatzeko. Errusia ekialdeko muturreko penintsula hau sumendiz beteta dago, 160tik 30 aktibo daude, eta gure protagonistek, hauek eskiatuko dituzte, bai kanpoaldera, bai krater barrura.

Aurkezlea: JUANRA MADARIAGA

(Begoña Udaltegia) PROIEKZIOA (19:00)

(Otsailak 18, Osteguna) L'ESCALADE LIBÉRÉE

Benoît Regord

Antoine Le Menestrel goi mailako eskalatzailea da, aitzindaria, eta egun, 55 urterekin, eskalada nola bizi duen eta garai bateko kontuetatik nola eboluzionatu duen agertuko du, zintzotasunez eta sentsibilitate handiz. Buoux-eko labarretan, Frantziako Proventza Garaian, idatzi ziren eskaladaren historiako pasarte batzuk, eta hango bide mitikoek, “Rêve de papillon”, “La rose des sables” edota “La rose et le vampire” bideen parekoek, hartuko dute indarra Le Menestrelen emanaldi berri batean.

Zuzendaria: Benoît Regord

Jatorrizko Bertsioa: Francés

Azpitituluak: Castellano, euskara

(Otsailak 18, Osteguna) SALTO IS THE KING

Pavol Barabáš

Eslovakiako lagun talde batek erronka itzela du: munduko ur-jauzirik handienak rapelatu nahi dituzte. Reunion uharteko True de Fer eta Bras Magasin, Hegoafrikako Tugela eta Venezuelako Amazoniko Salto Ángel. Eta duda izpirik gabe, azken horrek eragiten die zirrara gehien. 2018 hasieran joan zen taldea bertara, euri sasoi betean, ur-jauziak emari izugarria zuenean. Gainera, erronkari aurre egiteko, gonbidatu berezi bat izan zuen taldeak: 1997an Salto Ángel rapelatzen lehena izan zen Becko Ondrejovic.

Zuzendaria: Pavol Barabáš

Jatorrizko Bertsioa: Eslovaco

Azpitituluak: Castellano, euskara

(Otsailak 25, Osteguna) THE TEARS OF SHIVA

Mikel Sarasola

Garapena eta aldaketak eskutik doaz ia beti eta, molde horretan, Nepal birmoldaketa sakon batean murgilduta dago. Energia sortzeko baliabide hidrikoak erabiltzea da etorkizuneko oinarrietako bat, nahiz eta horrek prezio altuegia ordaintzea eskatzen duen. Lau kayak gidariek Karnali ibai sakratuaren ur biziak jaistea pentsatu dute aldarrikapen moduan, Nepalgo ibai urrunenetako eta muturrekoenetako batera espedizioan. Ibaiaren ezkutuko sekretuak ezagutu eta gozatu nahi dituzte, gizakion kontzientzia faltaren erruz betiko suntsitu baino lehen.

Zuzendaria: Mikel Sarasola

Jatorrizko Bertsioa: Inglés

Azpitituluak: Castellano, euskara

(Otsailak 25, Osteguna) EVEREST-THE HARD WAY

Pavol Barabáš

1988ko udazkenean, Dušan Becík, Peter Božík, Jaroslav Jaško eta Sólo Jozef eslovakiarrak Everesteko hego- mendebaldeko isurian sartu ziren “The Hard Way” bidea estilo alpinoan igotzeko asmoz. Chris Boningtonek zuzendutako talde britainiar batek zabaldu zuen bide hura 1975ean, eta Everesteko gogorrena dela uste du jendeak.

Ivan Fialak, 1988ko Eslovakiako espedizioko buruak, Chris Boningtonek berak eta Peter Habeler-ek, oxigenoaren laguntzarik gabe Everestera igotzen lehenak, zorigaitzeko amaiera izan zuen espedizio abangoardista eta muturreko hura ekarri dute gogora euren testigantzekin

Zuzendaria: Pavol Barabáš

Jatorrizko Bertsioa: Eslovaco

Azpitituluak: Castellano, euskara

(Otsailak 16-26) ERAKUSKETA

(Begoñako Liburutegian) - “BIDEZ BIDE BI GURPIL GAINEAN”

Bi gurpildun ibilgailuen gainean egindako bidaiak (batez ere, motoz eta bizikletaz). Erakusketaren mamia Bilboko Udal Liburutegi Sareko liburuek (bidaia deskribapenak zein literatura) eta filmek osatuko dute. “Bidaiariaren txokoa” jardueraren lehenengo astean Begoñako liburutegian erakusgai izango dira eta gero maileguan eraman ahal izango dira.

Berriotxoa Areto Nagusia (Santutxu) - FILM DOKUMENTALA (19:00)

(Otsailak 19, Ostirala) CHOLITAS / Jaime Murciego, Pablo Iraburu

Boliviako bost emakume indigenek espedizio berezi bat egingo dute. Aconcagua, Ameriketako mendirik garaiena, igo nahi dute, askatasunaren eta ahalduntzearen erakusle gisa. Haien itxura deigarria da oso: gona tradizionalak jantzita eskalatzen dute. Ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentitzen diren
emakume adoretsuak baizik. Abentura honek, emakume izaera inspiratzailea erakutsiko dio munduari eta, bidenabar, tradizioa zaintzeko eta ama naturarekin harremanetan jartzeko bide bat.

Zuzendaria: Jaime Murciego, Pablo Iraburu

Jatorrizko Bertsioa: Castellano

KONTZERTUA

(Otsailak 26, Ostirala) Mariachi PURO RELAJO

Nafarroako Oibar herriko musika- boskotea; 2013an sortu zen taldea eta harrezkero, 500 kontzertu baino gehiago eman dituzten eta zazpi disko argitaratu.

Puro Relajok betiko rantxerak berreskuratzen ditu, “Sigo siendo el rey” edo “Juan el charrasqueado” abestiak eta txiki-txikitan kaseteetan 70eko hamarkadako talde historikoen abestiak ere bai, hala nola Duo Gala taldearenak.

Baina, era berean, “Xalbadorren Heriotzean” eta “Txoria txori” bezalako kanta euskaldunekin ere ausartu dira. Rantxerak, korrituak, gai latinoen zertzeladak eta betiko klasikoak ez dira falta izango, talde honetara egokituak.

Txuma Gallués Goñi: Akordeoia eta ahotsa

Jorge García Erviti: Gitarra eta ahotsa

David García Erviti: Baxua eta ahotsa

Iosu Burguete Zoco, Eneko Irigoien Martínez: Tronpetak eta ahotsa