Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 19 - irailak 25
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

MUSIKAUZO 2022

ANTUXUNA TA PATX

Ekainak 18 / 20:00 / Arane plaza / ARANGOITI

Irailak 24 / 20:00 / Eliza ondoko plaza / MASUSTEGI

“ITOIZEZANK! Abar irratsaioko gidariak, Antuxuna ta Patx, Sigrid erreginaren bila ITOIZ taldearen unibertsoan barna, irudi eta doinuak berrulertuz, magazin surreal bat aurkeztera gatorzkizue. Sintonizatu Abar irratsaioa ITZNK dialean F eme nahiz F arrean!

Nagore Etxabe (Antuxuna) Digitala; Ableton Push-a, Zalapart ta ahotsa

Unai de Andres (Patx) Analogikoa; baxua ta ahotsa

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA & AITOR FURUNDARENA

Ekainak 10 / 20:00 / Plaza Bilbo Zaharra / BILBO ZAHARRA

Irailak 15 / 19:00 / Sabino Arana 50 / BASURTU

Kontzertu honetan, txistuaren, akordeoiaren eta ahotsaren arteko batuketa gozatuko dugu Aitor Furundarena musikari eta konpositorearekin eta Oinkari Dantza Taldearen dantzekin.

Bilboko Udal Txistulari Banda: Gorka Zabaleta (zuzendaria), Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García.

Aitor Furundarena: akordeoia, ahotsa

DEEP SEA MONK

Ekainak 11 / 20:00 / Arane plaza / ARANGOITI

Irailak 16 / 20:00 / Arabella plaza / ARABELLA

Rock alternatiboko taldea, folk ukituekin. Soinu akustikoa eta kantu elektriko eta indartsuak konbinatzen dituzte, biolinetatik sintetizadoreetaraino erabilita. 2020an hasi zirenetik, EP bat eta zenbait single atera dituzte, oso kritika onekin. Penintsula osoko areto eta jaialdietan jo dute.

Adrián Barberá: gitarra, ahotsa

Jara Yuste: biolina, teklatuak

Vicent Orón: baxua, teklatuak, perkusioa

ĒTHĘR ENSEMBLE

Ekainak 9 / 20:00 / Indautxu plaza / INDAUTXU

Musika eta arte proiektu hau 2019an sortu zen. Haren sorkuntza-prozesua interpretazioaren, transkripzioaren eta sorkuntza propioaren fusio landu batetik abiatzen da. Inprobisazioa da haien sorkuntza-motorra. Estilo guztietako musika sortzeko gai dira, eta horrek ĒTHĘR taldeari soinu eta nortasun bereziak ematen dizkio, presentzia eszeniko ikaragarriarekin.

Pau Torres: saxoa

José Ángel Babiano: pianoa

Garazi Navas: akordeoia

Nerea Quincoces: bateria, perkusioa

GAZTEDIKO MUSIKARIAK

Maiatzak 19 / 20:00 / JUAN XXIII plaza (Begoñako Basilikaren atzeko plazan) / BEGOÑA

Ekainak 10 / 20:00 / Garai lorategiak plaza / TXURDINAGA

Musika ardatz nagusitzat hartuz kontzertu bat prestatzean bilatzen du jarduerak. Kontzertuan estilo desberdineko abestiak jo eta abestuko dira, gehienbat Gaztedi Dantzari Taldearekin erlazioa eduki dezaketen piezak. Gainera, kontzertuan dantzak ere tartekatuko dira, musikarekin batera ikuskizuna goraipatzeko asmoz.

Joselu Angulo, Aitor Santamaria: gaiteroak  Ekain Basterretxea, Joselu Angulo, Aitor Santamaria: txistulariak  Aitziber Irurtia: akordeoia  Aitor Mesa: zeharkako flauta  Itxaso Diez: biolina Dani Fernández: bonbardinoa Borja Romero: atabala

HARRESIAN ZULO

Maiatzak 27 / 20:00 / Ametzola parkea / AMETZOLA

Harresian Zulo reggae, rock, folk, bossa edo rumbarekin Afrikako eta Euskal Herriko sonoritateak fusionatzen dituen taldea da, non dantzak protagonismoa hartzen duen kolore handiko ikuskizun bisual eta entzungarri bat sortuz.

Juankar Pérez de Mendiguren, Óscar «Txabo» Gómez: ahotsa, perkusioa  José Buenavida gitarra  Mikel Arnaiz, Markel: txalaparta, perkusioa  Rafael Ariza: bateria  Txerra Tamame: baxua Alioune Badara Mbaye «Badou»: djembe, tama   Iñigo Ozaeta: alboka
Txonan deLuxe, Aizkoa Madinabeitia, Nagore Lekuona, Tamara Tximeleta, Azaitz Unanue: dantza

IRATZ URKIZU

Ekainak 3 / 20:00 / Plaza Bilbo Zaharra / BILBO ZAHARRA

Abeslari oriotarrak bere lehen diska plazaratu du, amets berri baten hasiera dela esan dezake.

Diskoa bederatzi abestiz osatuta dago, haietatik zortzi berak sortutako doinuak dira eta bederatzigarrena bere aitak duela urte batzuk sortu zuen “Bizitzarekin lehian”-en bertsioa da.

Hitzei dagokionez, hainbat idazlek josi dituzte kantuak: Kirmen Uribe, Itzea Urkizu, Xabier Sukia, Maddalen Arzalus eta Aner Peritz.

IRATZ URKIZU: ahotsa  ETXAHUN URKIZU:  bateria  AINHOA URTEAGA: teklatua  AITOR AMILIBIA: gitarrak  MATTIN OSTOLAZA: baxoa  ARANTZAZU MUJIKA: biolina

LA TOKOKERA

Ekainak 10 / 20:00 / Elizaren ondoko plaza / OLABEAGA

Irailak 9 / 20:00 / Iturriondo plaza / ZURBARANBARRI

Latin-fusio musikako proiektua, Bilbon 2017an sortua. Hainbat motatako erritmoak nahastea proposatzen du: cumbia, reggae, merengue, ska eta salsa. Taldean Mexiko, Txile, Espainia, Euskal Herria eta beste herrialde batzuetako musikariak daude. Horrek ukitu multikultural bat ematen dio show dinamiko eta txundigarri honi.

MARTA PEREZ: ahotsa  GONZALO ARECHAVALETA: baxua  DIEGO DOLAREA: batería  DAVID MELLADO: kongak, perkusioa  JORGE VARELA: gitarra, koruak  JOSU AGIRREGABIRIA: trikitixa, koruak, perkusioa  ELENA MADRUGA: tronpeta  JOSEBA ORTEGA: saxofoia, koruak  ULISES MARTINEZ: teklatua, koruak

LEONARDO ALONSO

Irailak 22 / 20:00 / Juan XXIII plaza (Begoñako Basilikaren atzeko plaza) / BEGOÑA

Irailak 25 / 13:00 / Frontoia / ALTAMIRA

Sensación Tanguera musika eta koreografia proiektu berria da, eta Río de la Platako tangoen konpositore eta autore ezagunenak omentzen ditu, Leonardo Alonsoren moldaketa musikalekin.

Genero honen lanik esanguratsuenen bilduma txukun batean zehar eramango gaituzte, melodiak eta literatura poetikoak gidatuta.

Leonardo Alonso: gitarra, ahotsa

Sylvia y Raúl (Bai Vén Tango): dantza-bikotea

MISSISSIPPI QUEEN

Ekainak 9 / 20:00 / Uzturre plaza / MATIKO

Irailak 8 / 20:00 / Indautxu plaza / INDAUTXU

Musika beltzeko talde bat da (soul, blues, funk, rock & roll), Bilbon 2015ean jaio zena. Trio akustikoko formatuan aritzen dira (ahotsa, gitarra eta bateria), eta gaur egungo musika beltzeko bertsioak egiten dituzte. Haien zuzenekoan dantzatu eta abestuko duzu eta, une batzuetan, hunkituko zara.

Inés Eleuteria: ahotsa
Aitor Zorriketa: gitarra akustikoa

Ander Alonso: bateria

ORGANIZING

Ekainak 2 / 20:00 / Indautxu plaza / INDAUTXU

Erronka berrien bilaketak eta jazz musikari handienganako errespetuak bultzatuta, musikari hauek elkarrekin lan egiten dute eta helmuga musikal berriak jarri dituzte. Laukotea sendoa, zaildua, ondo eratua eta interesgarria da, eta sonoritate berezia dauka. Bere errepertorioan Raúl Sainz de Rozasen konposizioak eta jazz standardak txandakatzen dituzte.

Raúl Sainz de Rozas: gitarrak, konposizioa

Jose Luis Canal: Hammond organoa

Alberto Arteta: saxoak

Juan Luis Castaño: bateria

PERU GALBETE

Irailak 22 / 20:00 / Indautxu plaza / INDAUTXU

Beiratu, 2022ko apirilean ateratako disko berria aurkezten du. Musikari autodidakta, inprobisazio zalea eta erraietatik kantatzen duena. Peruk proiektu ugari burutu ditu, Boliviako basoan grabatutako disko bat edo konfinamenduan ateratako Nor zara zu? lana esate baterako. Taldean eskainiko dute adi bizitzeko kontzertu hau.

Peru Galbete: ukelele, txarango, teklatua

Idoia Arizaleta: gitarra

Xanti Etxeberria: kontrabaxua

PLACTON

Ekainak 10 / 20:00 / Eskolako landa / URIBARRI

Bertsioen taldea, rockaren historiako kantu estandarrekin. 2011n sortu zuten Urduñako eskarmentu handiko hiru musikarik. Haien errepertorioan rockaren historia luze eta askotarikoa aurkituko dugu: Gary Moore, Marley, Jimi Hendrix, The Clash, Fito, Jamie Cullum, U2, The Police …

 

Eriz Pérez: gitarra, ahotsa

Kepa Calvo: bateria

Javier Ibáñez “Peri”: baxua, ahotsa

STARBLUES TALDEA

Ekainak 11 / 20:00 / Iturriondo plaza / ZURBARANBARRI

Irailak 10 / 20:00 / Aguirre Lehendakariaren etorkibdea, 184 / ELORRIETA

Goierri barrenean sorturiko Blues-Rock taldea 2010ean, bi diskorekin. Ezaugarri nagusiena, Blues musika euskaraz abesten dueula da, bai kantu propioak, bai rock klasikoen moldaketak.

Jon Barreros: gitarra, ahots nagusia

Mikel Atxega: baxua
Fermin Etxeberria: batería, perkusioa
Yon Labayen: tekladuak

SZAMANA CONTRASTE

Ekainak 9 / 20:00 / Juan XXIII plaza (Begoñako Basilikaren atzeko plaza) / BEGOÑA

Ekainak 16 / 20:00 / Indautxu plaza / INDAUTXU

Sambak eta popak bat egiten duten lekuan, gitarrak ahotsa aurkitzen du, ezagunak ezezaguna aurkitzen du eta pasioak pasioa aurkitzen du. Brasilek Poloniarekin muga egiten duen lekua.

Karolina Kinastowska: ahotsa

Hugo Silveira: gitarra

Ramón Murcia: perkusioa

THE BINILO´S

Maiatzak 20 / 20:00 / Ferial parkea / ZORROTZA

Irailak 24 / 20:00 / Uretamendi plaza / URETAMENDI

Hirukote umoristiko bat gara, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz abestutako musika, show dibertigarri eta partehartzaile batekin nahasten dugu. 30, 40, 50 eta 60. hamarkadetako abestien bertsioak jotzen ditugu umore ukitu berezi batekin, garai horietako irratsaio bat irudikatzen dugularik, benetazko antzinako iragarkiekin eta denbora horretako erropekin jantzita.

OIER GARAMENDI: gitarra

IRANTZU GARAMENDI: zeharkako flauta, perkusioa, ahotsa

TXEMA SOLANO: kontrabaxua

ZIZTADA&RLANTZ

Irailak 3 / 20:00 / Enkarnazio plaza / ATXURI

Irailak 15 / 20:00 / Indautxu plaza / INDAUTXU

Reggae-dub musika taldea da, 2017an sortua.  Musika propioa sortzen dute, letra alternatiboak eta erreibindikatiboak izanik oinarri, bai sozialki baita feminismoaren ildotik landuz.

Ziztada: ahotsa

Rlantz: base ekoizlea eta “dub maker”