Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 5 - irailak 30
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

SARRERAK ERRESERBATZEKO SISTEMAK

  • Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbaokultura.eus web-orrian.
  • Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.
  • Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta hara lagunduko diote.  Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute.

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA. BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA EMANALDI OSOAN.

MUSIKAUZO 2021

MAIATZAK 5 - CASTAÑOS, FUNIKULAR PLAZA (19:30) - MICE

Miren Narbaizak bakarkako proiektua aurkezten jarraitzen du. Bi lan argitaratu ditu, “MICE” izenburu bereko lehen diskoa 2017an eta “Zilar printzak” EPa 2019an. Narbaizak rocka du bidaiatzeko abiapuntu, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak entzungo ditugu, argitasunari lekurik kendu gabe eta ahotsa denaren oinarri duela.

Bideoa

MAIATZAK 6 - ZURBARANBARRI, ITURRIONDO PLAZA (19:30) - THE BINILO'S

Dotoretasuna eta umorea elkarren eskutik doaz. Bikote umoristiko bat dira, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz abestutako musika, show dibertigarri eta partehartzaile batekin nahasten dute. 30, 40, 50 eta 60. hamarkadetako abestien bertsioak jotzen dituzte umore ukitu berezi batekin, garai horietako irratsaio bat irudikatzen dutelarik.

Bideoa

MAIATZAK 7 - URIBARRI, ESKOLA LANDA (19:30) - MARÍA RIVERO & TRIBU BANDA

Bakarkako bidetik “Parentesiak” diska berria aurkeztu zigun Mariak 2020ko martxoan, pandemiaren erdian. Diska berri honetan bere alderik intimoena erakutsi digu, doinu lasaiak, letra sakonak eta erritmo berriztuekin dator bizkaitarra. Tribu bandarekin batera mimoz landutako zuzenekoa eskainiko digu, intimoa baina freskoa, biluzia baina sendoa.

Bideoa

MAIATZAK 12 - ZURBARANBARRI, ITURRIONDO PLAZA (19:30) - MIHAILOVIC & ABI F.

Bikote kementsua, Bonnie & Clyde-ren estiloan. Abi F. ahotsean eta Mihailovic saxoan, elektronikan eta teklatuan. Bikote honek bidaia ikaragarri batean eramango gaitu: abesti famatuen moldaketak, 20ko hamarkadako zoramen izugarria, 40ko eta 50eko hamarkadetako big banden soinua, eta dantzatzera eta abestera bultzatzen zaituen elektronika dotorea.

Bideoa

MAIATZAK 13 - MATIKO, UZTURRE PLAZA (19:30) - XUKELAK

Musikak piztiak baretzen dituen modu berean, lagunak batzeko ahalmena ere baduela esan dezakegu eta horren “biktima” izan dira. Taldekide guztiak urteak daramatzate doinuen munduan jolasean eta bide horretan asko izan dira euren motxiletan lekua hartu duten melodia eta erritmoak: Irlandatik Galiziara, Extremaduratik Brasilera eta Kolonbiatik Euskal Herrira buelta.

Bideoa

MAIATZAK 14 - ARABELLA, PLAZA (19:30) - TBK - TXISTUMAN BALKOITIK KALERA

Hemen da! Heldu da! Txoria da? Hegazkina? Ez! Txistuman da! Instrumentu tradizionalak hain tradizionala ez den errepertorioarekin jotzen dituen musikaria. Txistuman bere balkoitik jaitsi da, beste auzo batzuetara bertatik bertara eroateko bere errepertorio partikularra, konfinamendu garaian inprobisatuz jo eta milaka lagunek jarraitu zutena sare sozialen bidez.

Bideoa

MAIATZAK 20 - BEGOÑA, JUAN XXIII PLAZA (19:30) - ARANTZA ETA PANTXO

Arantza eta Pantxo 1997an hasi ziren musikaren bidean, duo moduan. Urteak joan, urteak etorri, Nika Bitchiashvili biolinjotzailea batu zitzaien eta freskotasuna erantsi zion taldeari. Beren musika hasi Mexikon Argentinako Patagoniarainokoa da, alde batera utzi gabe euskarazko musikako kanta klasiko handiak. Horrek irudimenezko bidaia handi batera eroango gaitu.

Bideoa

MAIATZAK 21 - AMETZOLA, PARKEA (19:30) - MY BASTARD FRIEND

Musika-proiektu hau 2018an sortu zen, Bilbon, bertsio sorta bikain bat jotzeko asmoz, hirukote akustikoko formatuan. Hauek dira taldeko kideak: Laura López (ahotsa), Jorge Gros (gitarra) eta Iñigo Elexpuru (bateria, perkusioa). Taldeak artista handien errepertorio zabala aurkezten du, batzuetan intimoa eta harmoniatsua da, eta bestetan sexyagoa eta lotsagabeagoa.

MAIATZAK 27 - OTXARKOAGA, UGARTE PLAZA (19:30) - JONU KANTAUTOREA

2000. urtean hasi zen gitarra lagun zeukalarik, jai, gaztetxe eta aretoetan kontzertuak ematen. Hasieratik eta gaur arte, asmoa beti izan du bera: ideiak musikaren bidez adierazi eta musikaz gozatzea. Abestien hitzak eta musika berak idatzi eta konposatu ditu. Zuzenekoetan bere abestiez gain, Euskal Herriko abesti tradizionalak eta euskal taldeen bertsioak entzun daitezke.

Bideoa

MAIATZAK 27 - SANTUTXU, KARMELO PLAZA (19:30) - BILBOKO TXISTULARI BANDA

Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du.

Bideoa

MAIATZAK 28 - ALTAMIRA, FRONTOIA (19:30) - MY BASTARD FRIEND

Musika-proiektu hau 2018an sortu zen, Bilbon, bertsio sorta bikain bat jotzeko asmoz, hirukote akustikoko formatuan. Hauek dira taldeko kideak: Laura López (ahotsa), Jorge Gros (gitarra) eta Iñigo Elexpuru (bateria, perkusioa). Taldeak artista handien errepertorio zabala aurkezten du, batzuetan intimoa eta harmoniatsua da, eta bestetan sexyagoa eta lotsagabeagoa.

MAIATZAK 29 - BASURTU, SABINO ARANA ETORBIDEA (50 ZENBAKIAREN ONDOKO PLAZA) (13:00) - CONFLUENCE

Confluence taldea Irrintzi Ibarrolaren (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizioa) eta Jorge Grosen (gitarra) arteko topaketa da, 2014. urtean sortua. Batak bere kantuak jotzen zituen: ingelesez abestutako kantak, Mississippi zaharraren usainarekin. Besteak, berriz, pop-rockeko klasikoak jotzen zituen. Ondo moldatu ziren eta, berehala, elkarrekin jotzen hasi ziren.

EKAINAK 3 - SANTUTXU, KARMELO PLAZA (19:00) - TBK - TXISTUMAN BALKOITIK KALERA

Hemen da! Heldu da! Txoria da? Hegazkina? Ez! Txistuman da! Instrumentu tradizionalak hain tradizionala ez den errepertorioarekin jotzen dituen musikaria. Txistuman bere balkoitik jaitsi da, beste auzo batzuetara bertatik bertara eroateko bere errepertorio partikularra, konfinamendu garaian inprobisatuz jo eta milaka lagunek jarraitu zutena sare sozialen bidez.

Bideoa

EKAINAK 5 - ABANDO, CASILDA ITURRIZAR PARKEA (19:30) - IKER LAUROBA ETA BESTE URTAROAK

Iker Laurobaren bakarkako ibilbideko bost diskoen abestirik esanguratsuenak joko dituzte, gustu handiz eta samurtasunez apainduak. Horretarako Beste Urtaroak taldea izango du bidelagun: Leire Berasaluze (ukelelea, ahotsa), Olaia Inziarte (pianoa, gitarra, ahotsa) eta Urbil Artola (lap steel, dobro, ahotsa). Barneraino sartzen den musika hunkigarria dute ardatz.

Bideoa

EKAINAK 10 - OTXARKOAGA, UGARTE PLAZA (19:30) - MIHAILOVIC & ABI F.

Bikote kementsua, Bonnie & Clyde-ren estiloan. Abi F. ahotsean eta Mihailovic saxoan, elektronikan eta teklatuan. Bikote honek bidaia ikaragarri batean eramango gaitu: abesti famatuen moldaketak, 20ko hamarkadako zoramen izugarria, 40ko eta 50eko hamarkadetako big banden soinua, eta dantzatzera eta abestera bultzatzen zaituen elektronika dotorea.

Bideoa

EKAINAK 12 - ABANDO, CASILDA ITURRIZAR PARKEA (19:30) - MALÚ GARAY QUARTET

Bilboko kantaria, jazz musikako espezialista; kontzertu honetan bere abestiak interpretatuko ditu, jazz abestiak eta pop musikaren klasikoak, lagundu ohi dion jazz laukotearekin batera emanak. Lau musikari bikain hauek osatzen dute laukotea: Marcos Salcines (pianoa), Raúl Sainz de Rozas (gitarra), Javier Mayor (kontrabaxua) eta Juan Luis Castaño (bateria).

Bideoa

EKAINAK 13 - DEUSTU, BOTIKA ZAHAR, EUSKALDUNA ZUBIAREN ONDOAN (13:00) - SUTAN TALDEA

Sutan taldea Bilbon jaio zen 2014 eta 2015 urteen artean. 2019an taldearen lehen estudioko lana argitaratzen da eta diska aurkezteko aukerarik ez denez egon, beste formatu hau sortu berri dute, publikoari beraien musika beste era batean erakusteko. Abesti berdinak, musikari berdinak, baina testuinguru intimoago batean murgiltzen zaitu.

EKAINAK 18 - SAN INAZIO, LEVANTE PLAZA (19:30) - TBK - TXISTUMAN BALKOITIK KALERA

Hemen da! Heldu da! Txoria da? Hegazkina? Ez! Txistuman da! Instrumentu tradizionalak hain tradizionala ez den errepertorioarekin jotzen dituen musikaria. Txistuman bere balkoitik jaitsi da, beste auzo batzuetara bertatik bertara eroateko bere errepertorio partikularra, konfinamendu garaian inprobisatuz jo eta milaka lagunek jarraitu zutena sare sozialen bidez.

Bideoa

EKAINAK 19 - BUIA, BUIABARRIKO KIROL-GUNEA (19:30) - EIDER ETA DAVID

David Nanclaresek (gitarra/ahotsa) eta Eider Zenarrutzabeitiak (ahotsa/perkusioa) herri tradizioko hainbat kantu ezagutzeko bidaian murgilduko gaituzte, fado portuges batetik abiatuta Gaztelako txarroetara igaroz, betiere euskal kantu herrikoien esentzia ahaztu barik.

Bideoa

EKAINAK 19 - ABANDO, CASILDA ITURRIZAR PARKEA (19:30) - CIGARRETTE BREACK

Bárbara la Jirafaren ahots eztiak gidatuta (Bárbara la Jirafa, Margarita Uhartea, Venezuela) eta Gorka Nasteren gitarrak eta ahotsak lagunduta (Gorka Naste, Bilbo), kantu ospetsuen saioa; motown, soul, funk erako kantuak izango dira.

.

EKAINAK 19 - ZORROTZA, AZOKA PLAZA (19:30) - ZORROTZAKO ROCK ASTEA: TRAPALA, ATXAZO, LUR JOTA ETA FREE LIKE A WIND

Astebetez, gure penintsula txikian, zarata ateratzen hasi ziren talde ameslariak gogoratuko ditu Zorrotzak. Hasiera horrek jarraipena izan du gaur egun arte. Trapala, Bajos Fondos, Lur jota eta beste talde batzuek beste garai batzuetara eramango gaituzte beren akordeekin. Tokiko taldeen erakusketa (argazkiak, pasadizoak, elkarrizketak…) eta berrelkartzeak dituzten kontzertuak. Aste hau zaratatsua eta hunkigarria izango da.

.

EKAINAK 19 - MASUSTEGI, ELIZA PLAZA (19:30) - MASIOMPA

Masiompa taldeak oso musika estilo ezberdinak jorratuz hasi zuen bere ibilbidea: swinga, popa, bossa nova, cumbia, funka, bluesa, rumba eta rocka. Abesti borobilak, dibertigarriak eta musikalki aberatsak egiten dituzte. Kideak hauek dira: Jon Prieto (aho-soinua, perkusioa, ahotsa), Marco Borge (gitarra espainiarra, ahotsa) eta Oier Aldekoa (baxu elektrikoa, ahotsa).

Bideoa

IRAILAK 5 - OLABEAGA, SAN NIKOLAS ELIZAREN ONDOKO PLAZA (13:00) - THE BINILO'S

Dotoretasuna eta umorea elkarren eskutik doaz. Bikote umoristiko bat dira, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz abestutako musika, show dibertigarri eta partehartzaile batekin nahasten dute. 30, 40, 50 eta 60. hamarkadetako abestien bertsioak jotzen dituzte umore ukitu berezi batekin, garai horietako irratsaio bat irudikatzen dutelarik.

Bideoa

IRAILAK 16 - SANTUTXU, KARMELO PLAZA (19:30) - JONU KANTAUTOREA

2000. urtean hasi zen gitarra lagun zeukalarik, jai, gaztetxe eta aretoetan kontzertuak ematen. Hasieratik eta gaur arte, asmoa beti izan du bera: ideiak musikaren bidez adierazi eta musikaz gozatzea. Abestien hitzak eta musika berak idatzi eta konposatu ditu. Zuzenekoetan bere abestiez gain, Euskal Herriko abesti tradizionalak eta euskal taldeen bertsioak entzun daitezke.

Bideoa

IRAILAK 23 - SANTUTXU, KARMELO PLAZA (19:30) - ZAZKEL

Zazkel taldea Bilbon 2012an elkartu ziren sei kidek osatzen dute. Hauen asmoa gitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsaren bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea izan da. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen du taldeak.

Bideoa

IRAILAK 24 - ERREKALDE, PLAZA (19:30) - CONFLUENCE

Confluence taldea Irrintzi Ibarrolaren (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizioa) eta Jorge Grosen (gitarra) arteko topaketa da, 2014. urtean sortua. Batak bere kantuak jotzen zituen: ingelesez abestutako kantak, Mississippi zaharraren usainarekin. Besteak, berriz, pop-rockeko klasikoak jotzen zituen. Ondo moldatu ziren eta, berehala, elkarrekin jotzen hasi ziren.

IRAILAK 30 - SANTUTXU, KARMELO PLAZA (19:30) - XUKELAK