Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 7 - maiatzak 28
Non?
Barrutia 06 - Abando

Sarrerak: 5€

www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Sarreren % 10a gutxienez aretoan bertan ordu bat lehenago egongo dira eskuragarri.

“Musikarium” familia ikuskizuna: 2,5€

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES- ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA.
BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA IKUSKIZUN OSOAN.

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

BERTENDONA INSTITUTUA, 18:30

MAIATZAK 7, BILBAOSINFONIETTA QUARTET - "ZINEMAKO SOINU BANDA ONENAK"

Talde malgu eta xede askotakoa, gai dena musika klasiko-garaikidea era askotako testuinguruetan emateko. Zinemako soinu-banden artean kontu handiz hautatuako obrak eskainiko ditu, eta haien aurkezpen didaktiko bat egingo du, publikoari esperientzia magiko eta argiz eta irudimenez betea biziaraziko diona.

Taldea:

  • Biolina: Beatriz Alcalde, Zuriñe Inzunza
  • Biola: Lidia Miranda
  • Biolontxeloa: Nora López

MAIATZAK 14, MUSIKARIUM - "ILARGI, MUSIKAREN PLANETAN OLGETAN"

4-12 urteko umeentzat, euskaraz.

Euskal Herriko eta beste leku batzuetako musika tresnak ezagutuko ditugu, kulturen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak modu didaktiko eta dibertigarrian ikusteko.

Taldea:

  • Musikariak: Xabier Zabala, Asier Elorza eta Igor Torre
  • Zuzendaritza artistikoa eta aurkezlea: Oihan Vega
  • Zuzendaritza musikala: Xabier Zabala

MAIATZAK 21, SUSTRAIART DÚO - "XVII. MENDETIK XXI. MENDERA BITARTEKO IKUSPEGIA"

2014an sortu zen duoa, eta Estatuko nahiz atzerriko hirietan jardun izan da. Barrokoko, Klasisizmoko, Erromantizismoko, Inpresionismoko eta Musika Garaikideko estiloetako errepertorioak eskaintzen dituzte.

Taldea:

  • Pianoa: Pía Rojas
  • Txirula: Ibon Pérez del Palomar

MAIATZAK 28, TRÍO VOCAL ARGENTA - BACKSTAGE. CONCIERTO ENTRE BAMBALINAS.

ZARZUELA, OPERA ETA MUSIKALEN KONTZERTU DIDAKTIKOA

Operako hiru emakume kantari (eta behar den erako kantariak, bizimodua ateratzeko bada) antzokian bildu dira beren piano-jotzailearekin, entsegua egitearren.  Bat-batean, kamerinoetan dauden bitartean, ohartu dira badela publikoa antzokian…

Kontzertu atsegingarri bat, antzezpen bidezko hari bat izango duena. Ezinezkoa izango zaizue ez hastea ahapetik kantuan eta ez barre egitea…

Taldea:

  • Mezzosopranoa: Adhara Martínez
  • Barítonoa: Jesús María Zaballa
  • Tenorra: Alberto Nuñez
  • Pianoa: Georgina Barrios