Kultura Barrutik
Noiz?
abenduak 2 - abenduak 11
Non?
Barrutia 06 - Abando

Bertendona Institutoa

Sarrerak 5€

MILA MUSIKA HARIA

ADAMA GUINDO & JUAN CARLOS MAFFRE-Wassoulou con sabor

Osteguna abenduak 2 19:00etan Bertendona Institutoa (Bertendona, 5)

Adama Guindo, n’goni eta ahotsa
Juan Carlos Morffe, pianoa eta perkusioa

Mendebaldeko Afrikako musika-tradizioaren eta Kubako musikaren arteko topaketatik sortzen da kontzertu berezi hau. Izan ere, kultura bi handi horien sustrai afroak aztertzen dira. Bertan uztartzen dira wassoulou musikako tinbre eta soinu tradizionalak, n’goni idiosinkratikoaren eta Adama Guindoren (Burkina Faso) ahotsaren bidez interpretatuak, Juan Carlos Maffre (Holguín) maisu kubatarrak pianoaren kontrapuntua jartzen duelarik.

BAPO ESTÉREO

Ostirala abenduak 3 19:00etan Bertendona Institutoa (Bertendona, 5)

Edurne Olazabal, biola
Javier Urquiza, gitarra
Enrique Lafuente, kontrabaxua
Usue Zapata, zeharkako flauta

Gasteizko harizko eta zeharkako txirulako laukote honek eskaintzen digun musika proposamena era askotako kanta herrikoiak dira, jendearentzat oso ezagunak, eta irizpide eta gustu pertsonalaren arabera interpretatu eta moldatzen dituzte.

GERMÁN DÍAZ & BENXAMÍN OTERO-Trece canciones bonitas

Ostirala abenduak 10 19:00etan Bertendona Institutoa (Bertendona, 5)

Benxamín Otero, corno inglés, oboe, caixa de música programable
Germán Díaz, zanfona, caixa de música programable, aurephone, órgano de Barbaria, bendhir, zarb y voz

Kontzertu honetako abestiak aukeratzeko argumentu bakarra izan da musikarien belarrietara politak izatea… Schubert, Satie, Galliano edo Clastrier bezalako konpositoreen lanak eta beren melodiek osatzen dute kontzertu pertsonal honetako corpus eklektikoa.
Oboeak eta adar ingelesak bat egiten dute zarrabetearen Erdi Aroko sonoritateekin eta Otero eta Diazek beren kartoiak zulatuz eraiki dituzten tresna mekaniko bereziekin, melodia zaharrei gaur egungo moldaketak emanez.

HOWDY-Bluegrass

Larunbata abenduak 11 19:00etan Bertendona Institutoa (Bertendona, 5)

Jon Arzelus, kontrabaxua
Julen Maestro, akordeoi diatonikoa
Gorka Arranz, gitarra eta ahotsa
Jose Mari Pulido, banjoa
Urbil Artola, dobroa

Folk eta herri musika zaleak izanik, bereziki bluegrass estiloan, batez ere beraien sormeneko doinu eta abestiekin osatzen dute errepertorioa. 40. hamarkadan Bill Monroek sortutako musika estilo hau dute zutabe nagusi, baina Old Time eta keltiar kutsuko zenbait doinu ere tartekatzen dituzte.