Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 3 - maiatzak 30
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

SARRERAK ERRESERBATZEKO SISTEMAK

  • Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbaokultura.eus web-orrian.
  • Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.
  • Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta hara lagunduko diote.  Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute.

XVII. MAGIAREN TOPAKETA 2021

MAIATZAREN 3TIK 30ERA, OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN - ERAKUSKETA: ACRÓBATAS DE LA LARINGE. KOMISARIOA: DRAMAGIA. Euskadi.

Izen ikusgarri honekin, bentrilokiari buruzko erakusketa paregabea aurkezten dugu, magiari hain lotuta dagoen eta aldi berean hain ezezaguna den artea. Erakusketa interaktiboa, QR kodea duten xaflen eta garaiko kartelen bidez, magiaren arteen barruan dagoen mundu bitxi hau ezagutuko duzu.

MAIATZAK 6, UGARTE PLAZA (19:00) - MAGIA ETA DIBERTSIOA - MADIBER. Euskadi.

Euskaraz.

Magiaz eta dibertsioz betetako ikuskizuna. Magoak barre eragin eta hunkitu egingo ditu haurrak magiaz, jolasez eta musikaz. Umeei asko gustatuko zaie, ikuskizun honetan parte hartu ahal izango baitute.

MAIATZAK 8, GARAI LORATEGIAK (19:00) - GALA "EUSKAL MAGOAK ON STAGE 2021"

IMANOL ITUIÑO, TOR MAGOA, TXOBORRO, HODEI MAGOA, D´ALBENIZ

Elebiduna.

Euskadin egindako magia-gala. Ilusionismoaren artearen hainbat diziplina bertoko artistekin. Agertoki berean, ikusteko magia, komedia magikoa eta magia ikusgarria. Azken hori izango da ekitaldi berezi honen amaiera, hemengo artistekin.

MAIATZAK 14, GARAI LORATEGIAK (19:00) - SIN VARITA Y CON SOMBRERO - DRAMAGIA. Euskadi. Estreinaldia.

Dominique Legrand frantses magoak badu laguntzaile txinatar bat Chon dinastiakoa. Dominiqueren trebetasunak ez du ikaratzen Chin Chon, berak badauzka-eta jakitura eta adimenezko ahalak, eta ez dira Txan txa. Gag eta gong kolpez, mendebaldeko eta ekialdeko magiak bat egingo dute ikuskizun berezi honetan.

Dramagiak magia eta barietateetako hainbat sari jaso ditu Espainian eta atzerrian.

MAIATZAK 15, GARAI LORATEGIAK (13:00) - MAGIKLOWN - ERRE PRODUKZIOAK. Euskadi.

Euskaraz.

Magiklown ikuskizun dibertigarria da, magia eta pailazoak nahasten dituena.

Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulak umeak harritzeko prestatu duten ikuskizuna aurrera ateratzen saiatuko dira, baina patuak nahi izan du egun honetan ez ateratzea proposatu zuten bezala.

MAIATZAK 15, GARAI LORATEGIAK (19:00) - ¿CONOCES A ESTE POLLO? - MAGO PATXI. Gaztela eta Leon.

Pertsonaia zoro, zentzugabe eta energia askoko batean sartu da. Ileordea eta pilotu betaurrekoak dira bere nortasunezaugarriak, eta pertsonaia arau-hausle gisa definitzen dute. Adin guztietarako diseinatua, txikienari irribarrea atera eta handiena harritzeko gai da.

Kale-magiako munduko finalista 2017an. Kaleko magiaren munduko 1. saria 2019an.

MAIATZAK 16, GARAI LORATEGIAK (13:00) - SUEÑA - DANIEL KA. Kantabria.

Mundu osoko ikusleek gozatu dute ikuskizun horretaz antzokietan eta opor-ontzietan, baina inoiz ez Euskadin eta kalean. Daniel Kak inpaktu handiko magia aurkezten du modu dinamiko eta dotorean, ilusio handiko emanaldi ikusgarriak eta ekintza bisual eta berritzaileak konbinatuz, non ikusleek errealitatea ilusio gisa ikusteko aukera baitute. Estilo berezia eszenan, bere karisma eta ilusio originalak nabarmentzeko.

Mago gazte batek izan zuen amets bat da hari gidaria, eta gaur ikusleekin partekatu ahal izango du.

Magic Valongo Eszena Magikoaren Saria (Portugal). Espainiako Magia Orokorraren Sari Nazionala. Espainiako Ilusio Handien Sari Nazionala. Aipamen berezia Frantziako Biltzar Nazionalean. Arcachón. Herbehereetako 2007ko Kongresu Nazionalerako hautatutako azti espainiar bakarra. Cuatro TVko “Tienes talento “ programako azti semifinalista bakarra.

MAIATZAK 19, OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (18:00) - AROA ETA MIRARIAK - ASIER KIDAM. Euskadi.

Umeentzako ikuskizuna. Euskaraz.

Benetako esperientzia magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.

MAIATZAK 20, OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (19:00) - MUCHO MÁS QUE MAGIA, MUCHO MÁS QUE VERSOS - ALEJANDRO REVUELTA. Kantabria. Estreinaldia.

8 urtetik gorakoentzat.

“Magia baino askoz gehiago, bertsoak baino askoz gehiago” mentalismo, umore eta poesiazko ikuskizuna da.   Apustu fresko eta emozionala, hitzen bidez harridura goresten saiatzen dena, buru-pieza bakoitza istorio batean edo norberak sortutako poema batean txertatuz. “Mentalismoa poesia bezalakoa da. Inkontzientearen alderdirik sakonenetik sortzen da, eta kanporantz jotzen du”. Ikuslea da beti protagonista, eta antzezpen bakoitza pieza bakar bihurtzen du.

Alejandro Revuelta mentalista profesionala da, idazlea eta balio berria magian. Gaztea izan arren, mentalista eta idazle gisa, maisutasunez konbinatzen ditu arteak eta originaltasuna ematen die ikuskizunei, eta nortasun bakarra ematen dio. Bi arteekin, magiaren munduko sariak eta irudiak jaso ditu.  Telebistako agerraldien artean daude “Ven a cenar conmigo” (Cuatro) eta “Got Talent”.

MAIATZAK 21, OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (19:00) - HARRITZEAREN ABILEZIA - HODEI MAGOA. Nafarroa.

Euskaraz.

Hodeiren azken urteotako ideiarik onenak elkartu egin dira gauza berezi bat lortzeko: magoen dilemaz hitz egingo duen ikuskizuna: engainatu egiten dute? Ilusioa sortzen dute? Eragin handiko ekoizpena, saio landuekin eta ilusio handiekin, Hodei aztiaren umore tradizionalarekin konbinatuta. Haren laguntzailearen presentzia eszenikoarekin batera, ikusleak harrapatzea lortuko dute, erritmo-aldaketaz, ustekabez eta soinu-banda zaindu batez betetako proposamen batean.

MAIATZAK 22, OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (19:00) - GALA: EMAKUME MAGIKOAK AND FRIENDS - GISELL, SOLANCE KARDINALY - AURKEZLEAK: ELVI SABELIZTUNA, MADAME ZOU ZOU.

Aurten ez dugu zeremonia-maisu bat izango, zenbait izango ditugu. Besteak beste, Madame Zou Zourekin etorriko da Elvi, pitonisaz gain personal shopper-a ere badelako.

Gisell. Peru. Espainiako Lehen Sari Nazionala, Flasoma Nazioarteko Bigarren Saria, Magicians Society Nazioarteko Saria, Frantziako Epaimahaiaren Bihotza Saria. Gisell mago polifazetikoa da, eta bere esku-hartzeen aldakortasunagatik eta edertasunagatik nabarmentzen da.

Solange Kardinaly. Portugal.  Abeslaria eta magoa.  Ilusionisten belaunaldi bateko hirugarrena da Solange.  Sariz betetako ibilbide ikusgarria hamar urterekin hasi zuen Magic Valongo (Portugal) sari nagusia irabazi zuenean. Hamabost urte zituela, magiaren maisu ezaguna zen TVI- Circo Das Celebridades saio ospetsuan.  2018an, Portugalen Almussafes Magic eta Urteko Emakumezko Magoa saria irabazi zituen lehen emakumea izan zen.  Quick Change-ren ekitaldi paregabe eta originala magia-jaialdi batzuetan, mundu osoko zirkuetan eta telebistetan aurkeztu da, besteak beste, Le Plus Cabaret du Monde-n.

MAIATZAK 28, OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (19:00) - HITZALDIA: ACRÓBATAS DE LA LARINGE - SEÑOR PÉREZ. Euskadi.

Bentrilokiari buruzko hitzaldia, magiari hain lotuta dagoen eta aldi berean hain ezezaguna den artea.

Ibilbide bat arte bitxi honen historian zehar, Espainiako bentrilokuorik handienetako arbelezko diskoen audio digitalizatuekin.

MAIATZAK 29, OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (19:00) - "ATERA BARRUAN DUZUN MAGIA" LEHIAKETAREN VII. GALA

Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, goazen zazpigarrenarekin. Talentu berriak hartzen jarraitzen dugu, eta harrobia sortzen! Bilboko publiko beroari beren talentua erakusteko desafioa egingo diegu berriro magoei. Ez dago ezer galtzeko, eta irabazteko asko dago, sariak eta bere talentuaz ohartuko den publikoaren aintzatespena.

Babesleak: Otxarkoagako eta Txurdinagako merkatariak