Sare sozialak:
MITXEL SANTAMARINA
Youtube
Facebook: @mitxelsantamarina
Instagram: @mitxelsantamarina
LEIRE ORBE
Facebook
Instagram: @leire_orbe
X: @leireorbe1
JOSE ANGULO
Facebook: @josuanguloanthonisen
Instagram: @josuanguloanthonisen
TIPPIA KULTURA
Facebook: @ttipiakultura
Instagram: @ttipiakultura
X: @ttipiakultura
Izenburuan bertan igarri daitekenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, “komeriyak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskara hutsez aurkeztea da. Euskal umorearen barruan ez dago horrelakorik eta aukera bikaina izango da hau.
Sare sozialak:
Facebook: @garawicejota
X: @garawicejota
Bakarrizketa honek bakarrizketariaren beraren maitasun-esperientzietara hurbiltzen gaitu, umoretik helduta eta abesti bertsionatuen bidez.
Gaiako Utreiak uste du zientzialaria eta magoa dela. Ikuskizun bat sortuko du, jendeari munduaren sorrera erakusteko. “Jainkoa ez zen lanperna, maskorra baino”. Haren magia dorpe eta inperfektuak pentsaraziko digu gure gizatasun inperfektuaren barnean geure burua bere horretan onartzearen perfekzioa dagoela.
Sare sozialak:
Youtube
Facebook: @lankubertsozerbitzuak
Instagram: @anereuzkitze, @libegoenaga, @maitesarasola, @aissaintxausti, @idoanzorandia, @lanku_bertsoak, @lankubertsozerbitzuak
X: @anereuzkitze, @lanku_bertsoak, @idoanzorandia, @maitesarasola6, @aissaintxausti
BERTSOLARIAK: Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Maite Sarasola.
GAI-JARTZAILEA: Idoia Anzorandia.
MUSIKA: Aner Euzkitze eta Libe Goenaga Arrieta.
Kide eta bidelagun diren 6 gaztek osatutako bertso-saio musikatua da honakoa. Ohiko bertso-saio batez haratago joateko asmoa duena, formalki zein edukian. Musikaren laguntzarekin ariko dira inprobisatzen bertsolariak, bi diziplinak uztartuz eta gai berriei ertz berriak bilatzeko asmotan, haien errealitatetik eta marko feministaren baitan.
Egun Getxon bizi den kantautore txiletar-madrildar honek bere diskografiako abestietan murgiltzera gonbidatzen gaitu. Bere kontzertuetan, musikak, poesiak eta interpretazioaren indarrak zigilu oso pertsonala hartzen dute. Rock amerikarra, troba, Txileko abesti berria eta jazza uztartzen ditu jotzen dituen abestietan.
Sare sozialak:
PATXI PEREZ
Youtube
Instagram: @patxiperezgiraldez
BELÉN CRUZ
Youtube
Instagram: @belentxoc
TTIPIA KULTURA
Youtube
Facebook:@ttipiakultura
Instagram: @ttipiakultura
X:@ttipiakultura
Emakume bat eta gizon bat leku arrotz eta ezezagun batean elkartzen dira. Ez dakite nola heldu diren horra, ezta nola irten ere. Dakiten bakarra da ez dutela jarraitu nahi genero-eredu zaharkituak erabiltzen.
Sare sozialak:
Facebook: @axlor_
X: @axlor_
Ikuskizun honetan, Axlor Riezuk ondo ezagutzen dituen gai batzuk landuko ditu; harremanak (bi ezkontzen ondoren), osasungintzako murrizketak (SAMUReko anbulantzia batean lan egin ondoren) eta crossfita euskal asmakizuna delako ideia (nola ez).
Sare sozialak:
Instagram
Diziplina arteko nahasketa. Zirkua, magia eta beste arte eszeniko batzuk komediara eta absurdora lerratzen ditu, barregarria den hori fintasunarekin uztartzen duten bi pertsonaiaren ergeltasun trebeari esker, marka erregistratuko estiloa sortuta.
Musikaren historiako abeslari handienetako bati egindako omenaldia da: Billie Holiday. Salaketa bat eta zenbait galdera dira: “Nola biziraun gizarte klasista batean. Gizarte matxista batean. Gizarte arrazista batean”. Duela 100 urte.
Garai honetako doinu bereziez osatutako kontzertua: Olentzero, Hator hator, Jingle bells, Gabon Gabon… Eta gaur egungo zenbait konpositorek, Josu Elberdin edo Xabier Sarasolak sortutako Gabon-kanta berriak ere entzungai izango dira: Dona nobis pacem, Gau ilunak ez badu edota Jubilate deo.
Nafarroako Zaraitzuko bailara Zangotzatik iparraldera doa Pirineotaraino. Iparraldean, Otsagabia herria dago kokaturik. Bertan, irailaren 7 eta 8an herriko festetan dantzatzen den zikloa ikusiko dugu, Deustuko Bihotz Alai dantza taldearen eskutik.
Kalejira, makil jokoak (Enperadorea, Katxutxa, Dantza, Modorro), Zapi Dantza edota Jota ikusiko ditugu auzoko plaza eta leku ezberdinetan.
Sare sozialak:
Youtube
Instagram: @ispirit.gospel
Ispirit taldeak, Noa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernandok osatua, soul eta XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrerako inspiraziozko musikaren bidezko ibilbide zoragarri bat aurkezten du. Rivers of Babylon emanaldian, Bridge Over Troubled Water, A Whiter Shade Of Pale eta People Get Ready bezalako abesti ikonikoak sentikortasun berezi batez interpretatzen dituzte, hiru artista hauen ahots maisutasuna erakutsiz.
Sare sozialak:
X: @gurutze_beitia
Bizitzako une harrigarri batean bizirik irauteko gida praktiko bat aurkezten dizuet: zahartzen ari zarela konturatzen zarenean! Aldaketa fisikoak, izaerakoak, hanka-sartzeak, aseguruak, publizitatea… hori guztia umore handiz.
Sare sozialak:
Facebook: @coria_castillo
X: @coria_castillo
Bakarrizketa benetan barregarri bat, gizartearen zenbait estereotipo lantzen dituena umore propio eta paregabearekin. Bizitza ikusteko eta bizitzeko modu berezi bat. Denetarik ikusi duzulakoan bazaude... oso oker zabiltza!
Sare sozialak:
ANE GABARAIN
Youtube
VITO ROGADO
Youtube
TTIPIA KULTURA
Youtube
Facebook: @ttipiakultura
Instagram: @ttipiakultura
X: @ttipiakultura
Ane eta Vito lagunak dira, eta running egiten ari dira parke batean. Banku baten ondotik pasatu dira, eta atseden hartzera eseri dira. Biek aprobetxatuko dute une erabakigarri hori: batak arazo itogarri eta beldurgarri bati aurre egiteko, eta besteak bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartzeko.
Sare sozialak:
Youtube
Asmatzaile berezi batzuek beren irtenbide magikoak eskaintzen dituzte eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko.
Ikuskizun honek Magia Sari Nazionala jaso du.
60 minutuko klown antzezlana, liburu baten orrietatik atera den Rando Zirku bereziaren istorioa eta bertan lan egiten duten izar handien gora beherak ezagutuko ditugu.
Etorri gure zirkura eta disfrutatu!
Sare sozialak:
Facebook: @arrieraescena
Instagram: @arrieraescena
Youtube
Kafe abeslari honetan zerbait har daiteke, baina kontuz edariarekin; askotan plazerek eta pozoiek zapore mingotsa dute.
Bilboko Palanca auzoko jardun eszeniko eta sozialari buruzko kabareta eta antzerki dokumentala.
Ikuskizunak pop, rock eta funky estiloko kantu sorta bat eskaintzen du ingelesez eta gaztelaniaz. Stevie Wonder, Doobie Brothers, Dua Lippa eta Amy Whinehouse artistak, besteak beste. Gai ezagunak adin ugaritarako, denbora dibertigarria, parte-hartzailea eta alaia pasarazteko helburuarekin.
Lau urtaroetan zehar, laurogeitaka urteko hiru lagun eta eskrupulurik gabeko txakur bat elkarrekin bakean bizitzen saiatzen dira (edo ez). Baina eguneroko arazoen eta gatazka sinpleen testuinguru horretan problema handiago bat agertuko zaie, obra osoan aurre egin beharko diotena…
Antzerki-piezak gure benetako motorretan sakontzen duen bidaia proposatzen du, gure alderik garbiena agerrarazten dela ikusten dugun tokian. Guztioi gertatzen zaizkigu antzeko gauzak, baina ez daude elur-maluta berdin bi. Ikuskizun honetan, hauskortasun-itsasoan murgilduta gaudela erakutsi nahi da.
Malabaristek, akrobatek, orekariek eta musikariek plaza eta kaleak koloreztatuko dituzte Olentzerorekin, galtzagorriekin eta euskal mitologiako beste izaki batzuekin. Ibilbidearen amaieran, jai-giroko erakusketa txiki bat egingo dute: aireko ikuskizun bat, hainbat metrotako altueran.
Gabonak heltzen direnean oporrak datoz, etxea apaintzen dugu, senidekoak gehiagotan ikusten ditugu, janari gozoak, jaten ditugu eta, denetan onena… Olentzerok eta Errege Magoek opariak ekartzen dizkigute eta… zenbat gainera!! Ipuin-saio honetan jakingo dugu zein garrantzitsua den iadanik daukagunarekin gustura eta ase sentitzea.
Ikuskizun honetan haurrak magoarekin identifikatzen dira, azterketa gainditzeko hainbat proba burutu behar baitute.
Zaila ote da azterketa egitea? Publikoak laguntza emango al dio magoari?
Trikileku taldeak Txurdinagako kaleetako giroa alaitu egingo du trikitixa soinuekin.
Sare sozialak:
Instagram: @benetanbe
Youtube
Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dute txorien migrazioen bidez. Abestiek gure ondare naturalaren ezagutza eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. Eta jakin-mina. Jakin-min asegaitza!
Sare sozialak:
Instagram
Magia ikuskizun honetan, ikusleak magoak izango dira, euren hatz magikoa, zabalduz, eskua astinduz, eta oholtzarantz izpi magikoak bidaliz.
Saio ikusgarriak, poetikoak eta bisualak. Mozorro aldaketak, magia parte-hartzailea eta magia musikala mago bikain honekin.
Altamirako Irutasun Dantzari Taldetik auzoko hainbat belaunaldi igaro dira. 56. urteurreneko ospakizunak amaitzeko ekitaldia izango da hau.
Bazen behin, 1827an, Etiopiatik Pariseraino Mediterraneo osoa zeharkatu zuen jirafa bat, abenturaz, topaketez eta despedidaz betetako bidaia batean. Orain, Kuruk bidaia bera egin du, eta ospitale batean osatzen ari da. Bertan, gauzak zer diren, jirafaz mozorrotutako neskato batekin egin du topo.
Ikuskizun honek aktore lana, txotxongiloak eta zuzeneko musika tartekatzen ditu. Umorez eta akzioz beteriko komedia bat, musikaz eta irriz josia.
Sare sozialak:
Facebook: @teroloscar
X: @teroloscar
Oscar Terolek aktualitatearen errepasoa umorez egiten du. Ikuskizun bizia da, unean uneko gertakarietara eta antzezten den herriaren egoerara egokitzen dena. Begirada ironiko bat da, batzuetan transgresorea, arima laztantzen diguna, estresetik askatzen eta erlaxatzen gaituena.
Bazen behin, 1827an, Etiopiatik Pariseraino Mediterraneo osoa zeharkatu zuen jirafa bat, abenturaz, topaketez eta despedidaz betetako bidaia batean. Orain, Kuruk bidaia bera egin du, eta ospitale batean osatzen ari da. Bertan, gauzak zer diren, jirafaz mozorrotutako neskato batekin egin du topo.
Monda eta Lironda pailazoek desio asko dituzte, baina, zein ote da gogokoen gogokoen gogokoenena? Agian txorizo bokata erraldoia jatea, ispilu magikoa aurkitzea edo oilo bilakatzea? Umeekin primeran pasatzeko prest etorriko dira eta agian desio bat ala beste egia bihurtuko da.
Eva magoak bere zenbaki magiko koloretsuak aurkezten ditu. Umeen parte hartze zabalarekin, magiak mugarik ez duela erakutsiko dio publikoari.