Kultura Barrutik
Noiz?
azaroak 24 - urtarrilak 4
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Jarduera guztiak doakoak izango dira, aretoa bete arte.

 

KULTUR GABONAK 2022-2023

1. BARRUTIA

AZAROAK 24 (19:00) | ATX TEATROA "Balbea" (45’)

• Deustuko Udaltegia
• Antzerkia
• Euskaraz
• Publiko Heldua eta Gaztea

Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den. Baina prest al gaude hiltzeko? Ez edozein modutan, ez. Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente. Hementxe dugu Gregorio, buru eta gorputz ahalmenak gainbehera, bere egunerokotasuna delirio eta errealitatearen artean bizitzen… Munduak ez dio poztasun handirik eman, suminduta dago eta amets bakar bat du: badaki bere azken momentua ailegatzear dagoena eta ez du haserre hil nahi. 

ABENDUAK 2 (19:00) | LA PACHECA COLLECTIVE "Tran Tarán Transición (Lluvia, grises y las 5.000 amantes del Rey)" (45’)

•San Ignacio – Ibarrekolandako Udaltegia

• Antzerkia

• Gaztelaniaz

• Publiko Heldua eta Gaztea

Trantsizioaren garaiaren berrikusketa, haur zirenen oroitzapenetan eta helduagoak zirenen bizipenen lekukotasunetan oinarrituta.
Umorez, zentzugabekeriaz, musikaz, zuzeneko bideoz eta erremediorik gabeko kutsu tragikoz hitz egingo dizuegu: estatu-kolpeaz, destapeaz, feminismoaz, Emerituaz, ultra-eskuinaren urduritasunaz, grisetaz… Norena izan zen kalea? Nola gainditzen da berrogei urteko diktadura? Zer egoeratan geratu gara gizarte gisa Taran – Tran- Transizioarekin?

ABENDUAK 15 (19:00) | SESIÓN DE BERTSOLARIS "Ez da kasualitatea" (75-80’)

• Deustuko Udaltegia

• Bertso saio musikatua

• Euskaraz

• Publiko Heldua eta Gaztea

Kide eta bidelagun diren 7 gaztek osatutako bertso-saio musikatua da honakoa. Ohiko bertso-saio batez haratago joateko asmoa duena, formalki zein edukian. Musikaren laguntzarekin ariko dira inprobisatzen bertsolariak, bi diziplinak uztartuz eta gai berriei ertz berriak bilatzeko asmotan, haien errealitatetik eta marko feministaren baitan.

2. BARRUTIA

ABENDUAK 14 (19.00) | MELODIKA ENSEMBLE “Cantar sintiendo, sentir cantando - abestu sentituz, sentitu abestuz” (60’)

• El Salvador Eliza (Castaños)

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Musika

Birikak bete egiten dira, arimak gainezka egiten du. Notak jaio eta hegan egiten dute, kadentzia bat osatzen dute. Taupadak konpasatu egiten dira eta bihotzak abestu egiten du. Lau ahotsek bat egiten dute sentimendu berdin batez biziagotutako harmonia melodiko batean, musikaren ametsetik ez esnatzeko.

ABENDUAK 19 (19.00) | SOINUAK HAIZEAN “Un viaje sonoro y visual por las emociones” (50’)

• El Salvador Eliza (Castaños)

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Musika

Ikuskizun musikal honetan, Emozio Jaunak gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Prokoviev, Strauss, Korsakov, Mussorsgy eta Chopinen musikaz lagunduta, besteak beste. 7 emozio landuko ditugu musikaren bidez, eta atrezzo koloretsu batekin irudikatuko ditugu, soinuzko eta ikusizko bidaia batean. Elementu horiei esker, Emozio Jauna batetik bestera ibiliko da eta, umorea galdu gabe, emozio bakoitzaren garrantziaz gogoeta egingo dugu; emozio onak eta txarrak dauden eztabaidatuz, gure lagunen emozioak errespetatzearen garrantziaz jabetuz…Handiek eta txikiek ikasi egingo dute eta dibertitu egingo dira musika bidaia zoragarri

ABENDUAK 20 (19.00) | VIRGINIA IMAZ “La domadora de Sueños” (55’)

• Castaños Udaltegia
• Gaztelaniaz
• Ipuin Kontakizuna
• Publiko Heldua eta Gaztea

Virginia Imazentzat, berriz, harriak baino ahots zaharragoarekin hitz egitea da, gure aurretik bizi izan zirenen oroimena berreskuratzea. Sutondoan edo suaren inguruan bageunde bezala kontatzea, oroitzapenak piztuz beldur guztiak piztu eta desio guztiak ireki arte. Entzun dituen, irakurri dituen edo asmatu dituen istorioak kontatzen ditu, baina denak bere arnasatik pasatu dira.

ABENDUAK 29 (18.00) | BEGO ALABAZAN “Munduko Familiarik Onena” (60’)

• Castaños Udaltegia

• Euskaraz

• Ipuin kontakizun musikatua

• Publiko Familiarra

Carolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen. Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurtztegira. Nolakoa izango da nire familia berria?, galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar. Familia mota desberdin asko-asko daudelako. Baina Carolinak argi dauka berea izango dela benetan behar duena. SM argitaletxearen bidez, Susana Lopez-ek idatzitako eta Ulises Wensell-ek iruditutako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.

3. BARRUTIA

ABENDUAK 2 (19:00) | OIHULARI KLOWN “Gabe” (60’)

• Otxarkoagako Udaltegia

• Testurik gabe

• Publiko Familiarra

• Klown

Testurik, konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi clown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean, “Clochards” ak. Ez dute ezer, eta, agian, horregatik, dena ospakizun-arrazoi bihurtzen da. Etengabeko sormen-ariketa bat, zeinetan edozein keinu ikusleekin harremanetan jartzeko aitzakia den. Ahuldutako pertsonen aldeko kantu bat. Noizbehinka hunkigarria, noizbehinka irrigarria den ikuskizuna. Bizitza ospatzearen garrantzia gogoratzeko aukera. 

ABENDUAK 22 (19:00) | LA PACHECA COLLECTIVE "Tran Tarán Transición (Lluvia, grises y las 5.000 amantes del Rey)" (45’)

• Otxarkoagako Udaltegia

• Antzerkia

• Gaztelaniaz

• Publiko Heldua eta Gaztea

Trantsizioaren garaiaren berrikusketa, haur zirenen oroitzapenetan eta helduagoak zirenen bizipenen lekukotasunetan oinarrituta.
Umorez, zentzugabekeriaz, musikaz, zuzeneko bideoz eta erremediorik gabeko kutsu tragikoz hitz egingo dizuegu: estatu-kolpeaz, destapeaz, feminismoaz, Emerituaz, ultra-eskuinaren urduritasunaz, grisetaz… Norena izan zen kalea? Nola gainditzen da berrogei urteko diktadura? Zer egoeratan geratu gara gizarte gisa Taran – Tran- Transizioarekin?

4. BARRUTIA

AZAROAK 30 (19:00) | MITXEL SANTAMARÍA, LEIRE ORBE, IÑAKI MARURI “Inpro_komeryak” (75’)

• Santutxuko Udaltegia

• Elebiduna

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Inprobisazioak

Izen-buruan bertan igarri daitekenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, “komeriyak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskeraz eta gazteleraz aurkeztea da. Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta aukera bikaina izango da hau.  

ABENDUAK 7 (19:00) | MIKEL BERMEJO “¡AHÍ VA LA HOSTIA!” (50’)

• Santutxuko Udaltegia
• Gaztelaniaz
• Publiko Heldua eta Gaztea
• Bakarrizketa

Mikeli gauzaren bat gertatzen zaionean, denak batera gertatzen zaizkio, zori txarrak ez dio bakerik ematen.  

Trafikokoek isuna jarri diotela? Aste horretan bertan botako dute lanetik. Pisukidea entzuten duela sexu egitekoetan? Goizean lapurtu egingo diote.Ahí va la hostia!” da Mikelek erabiltzen duen esaera, zerbait gertatzen zaionean.  

5. BARRUTIA

AZAROAK 26 (19:30) | SZAMANA CONTRASTE

• Buiako Udaltegia

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Musika

Karolina Kinastowskak eta Hugo Siveriak kontzertua eskainiko dute Sambak eta popak bat egiten duten lekuan, gitarrak ahotsa aurkitzen du, ezagunak ezezaguna aurkitzen du eta pasioak pasioa aurkitzen du. Brasilek Poloniarekin muga egiten duen lekua.

ABENDUAK 18 (11:00) | ZIRKOZAURRE "¡Olentzero!”

• Abusuko Udaltegia

• Testurik gabe

• Publiko Familiarra

• Zirku-Kalejira

Zirku kalejira malabarista, akrobata, orekari eta musikariekin, kaleak eta plazak kolorez beteko dituena. Artistak euskal mitologian ohikoak diren pertsonaiez jantzita joango dira, galtzagorriz esaterako. Beren ibilbidea amaitzeko, jai giroko erakusketa txiki bat egingo dute, hainbat metroko altueran dagoen arkupe baten gainean airezko erakustaldi bat barne.

6. BARRUTIA

ABENDUAK 15 (19:00) | LITERATUR HITZALDIA (TXANI RODRÍGUEZ & MÓNICA CRESPO)

• Barrainkuako Udaltegia

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Literatura

• Gaztelaniaz

Mónica Crespo nobelagilea aurkezlea izanda, berak eta Txani Rodríguez idazleak kontatu egingo digute nolako den literatura lanbidea egiteko prozesu ez hain erreza.

7. BARRUTIA

AZAROAK 24 (19:00) | LUNA LLENA "Tupper XXX" (70´)

• Errekaldeko Udaltegia
• Publiko Heldua eta Gaztea
• Gaztelaniaz
• Antzerkia

Hiru emakume: Elena, Susana eta Marta. Bata ezkondua, bestea dibortziatua eta hirugarrena ezkongabea, sasoia joaten ari zaiona. Hirurak bikote-arazoekin edo, zuzenean, bikoterik gabe. 

Dagoeneko gimnasio, apaindegi eta ordu txikitako diskotekatan denbora galtzearekin kokoteraino eta «Greyren 50 itzalak» hainbat aldiz irakurri eta gero, hiruren artean zakarrena den Elenaren etxean Tupper-Sex bilera bat antolatzeko apeta izan dute.

Ikuskizun barregarri horretan, horietako bakoitzaren gatazkak eta gorabeherak zeintzuk diren  erakutsiko dizkigute. Azken batean, bizitzan bezala, ezer ez da dirudiena.

AZAROAK 25 (20:00) | ARGENTA VOCE "Viaje al barroco" (60´)

• San Antonio de Padua Eliza (Irala)

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Musika

Bidaia bat barrokora, sentimenduen gorespenaren garaiko obrarik ederrenak interpretatuta. 

Barbara Strozzi konpositoreak eta bere mezenasek hainbat kanturen bitartez gidatuko gaituzte kontzertu atsegin eta didaktiko batean.

ABENDUAK 15 (20:00) | MARTÍN BARCELONA Y MIREN DE DIEGO "Love Music Concert" (60´)

• San Antonio de Padua Eliza (Irala)

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Musika

Martín Barcelona tenor bilbotar gazteak eta Miren de Diego biola-jotzaileak era askotako lanek osatutako errepertorioa interpretatuko dute, tonu liriko batekin. Hor izango dira maitasunaren, zinemaren eta lurraren kanta ezagunenak. Leonard Cohen, Frank Sinatra, Elvis Presley, Louis Armstrong, Elton John, Josh Groban, II Divo, Mikel Laboa, Xabier Lete eta beste batzuen arrakasta handiak. Era askotako kanten errepertorio epikoa, arrakasta musikal handiekin. Besteak beste, hauek entzun ahal izango ditugu: Moon River, My Way, Por ti Volaré, Bésame Mucho, Txoria Txori, Aurtxoa Sesaskan. Bihotzetik egindako musika

ABENDUAK 28 (18:00) | MONDA LIRONDA "Baietz Lortu!" (60´)

• Uretamendiko Udaltegia

• Publiko Familiarra

• Euskaraz

• Klown

Monda eta Lironda geratu dira bidaia berezia egin ondoren. Elkartzerakoan gauza asko dago Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz… EZER ERE EZ!  Publikoaren laguntzaz Mondak bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da, baina… lortu egingo du?

ABENDUAK 29 (19:00) | ANTXUNA ETA PATX "ITOZEZANK!" (60´)

• Errekaldeko Udaltegia

• Publiko Heldua eta Gaztea

• Euskaraz

• Musika

“ITOIZEZANK! ABAR irratsaioko gidariak, Antuxuna ta Patx, Sigrid erreginaren bila ITOIZ taldearen unibertsoan barna, irudi eta doinuak berrulertuz, magazin surreal bat aurkeztera gatorzkizue. Sintonizatu Abar irratsaioa ITZNK dialean F eme nahiz F arrean!

8. BARRUTIA

ABENDUAK 16 (18:00) | CÍA TROTAMUNDOS "Neguko Zirkua" (60´)

• Zorrotzako Frontoia

• Publiko Familiarra

• Testurik gabe

• Zirkua

5 pertsonaia euren beroki deigarriekin taularatzen dira eurak interpretatzen duten musikaren konpasean, euren trebetasun guztiak ikus-entzuleekin partekatzeko eta une harrigarria eta dibertigarria igarotzeko prest.

Aireko oihal eta trapezio ikuskizun zoragarriak, Hula Hoop hipnotikoak, erreboteko pilotak, mini trump jauzien ikuskizun dibertigarria, bikote-akrobazia eta Cyr Gurpil ekitaldi harrigarria dira 60 minutuko iraupena duen eta familia osoari zuzenduta dagoen ikuskizun honen osagaiak.

ABENDUAK 27 (18:00) | MONDA LIRONDA "Baietz Lortu!" (60´)

• Altamirako Udaltegia

• Publiko Familiarra

• Euskaraz

• Klown

Monda eta Lironda geratu dira bidaia berezia egin ondoren. Elkartzerakoan gauza asko dago Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz… EZER ERE EZ!  Publikoaren laguntzaz Mondak bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da, baina… lortu egingo du?