Kultura Barrutik
Noiz?
ekainak 9 - ekainak 10
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

Ekainak 9 eta 10

Gernikako Lorategiak plaza 12, Miribilla

IBAIONDO DANTZAN

EKAINAK 9 (Barikua)

LED SILHOUETTE Wild Street (25’) 19:00

Kultura-globalizazioa herrialde dominatzaileen bizi-estiloa, hizkuntza eta are ohiturak ere inposatzen ari da bazter guztietan. Prozesu horrek logika indibidualista eta merkatu-zalea hedatzen du planetako toki guztietara. Estetika retro-futurista batekin, Led Silhouetteren lanak bilatzen du gorputzetik hausnartzea noraino iritsi garen, hiriko kaleak oihan basati bihurtzen dituen eutsi ezinezko bilakaera honetan.

Led Silhouette 2016an hasi zen konpainia bezala, La Veronalekin ziharduen bitartean. Bere lanak jaialdi nazional eta nazioarteko entzutetsuetan ikusi izan dira. Mugimendu-molde berriak ikertzen dituzte, gorputzaren oinarri filosofikoa mugimenduaren eta bizitasunaren gertaera bihurtzea bilatuz.

Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López, Martxel Rodríguez
Antzezleak: Katalin Arana, Lucia Burguete, Nicolás Martínez, Eduardo Ramírez, Martxel Rodríguez
Musika: Vessel, Cristóbal Tapia de Veer, Louis Armstrong
Laguntzak: Programa transfronterizo Aterpean 2020, Festival Danza Hirian, Ayuntamiento de Lesaka

IZAR BLUE-SEKAI Through Nature (20’) 19:30

“THROUGH NATURE” dantza-piezak hizkuntza urbano eta garaikidea dauka, eta musikaren, naturaren soinuen eta dantzaren bidez soinu- eta atmosfera-esperientzia bat eskaintzen du.
Pieza honetan, estilo urbanoen teknikak erabiltzen dira, hala nola POPPING, WAVING, BREAKING eta HIPHOP, dantza garaikidearen eta esperimentalaren kontzeptuekin bat eginda.

SEKAI Bilboko dantza-konpainia urbano eta garaikidea da, 2022an jaioa. Haien piezek hainbat aukera eskaintzen dituzte, eta mugimenduaren, espazioaren, soinuaren eta argiztapenaren tratamendua dituzte ezaugarri.
Urte bakar batean, hiru ekoizpen handitan egin dute lan: “Breaking Beethoven”, “Break in Art” eta “Through Nature” pieza berria.

Antzezleak: Andrea, Mikel, Emil, Jaki
Musika: Sam González
Jantziak: Sekai
Ekoizpena: Izar Blue
Laguntzak: D8 Sorkuntza Faktoria

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de COMPAÑIA SEKAI (@sekai.cia)

EKAINAK 10 (Zapatua)

Cielo rasO Reset (15’) 19:00

Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da. Bakar-bakarrik hedatzen da hasperen bakoitzean bizirauteko, beste leku batean berriro hasteko, ikusteko, bizitzeko, dantzatzeko borondatea bilduz. Gorputzari konektatuta doan ibilbidea da: gorputz-atalak mugiarazten dituen hauspo bat.

Igor Calonge dantzari eta koreografoak sortu zuen Cielo rasO konpainia, 2010ean, Euskal Herrian. Identitatea eta hura garaikidetasuna lortzeko eraldatzea dira bere lanaren oinarria; baina, horiez gain, tradizioaz, gorputzaren indarraz, erresistentziaz, borroka primitiboaz, sinbologiaz eta poetikaz baliatzen da, lengoaia fisiko berri eta arriskatua lortzen saiatzeko

Kontzeptua eta performancea: Igor Calonge
Laguntzak: KEOA (Irun), Proyecto de movilidad Dance Highways (Erasmus + La Fundición Bibao)

COMPAÑÍA X Y ahora qué? (17’) 19:30

Hitz egin dezagun unearen iheskortasunaz. Hitz egin dezagun tematzen garen, eta amore ematen dugun uneari buruz. Gure ustez, norberaren arrazoiez ez arduratzea ezinbestekoa da sortzeko eta taldean hazteko. ¿Y ahora qué? lana ezezagunerantz egindako abentura bat da: etorkizun aski ezezagun bateranzko bidaia.

Compañía X Madrilen sortu zen, 2018an, ¿Y ahora qué? lanarekin, hain zuzen ere. Pieza Costa Rican estreinatu zuten (Revés Jaialdia), eta, 2019 osoan zehar, biran egon ziren, Costa Ricako, Mexikoko eta Panamako jaialdietan. Espainian, Madrileko, Euskal Herriko, Sevillako eta Zaragozako zenbait jaialditan egon da lana.

Kontzeptua eta performancea: Compañía X
Antzezleak: Saray Garzia, Ada Continente, Ainhoa Usandizaga
Laguntzak: Instituto Etxepare, La Fundición.

NATXO MONTERO_DANZA Barbecho urbano (35’) 20:00

Kale-mugimenduko pieza. Lurra itxarotearen eta ziklo berri batean sartzearen metafora gisa planteatzen du. Lugorri egoerak presa eta betebeharrak ahaztea ahalbidetzen digu. Egoteko unea da, zerbait gertatu arte itxaroteko. Lugorria atsedena da, aldaketaren beharra, oxigenazioa, indarberrituta irteteko eta berriro ere egunerokoari aurre egiteko premia. Aisia jolasa da. Eta jolasa arimaren lugorria da.

Natxo Monterok bere konpainia sortzen du 2008an eta ibilbide handia izan du nazio eta nazioarte mailan.

Kontzeptua eta performancea: Laia Cabrera, Natxo Montero
Laguntzak: Eusko Jaurlaritza, Instituto Etxepare