EKAINAK 20 OSTIRALA - 19:00
MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA)
Jatorria: Lugo
Iraupena: 15'
Han goian hasten da dena, gertatzen dena ikusten dugun tokian, non zelaietatik eta itsasotik urrun dagoena erregistratzen dugun. Nire posiziotik egia ikusten da. Dorrea epela da, laranja. Eguzki-izpiak pitzaduretan urtzen dira eta erabat lurtarrak diren harrien azpian hausten dira. Bakardade kartsu horrek susmoaren pribilegioa erre eta suntsitzen du, eta handitasun mugagabearen aurrean abandonatzen gaitu.
Zuzendaritza eta antzezleak: Esther Latorre, Hugo Pereira
Musika: Collage
Laguntzak: Xunta de Galicia, INAEM, Concello de Lugo, Danza a Escena, Red Acieloabierto, Galicia Danza Contemporánea
EKAINAK 20 OSTIRALA- 19:15
MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA)
Jatorria: Madril
Iraupena: 20'
Hondamendiz inguratuta, errutina apatikoan murgilduta eta tentsioz itsututa. Gurpil zoro jasanezina, aldaketaren beharrak asaldatuta. Lan honek gai moldagarri gisa tratatzen ditu gorputzak. Egiaren eta irudimenaren artean kokatuta, sinbolo gorpuzdunek zenbait kontzeptu iradokitzen dituzte: suntsiketa eta eraldaketa, zurruna eta moldagarria, aldaketa eta gorabeherak.
Zuzendaritza eta antzezleak: Lucia Montes, Mado Dallery, Beatriz de Paz
Laguntzak: CCVO Vallée d´Ossau, Compañía Nacional de Danza, Centro Coreográfico Maria Pagés de Fuenlabrada
EKAINAK 20 OSTIRALA - 19:30
MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA)
Jatorria: Euskadi
Iraupena: 30'
15´(dantza pieza)
15´(ekintza publikoarekin)
Play duo bat da, bi gorputzen arteko erlazioan oinarritua, jolasetik harremanak sortu nahi dituzten bi masa, manipulazioaren bidez bestearen gorputza nola mobilizatu ulertzeko jakin-minetik abiatuta. Gainera, bi interpreteen generoarekin jolasean ere jartzen du arreta, geure buruari galdetzeko: nor da nor? Jakin-min horrek mugimenduz beteriko diskurtso bat osatzera daramatza, non bi interpreteok irudiz, ekintzaz eta momentuz beteriko elkarrizketa batean murgiltzen diren, irudimenezko hainbat mundu sortuz.
Emanaldiaren ondoren geratzeko gonbita egiten dizuegu, 15 minutuz gurekin jolasten jarraitzeko, proposatuko dizuegun dinamika baten bidez, Play obrara pixka bat gehiago hurbiltzeko.
Kontzeptua eta zuzendaritza: Aiala Etxegarai
Antzezleak: Denis Martínez, Mar García
Laguntzak: Harrobia-Eskena, Arima Dantza Eskola
EKAINAK 21 LARUNBATA- 19:00
MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA)
Jatorria: Navarra
Iraupena: 25'
Nun zira? lanak gizaki izateaz, partekatzeaz, existentziak zer esan nahi duen baloratzeaz eta maite ditugun pertsonekin bizitzeaz hitz egiten digu. Ikuslea gerra-testuinguru batean jarrita, interpreteen binomioak, koruaz lagunduta, bidaia bat abiatuko du, barru-barrutik giza biziraupenaren aldeko borrokaren alde basatieneraino, non motorra elkarrekiko maitasuna izango den.
Koreografo eta zuzendaritza: Xian Martínez
Antzezleak: Marina Eskisabel, Iker Sanz
Ekoizpena: DAB konpainia
EKAINAK 21 LARUNBATA - 19:30
MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA)
Jatorria: Euskadi-Galicia
Iraupena: 25'
"Amets egiten duena ase da amesten duenarekin. Posibilitatearen inguruko kezka itogarriak desagertu egiten dira. Hil ezazu, egin hegan azkarrago, maite ezazu nahi duzunean" (André Bretón, 1924). Onirismoa abiapuntu, asmoa da ametsaren ikuskera surrealista aztertzea, alegia, logikaren mugak eta are gustuaren konbentzioak apurtzen diren lekua, eta pertsona bakoitzaren barruko eta kanpoko munduaren artean ate bat irekitzea.
Zuzendaritza eta antzezleak: Elena Castellanos, Xián Martínez
Soinu espazioa: Josephine Blau
Laguntzak: L´Estruch Fábrica de Creació, A Casa Vella Amiadoso, Centro Cultural de danza de Vigo
EKAINAK 21 LARUNBATA - 19:45
MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA)
Jatorria: Euskadi-Mozambique
Iraupena: 25'
ZUEK ERLOJUA DUZUE, GUK DENBORA DAUKAGU
Esan ohi da mendebaldean denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dela; ondasun objektiboa da, gizakiarengandik aparte dago eta gauzak egiteko erabiltzen dugu, baina gehienetan falta izaten dugu. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa, eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.
Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
Antzezleak: Fenias Nhumaioy, Deissane Machava
Laguntzak: AECID, Sortutakoak, Atlantikaldia
Ekoizpena: ERTZA Sorkuntza Artistikoa S.L.