IRAILAK 1-12 - ABANDO UDALTEGIA
MARGOA
Erakusketa kolektibo honek akuarela-tailerretako ikasleek egindako obren aukeraketa bat jasotzen du. Akuarela tailerrak, esan beharra dago, ez dira soilik teknika ikasteko espazio bat, elkargune ere badira, bilaketa pertsonalerako eta hazkunde partekaturako. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek Carlos Espiga, Julio Gomena, Irene de Madrazo, Idoia Lasagabaster, Noemí González eta Mendo adituak izan dituzte gidari; horiek eskuzabalak izan dira, pazientzia handikoak irakaste-lanetan eta grina erakutsi dute akuarelarekiko konpromisoan.
IRAILAK 1-12 - LA BOLSA UDALTEGIA
IRAILAK 16 - URRIAK 15 - ERREKALDE UDALTEGIA
URRIAK 17-30 - BEGOÑA UDALTEGIA
AZAROAK 3 - ABENDUAK 4 - SAN IGNAZIO-IBARREKOLANDA UDALTEGIA
ABENDUAK 9-19 - ABANDO UDALTEGIA
Bisita guidatua
Abenduak 12, 19:00etan
Abandoko udaltegia
ARGAZKIGINTZA
Erakusketa hau osatzen duten 10 paneletako bakoitzean gai bat garatzen da, non irudi bakoitzak, izen bakoitzak, leku bakoitzak Australiara emigratu zuten gizon eta emakumeen historia komun eta aldi berean berezi horren zati bat irudikatzen duen. Bizitza baten zatiak. Komunitate honen oroimenean, identitatean eta bizipenetan egin den ibilbide bisuala eta emozionala. Nahiko ezezaguna den diaspora honen giza eta kultur ondareari balioa ematen zaio erakusketa honen bidez, haien pasadizoak eta istorioak publikori hurbilduz.
IRAILAK 1-30 - BEGOÑA UDALTEGIA
URRIAK 2-15 - SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
URRIAK 17-30 - LA BOLSA UDALTEGIA
AZAROAK 18 - ABENDUAK 5 - OTXARKOAGA UDALTEGIA
ABENDUAK 10 - URTARRILAK 5 (2026) - SANTUTXU UDALTEGIA
MARGOA
“Nire barrua behatuz, ikusten dudana adierazteko beharra sentitzen dut, zure begiek horretaz gozatuko dutelakoan. Espero dut nire ondoan ibiltzea, sentiarazi dizkidaten mihiseetan, hatzak laztantzen zizkidaten pintzeletan eta loaren usainean barrena. Ezagutza pertsonaleko bidaia batez gozatzera gonbidatzen zaitut, irekitzen diren ate eta paisaietan zehar.”
IRAILAK 1-30 - OTXARKOAGA UDALTEGIA
URRIAK 7-30 - SAN IGNAZIO-IBARREKOLANDA UDALTEGIA
AZAROAK 3-14 - SANTUTXU UDALTEGIA
AZAROAK 18 - ABENDUAK 5 - LA BOLSA UDALTEGIA
ABENDUAK 10 - URTARRILAK 5 (2026) - BEGOÑA UDALTEGIA
Bisita guidatua
Azaroak 21 19:00etan
La Bolsako udaltegia
MARRAZKETA
Erakusketa honetan Euskadiko laborantza-barietate tradizionalak zeintzuk diren eta zer-nolako garrantzia duten aztertzen dute eta lurraldeko nekazaritza-kultura artearekin lotzen du, ilustrazio botanikoen, argazkien eta lagin biologikoen bidez. Omenaldia egin nahi zaie landutako biodibertsitateari eta hura zaintzen duten eskuei, askotan oharkabean pasatzen dena gertutik begiratzera gonbidatzen duena.
IRAILAK 1-12 - CASTAÑOS UDALTEGIA
IRAILAK 16-30 - SANTUTXU UDALTEGIA
URRIAK 2-15 - OTXARKOAGA UDALTEGIA
URRIAK 17-30 - ERREKALDE UDALTEGIA
AZAROAK 18 - ABENDUAK 5 - BEGOÑA UDALTEGIA
Bisita guidatuak
Irailak 5 eta 19; Urriak 3 eta 17; Azaroak 21 - 19:30etan
MARGOA (SUMI-E)
SUMI-E edo tintazko pintura, txinatar jatorrikoa izan arren, Japoniako historiarekin lotuta dago. Hemen ikusgai dauden piezak haiku eta tanka poesia japoniarrarekin batera margotutako poemategi baten parte izango dira.
IRAILAK 1-30 - SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
URRIAK 17-30 - SANTUTXU UDALTEGIA
AZAROAK 3-14 - BEGOÑA UDALTEGIA
AZAROAK 18 - ABENDUAK 5 - CASTAÑOS UDALTEGIA
ABENDUAK 10 - URTARRILAK 5 (2026) - ERREKALDE UDALTEGIA
Bisita guidatua
Irailak 18 - 17:00etan
San Frantzizko udaltegia
MARGOA
Arkitektoa eta artista kolonbiarra
Nire artea minetik, erresilientziatik eta itxaropenetik sortzen da. Nire marrazkien bidez mezu indartsu bat transmititu nahi dut: ez zaude bakarrik. Sortzen dudan marra, kolore eta irudi bakoitza borroka eta gainditze istorioetan oinarrituta dago, antzeko egoeretatik igaro diren beste emakumeei babesa eta elkartasuna emateko asmoz.
IRAILAK 1-19 - SAN IGNAZIO-IBARREKOLANDA UDALTEGIA
URRIAK 2-30 - CASTAÑOS UDALTEGIA
AZAROAK 18 - ABENDUAK 5 - ERREKALDE UDALTEGIA
ABENDUAK 22 - URTARRILAK 5 (2026) - ABANDO UDALTEGIA
Bisita guidatua
Abenduak 29 - 19:00etan
Abandoko udaltegia
ARGAZKIGINTZA
Lau argazkilari, ingurune bat eta ikusteko modu asko. Las Cuatro Esquinas kolektiboak bizi garen paisaia ikuspegi pertsonal eta anitzetatik esploratzera gonbidatzen gaitu. Irudi bakoitzak inguruko izkina bat erakusten du: bere argi-itzalak, bere pultsua, oharkabeko xehetasunak. Egunerokoa aurkikuntza bihurtu nahi duen erakusketa. Las Cuatro Esquinas hauek gara: Iñaki Laka, Juan Ignacio Llana, Javi Trapero eta Félix Pérez.
URRIAK 2-15- ABANDO UDALTEGIA
URRIAK 17-30 - OTXARKOAGA UDALTEGIA
AZAROAK 3-14 - ERREKALDE UDALTEGIA
AZAROAK 18 - ABENDUAK 5 - SANTUTXU UDALTEGIA
ABENDUAK 10 - URTARRILAK 5 (2026) - SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
Bisita guidatua
Urriak 2, 19:00etan
Abandoko udaltegia
MARRAZKETA
"Gazako sarraskia hasi zenean, ezintasuna sentitu nuen. Zer egin nezake halako izu baten aurrean? Nolabait, palestinar herriari lagundu, palestinar herri ez ahaztu eta marraztuz haiei lagun egin. Erakusketa honetako marrazkiek hilabete beldurgarri hauen kontakizuna osatu dute. Bizitzaren kontakizuna ere badira, batez ere bizitzarena, hala eta guztiz ere. Gazan egiten ari direna deskribaezina da, ankerkeria hura, beldurgarria. Besaulkiaren erosotasunetik, ez ahazteko ahaleginak egiten ditut." UNRWA Euskadi eta Bilboko Udaleko Giza Eskubideak, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Sailarekin lankidetzan. UNRWA: Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia.
AZAROAK 6 - ABENDUAK 4 - ABANDO UDALTEGIA
Bisita guidatua Xabi Erkiziarekin, erakusketaren komisarioa
Azaroak 6, 19:00etan
MUSIKA ETA EUSKARA
Euskal musika bezala ezagutzen dugun kultur mugimenduaren ideiaren inguruko hausnarketa batetik jaio den erakusketa honek, euskarak gaur egun arte musikan izan duen erabileraren lehen aurrekarietatik abiatzen den argazkia aurkeztu nahi du.