Noiz? |
---|
urtarrilak 12 - apirilak 9 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando |
Noiz? |
---|
urtarrilak 12 - apirilak 9 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando |
EXPODISTRITO 2021
Lan hauek 2013 eta 2017 urteen artean sortu zituen artistak, eta gizakiaren irudia eta haren psikologia agertzen ditu, ikuspegi, kontzeptu eta teknika batzuetatik eta besteetatik. Argiaren eta itzalen erabilerak pisu handia dute, eta, hala, margolaritzazko gogoeta interesgarriak eta askotarikoak eragiten ditu.
“Nire obra olioz eta erretratuz dago osatua. Olio margolanetan, era askotako gaiak margotzen ditut, baina ura ageri den lanak dira nagusi: itsasadarra, itsasoa, euria… Eta, batez ere, gure inguruan daude kokatuta gaiok, Bilbon eta inguruetan. Era bateko eta besteko gaiak erabiltzen ditut ehundurak sortzeko, hala nola harrinabar-hautsa, sokak, zura…Erretratuetan, sangina, pastela eta ikatz ziria erabiltzen ditut”
“Proiektu honek erakusten du bidaia bat egiten deneko hasierako ziurgabetasuna, zerk eragiten duen bidaia hori esperientzia erabat ez-ziurra izatea. Pertsona batzuk, bakarka abiatzen direnak harantz baterantz, hainbat arrazoi tarteko, baina bihurtzean maite dituztenen abegi ona izaten dutenak, haien etorrera pozez ospatzen delarik. Beste alde batetik, badira bidaiatze hutsaz gozatzen diren pertsonak, inolako ardurarik gabe bihurtzeko data dela-eta, inolako ardurarik gabe iristean aurkituko dituzten pertsonak direla-eta. Bidaia horiek inoiz baino beharrezkoagoak dira egungo egoera honetan. Hori dela-eta, proiektu hau oso garrantzitsua bihurtu da niretzat”.
Obra hauek olio puntillistaren teknikarekin daude eginak. Bizitzari begiratzeko modu bat da, margolaritzatik hasi eta artearen perfekziorainokoa. Puntillismoa margolaritzako gurutze-puntutzat jotzen da, eta, beraren bidez, margolana goratu egiten da, fantasia handia eragiten da margoan, eta mihisearen perfekzioa maila handietara jasotzen.
“Bitzitza erresilenteak” obra 18 argazkik osatzen dute: Mauritaniako umeen erretratuak dira, eta, erretratuei lagun egiten, haien kontakizunak. Kontakizun horietan, haien errealitateak kontatzen dira…betiere biziraupenetik eta ilusiotik.
Proposamen anizkoitz honen jatorria Bizkaiko arte-sektoreari laguntzeko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua Bilbao Arte Fundazioaren bidez. Ekimen horretan, 128 proiektuk parte hartu dute, eta, horietatik, 25 hautatu dira erakusketa bat egiteko, zeinaren izaeraren eta edukiaren bidez analisi eta/edo gogoeta bat egin nahi baita, COVID-19aren inpaktuaren pean bizitzen ari garen prozesu historikoaz eta gizartearen, ekonomiaren, politikaren eta artearen aldetik eman den erantzun konplexuaz.