Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 7 - ekainak 30
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando

EXPODISTRITO 2021

@BIZARGORRIE. "Pertsonak. Lekuak. Uneak"

Argazkigintza.

Argazki sorta honek hamar herrialdetatik barrena ibilaldi bat eskaintzen du, une, jarrera eta espazio bereziak atzematen saiatuz. Ez da perfekzio teknikoa lortu nahi dena, iheskortasunen isla baizik, egoera paregabeak, non, aldi berean, pertsona guztiok ikus gaitezkeen. Pertsonak. Lekuak. Uneak.

  • Apirilaren 7tik – 23ra, ABANDOn.
  • Apirilaren 27tik maiatzaren 28ra, SAN INAZIO – IBARREKOLANDAn.
  • Ekainaren 1etik 14ra, BEGOÑAn.
  • Ekainaren 16tik 30era, OTXARKOAGAn.

BLANCA BASABE

Margoa.

Proposamen plastiko bat, musikaren eta kolorearen arteko elkarrizketaren inguruan, betiere neure akuarelazko lanetan kontsonantzia bilatuz, eta baita ere, akuarela-lanen bitartez, ikuslearengan eragin ditzaketen sentsazioetan ere. Kromatismo oinarrizko batetik abiatuta, hastapeneko soinu inpaktuzkoaren irudikapena bilatzen dut, musikazko unibertso joritasun kromatikoz bete bateranzko bilakaeran, sinplifikaziorik handiena eta akorderik dramatikoenak aurkitzeko berriz ere.

  • Apirilaren 27tik maiatzaren 13ra, ABANDOn.
  • Maiatzaren 17tik 28ra, SAN FRANTZISKOn.
  • Ekainaren 16tik 30era, BEGOÑAn.

XABIER GOIKO. "Principios de incertidumbre"

Margoa.

Nire lana bizi dugun une historikoari ematen diodan erantzun bat da, urruntze sozialezko garai bat izaki, argi artifizial eta birtual bat nagusitu den garai bat izaki. Hori dela eta, argi natural bat erakutsi nahi dizuet, suak sortua, bidea emango diguna konpromisoa eta naturaz egiten dugun erabilera hautemateko.

  • Apirilaren 7tik 23ra, SAN INAZIO – IBARREKOLANDAn.
  • Maiatzaren 3tik 13ra, SAN FRANTZISKOn.
  • Maiatzaren 17tik 28ra, BEGOÑANn.
  • Ekainaren 1etik 14ra, ABANDOn.

JAKUE BAREA. "Entropía"

Margoa.

“Entropia” da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Alta, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako.

  • Apirilaren 7tik maiatzaren 13ra, BEGOÑAn.
  • Maiatzaren 17tik 28ra, ABANDOn.
  • Ekainaren 1etik 14ra, SAN INAZIO – IBARREKOLANDAn.
  • Ekainaren 16tik 30era, SAN FRANTZISKOn.

EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEA

Margoa.

Erakusketa honetan, hain berezia izan den 2020-21eko ikaskurtean, gure tailerretan egindako akuarelak, online batez ere, erakutsi nahi ditugu. Guztiak, gai nahiz trataera ezberdinekin, baina hain aberatsa eta zoragarria den akuarela teknikaz egina. Erakusketara datozenek lan guztiekin gozatu ahal izatea espero dugu.

  • Ekainaren 15etik 30era, ABANDOn.