Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 1 - urtarrilak 7
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde

EXPODISTRITO 2021

AITOR FERNÁNDEZ VÁZQUEZ. Marginal 33| MARGOA

Lan hau nire bizipenen fruitu da, belaunaldi baten eguneroko eszena urbanoaren erretratua ikusgarri egiteko interesaren emaitza. Neure obrak beraien gaiek duten keinu- eta konposizio-gordintasun berarekin tratatzen ditut.

IRAILAREN 1etik 30era arte
Udaltegia: SAN INAZIO-IBARREKOLANDA
URRIAREN 4tik 15era
Udaltegia: OTXARKOAGA
URRIAREN 19tik 29ra
Udaltegia: SAN FRANTZISKO
AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 10era arte
Udaltegia: LA BOLSA
ABENDUAREN 14tik URTARRILAREN 7ra arte
Udaltegia: CASTAÑOS

JOSE RAMÓN S. ALZOLA | MARGOA

Ausartu zaitez mihisea zeharkatzen eta koadroaren barruan sartzen. Paseatu itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldean, bertako portu eta hondartzetan, barrualdeko mendi eta baserrietan.

Baina, kontuz, barruan zaudenean baliteke bertan geratu nahi izatea eta ez itzultzea.

IRAILAREN 1etik 14ra arte
Udaltegia: ABANDO
IRAILAREN 16tik 30era arte
Udaltegia: BEGOÑA
URRIAREN 4tik 15era
Udaltegia: SAN INAZIO-IBARREKOLANDA
AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 10era arte
Udaltegia: SAN FRANTZISKO
ABENDUAREN 14tik URTARRILAREN 7ra arte
Udaltegia: ERREKALDE

JOSE VICENTE SOBRADILLO | MARGOA

Ingeniari erretiratua naiz. Mihisearen gaineko olio-pintura nire pasioa da, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi nintzen margotzen. Oso ondo pasatzen dut XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.

IRAILAREN 1etik 14ra arte
Udaltegia: LA BOLSA
IRAILAREN 16tik 30era arte
Udaltegia: CASTAÑOS
URRIAREN 19tik AZAROAREN 18ra arte
Udaltegia: BEGOÑA
AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 10era arte
Udaltegia: ERREKALDE
ABENDUAREN 14tik URTARRILAREN 7ra arte
Udaltegia: SAN INAZIO-IBARREKOLANDA

SOL AGIRRE. Ver, mirar, observar | ARGAZKIGINTZA

Erakusketa hau artisau eta diseinugile anonimoentzako omenaldia da. Beraiei esker, egunero herri eta hirietan zehar ibiltzean ikusten dugunari begiratzeak merezi du.

IRAILAREN 16tik 30era arte
Udaltegia: ABANDO
URRIAREN 4tik 15era
Udaltegia: BEGOÑA
URRIAREN 19tik AZAROAREN 18ra arte
Udaltegia: CASTAÑOS
AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 10era arte
Udaltegia: SAN INAZIO-IBARREKOLANDA

KAREN AMAIA. Esto no es un árbol| ARGAZKIGINTZA

Erakusketa hau Covid19aren pandemiaren konfinamenduan Afrikan zehar egin nuen bidaia birtualaren emaitza da. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili nintzen, eta konturatu nintzen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela. Joko mental horretan murgildurik eta enkoadraketa zainduz (paisaiaren gorabeherek eta zuhaitzek dauzkaten antzekotasunak nabarmentzeko), neure aurkikuntza guztien pantaila-kapturak hartu ditut, irudi-bilduma esanguratsu hau lortzeko.

IRAILAREN 1etik 30era arte
Udaltegia: SAN FRANTZISKO
URRIAREN 19tik AZAROAREN 18ra arte
Udaltegia: SAN INAZIO-IBARREKOLANDA
AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 10era arte
Udaltegia: CASTAÑOS
ABENDUAREN 14tik URTARRILAREN 7ra arte
Udaltegia: LA BOLSA

EMAKUME AITZINDARI BATZUEN BILDUMA | MARGOA

IES ERREKALDEBERRI BHI, 4. DBH ko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleok, 2020-2021 ikasturtean egin dugun erakusketa aurkeztu nahi dizuegu. Erabilitako prozedura eta teknikaz aparte, gaur eguneko  emakume eredugarrien ikusgarritasun hutsune garrantzitsuari erantzuna emateko asmoz sorturiko bildumatxo honekin goza dezazuen nahiko genuke.

IRAILAREN 16tik URRIAREN 29ra arte
Udaltegia: ERREKALDE
AZAROAREN 3tik 18ra arte
Udaltegia: OTXARKOAGA
ABENDUAREN 14tik URTARRILAREN 7ra arte
Udaltegia: BEGOÑA

 BILBOARGAZKI 2021

FRANCISCO UBILLA. Calle

Sony World Photography Award 2017 saria

Txileko fotokazetari hau (Santiago, 1981) prentsako, dokumentaletako eta kaleko argazkigintzan espezializatuta dago. Ekitaldietan eta erretratuetan ere badu esperientzia. Diego Portales Unibertsitateko kazetaria da (Santiago, Txile), eta Argazkigintzako masterra da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun Palma de Mallorcan bizi da, eta Associated Press (AP) agentziaren eta El País egunkariaren korrespontsal kolaboratzailea da. Gainera, fotokazetaritzako katedra irakasten du Palma de Mallorcako Alberta Giménez Unibertsitatean.

URRIAREN 4tik 15era
Udaltegia: SAN FRANTZISKO
URRIAREN 19tik 29ra arte
Udaltegia: LA BOLSA

 BILBOARGAZKI 2021

DAVID SANTIAGO, JUAN TAPIA. Pinceladas de luz

20 iruditan zehar, natura “ikusteko” eta ulertzeko modu bat erakusten digute, pinturaren zazpi korrontetan oinarriturik: inpresionismoa, erromantizismoa, sinbolismoa, surrealismoa, abstrakzioa, espresionismo abstraktua eta minimalismoa. Argazkigintza-estilo berri moduko bat, argazkigintzaren diziplina ezagunenekin bateragarria dena. Errealitatea erreproduzitu beharrean, nahiago du adierazkortasuna piztu eta sorkuntzaranzko bidea urratu.

URRIAREN 4tik 29ra arte
Udaltegia: ABANDO

IMANOL MARRODAN. TANTAKA ASKE ROT PUNK ART

TANTAKA boulder-eskaladako espazio-eskultura-arkitektura da. Sortzaileak eta bere semeak osorik eta pertsonalki sortutako esperientzia da. Lan-prozesua bi urte baino luzeagoa izan da.  (2019-2021)

TANTAKA proiektua arte garaikidea gizartearen eta eguneroko bizitzaren beste testuinguru eta jarduera batzuetan aplikatzeko estrategia-lerro eta testuinguru batean datza. Gauzak erakusteko modu batez ari gara: ikerketa sortzaileek dituzten erabilerak eta beraien esanahi funtsezkoa, gure gizartea “konfiguratu” eta eraldatzeko unean, askotan hasiera batean eboluziozko “aurrerapen” ideien zeharlerrotasunaren bitartez, hasieran bazterrekoak zirenak.

AZAROAREN 5etik 30ra arte
Udaltegia: ABANDO

LIBRE & IRAUNKORRAK| ARGAZKIGINTZA: ALFONSO MORAL

SI! Nazioarteko Elkartasuna

Guatemalako Sololá departamentuan, indarkeria matxista gainditzen duten Kaqchikel emakume indigenek euren alternatiba produktiboak sortu dituzte, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuta.

IRAILAREN 1etik 14ra arte
Udaltegia: BEGOÑA
IRAILAREN 16tik 30era arte
Udaltegia: LA BOLSA
URRIAREN 4tik 15era
Udaltegia: CASTAÑOS
AZAROAREN 3tik 18ra arte
Udaltegia: ERREKALDE

MISIO PEDAGOGIKOAK (1931-1936) 

Eugenio Otero Urtaza komisario duen erakusketa honek misio pedagogikoak ezagutzeko aukera ematen digu, “misio ibiltariak” alegia. Misio hauek, duela 90 urte, hainbat zerbitzu eskaintzen zituzten: liburutegi zerbitzua, herriko museoa, zinemaren eta proiekzio nkoen zerbitzuak, herriko abesbatza eta antzokia, musika zerbitzua eta txotxongiloak. Erakusketa hau Blas de Otero fundazioarekin eta Ikasleen Egoitzarekin batera egin da, ACAMFE (Asociación de Casas-Museo y Fundaciones de Escritores) delakoaren barruan.

ABENDUAREN 3tik 2022.eko URTARRILAREN 5era arte
Udaltegia: ABANDO