Noiz? |
---|
irailak 1 - irailak 29 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza |
Noiz? |
---|
irailak 1 - irailak 29 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza |
Eszena Kalera 2024
Hizkuntza: Testurik ez.
Iraupena: 50′
Diziplina: Zirkua, Klowna.
Adina: Adin guztietarako.
Euskal arrantzaleak eta haien arazoak. Familiak kaian utziaz, ur gaziaren sakontasunak eskaintzen dien ziurgabetasunean eta arriskuan bete-betean itsasoratzen diren arrantzaleak dira. Itsasoarekiko eta beren ohiturekiko maitasunak eta errespetuak gidatutako bizimodu bihurtu dute beren lanbidea.
Ikuskizun honek bizitzaz hitz egiten du, profesionalki jardun ez arren, egunez egun ametsak eraikitzen jarraitzen duten arrantzale horiei buruz. Publikoa itsasontziko tripulatzailetzat hartuta, klownetik eta zirkuko arteetatik nabigatzen da ozeano poetiko batean. Itsas zeharkaldi partekatu honetan jolastu, imajinatu eta sentitu.
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Hizkuntza: Euskaraz
Iraupena: 50′
Diziplina: Antzerkia.
Adina: 12 urtetik aurrera.
Nork ez ditu izan garai txarrak bizitzan? Denok ezagutzen dugu norbait paretik kentzear egon dena ingurukoentzat enbarazua zela pentsatzen zuelako. Akabo! komedia sutsu eta bizia da, bizitzari aurre egin ezin eta irtenbide drastiko eta behin betiko bat bilatzeko asmora gerturatzen gaituena. Tonu tragikomiko batean, pertsonaiak hamabi metroko garaiera batera igoko dira plataforma jasotzaile batean, eta jauzi egiteko dilemari aurre egin beharko diote.
Hizkuntza: Euskaraz.
Iraupena: 75′
Diziplina: Antzerki animazioa.
Adina: Adin guztietarako.
Zenbat dantza utzi ditugu egin gabe azkenaldian?
Zenbat musu eman gabe?
Zenbat besarkada sentitu gabe?
Nahi dugunean, nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan dantzatzea besarkatzea, musukatzea eta kantatzea aldarrikatzen dugu.
Dantzatu ezin bada, ez da gure iraultza.
Hizkuntza: Gaztelaniaz.
Iraupena: 50′
Diziplina: Antzerkia.
Adina: 7 urtetik aurrera.
Garai batean, Iruñeko katu guztiek Remigia zuten izena. Iruñean bada kale bat Remigia Echarren izenekoa, eta edadeko jendearen gogoan beharbada oraindik bizi da andre hori. Emakume aparta izan zen, funanbulista, artista, Iruñean XIX. eta XX. mendeen artean oso ezaguna. Nor zen “Argako Erregina”, “Mademoiselle Agustini” edo “Maromako Erregina” ezizenak jaso zituen emakume hori? Nondik sortu zitzaion altueretan ibili nahia halako balentriatan jende gutxi aritzen zen garai batean? Estefanía de Paz Asínek argituko digu, Remigiaren heriotzatik 100 urte betetzen diren honetan. Artista horrek, funanbulista horren istorioak txundituta, bilatu egin du, eta aurkitu, eta, artxibatutako oroimenari datuak agortu zaizkionean, sortzeari eta eraikitzeari ekin dio, emakume zoragarri hura ezagutarazteko.
Hizkuntza: Euskaraz.
Iraupena: 50′
Diziplina: Antzerkia, zirkua.
Adina: Adin guztietarako.
Pertsona asko bizi gara munduan, eta bakoitzak kolore batez ikusten ditugu gauzak, gure kolorea zuzena dela eta gainerakoak oker daudela sinetsiz. Horixe gertatzen zaie Zuhaitzi eta Arbiri: ez dute bestearen ikuspuntua ulertzen eta elkarri barre egiten diote.
Baina bizitza jakintsua da eta elkarrekin lan egiten jarri ditu, hasiera batean arazo dirudien hori ikasketa handi bihurtuz. Jolasaren, umorearen eta errespetuaren bidez, kolore eta ideia guztiak barne hartzen dituen ostadar koloreko mundua ikustea lortuko dute.
Hizkuntza: Gaztelaniaz.
Iraupena: 60′
Diziplina: Magia.
Adina: 12 urtetik aurrera.
Etorkizuna asma zezaketen pitonisak, eragin mistikoaren pean jendea beren esanetara makurtzeko gaitasuna zuten hipnotizatzaileak, begiratzearekin bakarrik jendea zer pentsatzen ari zen jakiten zuten telepatak. XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako plazak eta kaleak naturaz gaindiko gaitasunak zituzten pertsonaiaz beteta egoten ziren, eta abilidade horiek ikusi nahi zituen edonori erakusteko prest zeuden beti. Edo, agian, inozoenak engainatu nahi zituzten iruzurtiak baino ez ziren.
Garai horretan, ezinezkoena bizitza publikoan sartzen zen errealitatearen inguruan ezarritako edozein ideiari aurre egiteko, eta, hain zuzen, une horiek ekartzen dizkigu Nexo ikuskizunak. Obraren helburua ez da, baina, engainatzea, ikus-entzuleen espiritu kritikoa piztea baizik, bai eta sorpresaz beteriko saio batean ondo pasatzea ere!
Hizkuntza: Testurik ez.
Iraupena: 30′
Diziplina: Zirkua, dantza.
Adina: Adin guztietarako.
AsKe, Asvin López artistaren bakarkako lehen lana da, Pia Nielsenen laguntzarekin. Bi artistak masta batekin eta musikarekin jolasean dabiltzan pieza da. Ipuin bitxi, samur eta dibertigarria da, jolasaren bidez bizitzaz eta eraldaketaz hitz egiten diguna.
Hizkuntza: Testurik ez.
Iraupena: 40′
Diziplina: Dantza.
Adina: Adin guztietarako.
Garaikidetasunak pertsona kalteberenak kolpatzen ditu, eta matxinadaren eta otzantasunaren artean duda egiten duten pertsona moldakaitzak baztertzen ditu. Pieza honek erresistentzia-egoera bat proposatzen du. Elkar aurkitzen duten txakurrek bezala, poza eta mina partekatzen dute, erortzen eta jaikitzen dira, dantza egiten dute, maitasunaren bidez matxinatzen dira, euren bizitzaren zentzua aurkitzeko. Pasiozko dantza horrek bere zentzurik garbiena errepikapenean eta katarsian aurkitzen du: agortu arte dantzatzea, azken hatsera arte zaunka egitea, hil arte bizitzea.
Hizkuntza: Testurik ez.
Iraupena: 120′
Diziplina: Musika.
Adina: Adin guztietarako.
“MC JEARA’S BAND” dixie musika taldea da, XX. mende hasierako jazza. Instrumentista hauek osatzen dute taldea (klarinetea, tronpeta, saxofoia, tronboia, helikoia, teklatua eta bateria). Garai hartako estiloaren arabera jantzita, geografia osoan zehar kontzertuak ematen ditu, “When The Saints Go Marching In”, “Cabaret”, “Hello Dolly”… bezalako abesti ezagunak interpretatuz.
Hizkuntza: Testurik ez.
Iraupena: 40′
Diziplina: Zirkua, zintzilikatutako dantza, .
Adina: Adin guztietarako.
Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen ikuskizuna da Desªnuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar. Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duen gorputza ikertzen du. Penduluaren joan etorrian, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta horrek sortzen duen ezegonkortasuna ikertzen dira. Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.
Hizkuntza: Euskaraz.
Iraupena: 45′
Diziplina: Antzerkia.
Adina: Adin guztietarako.
Denbora da Malena kostaldeko herri batera joan dela bizitzera, baina oraindik ez du lagunik. Herriko txokoak ezagutuz eta istorioak entzunaz, hobetu ulertuko ditu herria bere eta bertako jendea.
Itsasoaren handitasunaz jabetuta, egunero bainatzen hasi da. Eta zu, ba al zatoz Malenarekin igeri egitera?
María Zubimendi musikaria eta Esti Curiel antzezlea elkartu dira integrazioaz eta kostaldeko bizimoduaz hitz egiteko.
Hizkuntza: Euskaraz.
Iraupena: 60′
Diziplina: Magia.
Adina: Adin guztietarako.
Ikus-entzule ororentzako ikuskizuna, non karga magiko handiko saio bisualak egongo diren.
“Marsel magoa” izango da ikuskizunaren protagonista: barrez leherrarazteko sorpresa-mukurua. Hori bai: ezin jakin zertan amaituko den ikus-entzuleen barrea,
“Marsel magoak” inprobisazio arrazoiturako ahalmen handia du eta hortik ikuskizunaren izenburua.
Hizkuntza: Testurik ez.
Iraupena: 35′
Diziplina: Dantza, musika.
Adina: Adin guztietarako.
BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Etorkizunera jarritako begirada bat da, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zeharreko bidaia batekin.
Lourdes Iriondoren kantutegia, zuzenean abestua, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik (adarretatik, txistutik edo txalapartatik) soinu garaikideeneraino doa. Olerkiak hitza sortzen du. Jantziek, alde batetik, arrain-saltzaile eta errekardari emakumeen lanbideak omentzen dituzten Bergarako mahoi urdinak erabiltzen dituzte. Eta, bestetik, pieza estanpatuek antzinako ohe-haginen zenefak erreproduzitzen dituzte, zeinak emakumearen maisutasuna eta estatusa islatzen baitzituzten.
Hizkuntza: Euskaraz.
Iraupena: 45′
Diziplina: Txotxongiloak.
Adina: Adin guztietarako.
Paperezko txotxongiloen, kanten eta poemen ikuskizuna.
Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa dago. Ez da ohiko liburuxka: marrazkiak, ikuskizuntxoak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu. Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarritutako emanaldia.
Hizkuntza: Gaztelaniaz.
Hizkuntza: Euskaraz.
Hizkuntza: Euskaraz.
Iraupena: 60′
Diziplina: Antzerkia.
Adina: Adin guztietarako.
Zintzo eta goxo itxurako atso bi gurpil-aulki elektrikoan dabiltza hiriko kaleetatik. Galduta dirudite, baina, egiaz, Egoitzatik ihes egin dute. Zeladoreak haien bila dabiltza, baina beraiek erabaki bat hartu dute: akabo! Ez dira txoko batean utzitako traste zaharrak!
Itxura ahulekoak, baina nora joan, han bazterrak nahasi. Euforiko daude aske direlako eta, gure begien aurrean, beren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte.
“Arriskutsuak izan daitezke, hobe kontra ez egitea”, hala diote kaleetan itsatsitako kartelek.
Ametsak izaten jarraitzen duten adineko zoriontsuei eskainia.