Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 26 - irailak 25
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

SARRERAK ERRESERBATZEKO SISTEMAK

  • Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, kulturabilbao.firebaseapp.com/ web-orrian.
  • Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.
  • Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta hara lagunduko diote.  Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun-distantzia. mantenduko dute.

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA. BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA EMANALDI OSOAN.

ESZENA KALERA 2022

AUKERAN DANTZA KONPAINIA - Hurrengo geltokia

Dantza (40 min)
Ekainak 3/19:00
Karmelo plaza SANTUTXU

Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.
Azken tartean, oroimenaren adinean, zeinetan bakardadeak hainbeste izen dituen, maleta higatuak, husteko zorian. Joandako aldia luzea da, eta denbora dorpeki desegiten da. Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko-egitea.

BARRÉ CÍA. - Nao, Now, Nau

Zirkua (50 min)
Irailak 25/12:00
Plaza ERREKALDE

Euskal arrantzaleak eta haien arazoak. Familiak kaian utziaz, ur gaziaren sakontasunak eskaintzen dien ziurgabetasunean eta arriskuan bete-betean itsasoratzen diren arrantzaleak. Itsasoarekiko eta beren ohiturekiko maitasunak eta errespetuak gidatutako bizimodu bihurtuz beren lanbidea.

Ikuskizun honek bizitzaz hitz egiten du, arrantzan profesionalki jardun ez arren, egunez egun ametsak eraikitzen jarraitzen duten arrantzale horiei buruz. Publikoa nauko tripulatzailetzat hartuta, klownetik eta zirkuko arteetatik nabigatzea ozeano poetiko batean. Itsas zeharkaldi partekatu honetan jolastea, imajinatzea eta sentitzea.

DEABRUKERIAK - Plaza abordaia!!!

Berbena musikala (50 min)
Ekainak 18/18:00
La Floresta parkea SAN ADRIÁN
Irailak 6/18:00
Indautxu plaza INDAUTXU
Irailak 24/18:00
Ibaizabal landa ABUSU-LA PEÑA

Denbora luzez itsaso zabalean galduta egon ostean, beraien tripulazioa berritzeko intentzioaz lur hartu dute PIRATOIEK, pirata alaiak alegia.

Herriz herri, froga ezberdinen bitartez, beraien kofradiara haur eta heldu alaienak eta jostagarrienak gehitzeko asmoarekin helduko dira. Horretarako, froga ezberdinak gainditu beharko dituzte tripulazioaren parte nahi izan duten txiki zein helduek.

Barre zartadak, jolas kanoikadak eta sormen erasoez lagunduta, PIRATOIEK plaza hartuko dute, haur eta helduekin jolasaren abenturan bat eginez, asperdura garaitzeko eta herriko bihotzak alaitzeko.

https://deabrukeriak.eus/

DIKOTHOMIA CÍA. - [‘e.go]

Zirkua (55 min)
Maiatzak 26/19:00
Karmelo plaza SANTUTXU
Ekainak 4/19:00
Gernikako lorategia MIRIBILLA
Irailak 16/19:00
Ferial parkea ZORROTZA

[‘e.go] zirku-ikuskizuna da, jendea esperientzia iragankor bat gozatzera gonbidatzen duena. Pertsona baten barruan bizi diren pertsonaia guztiak ezagutzeko parada. Mazoari idatzitako maitasun-poema, zirkuko adierazpen artistikoko objektua den aldetik. Pertsona bakoitzak bere barruan daukan barne munduaren proiekzioa.

https://www.dikothomia.net/

EIDABE - Piztu! EmakumeON energia

Kale antzerkia (60 min)
Maiatzak 27/18:00
Ferial parkea ZORROTZA

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan, bi aktoresek dena buruzgora jarriko dute. Emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari izanik. Emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu ere egingo ditugu.

https://eidabe.com/

ERIZ MAGOA - Birziklapen magia

Magia (60 min)
Maiatzak 28/18:30
Garai lorategia TXURDINAGA

Ongi etorria Eriz Magoaren mundu zoragarrira. Birziklapen eta magiaren laguntzarekin, zenbait hanka sartze konpontzen saiatuko da. Gatz eta piper ukituarekin, umore fin eta guzti.

https://erizmagoa.com/

GANSO & CÍA. - Mambo Bingo

Klown (60 min)
Maiatzak 26/19:00
Funikular plaza CASTAÑOS
Ekainak 2/19:00
Frontoia ALTAMIRA
Ekainak 18/19:00
Buiabarriko kirol-gunea BUIA
Irailak 3/19:00
Agirre Lehendakariaren etorbidea 184 ELORRIETA
Irailak 6/19:00
San Nicolas eliza alboko plaza OLABEAGA
Irailak 23/19:00
Garai Lorategia TXURDINAGA

Bidaia transatlantikoak bertan behera geratu eta gero, lehorrera itzultzea beste erremediorik ez zuten izan. Beren ikuskizunaren onena hautatu zuten (bingoa eta mambo musika), munduko itsaso guztietan den koktel dibertigarri eta bitxiena eskaintzeko.Bingo jolas klasikoaren bertsio umoretsua da Mambo Bingo. Zenbaki-ontzia, sariak… baina, tarteka, inprobisazioa, gag-ak eta musika-arrakastak ere bai.

http://www.ganso.info/

HAATIK DANTZA - Errimak bi oinetan

Dantza (60 min)
Irailak 16/19:00
Sabino Arana 50 BASURTO

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea.
Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa.
Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziztu araziz.

HORTZMUGA TEATROA - Al fin del camino

Kale antzerkia (60 min)
Ekainak 10/19:00
Sabino Arana 50 BASURTO
Irailak 8/19:00
Karmelo plaza SANTUTXU
Irailak 24/19:00
Botika zahar DEUSTO

Bidearen amaiera lanak, aita bat eta bere semea ditu protagonista; urteetan elkar ikusi gabe egon diren bi gizaseme. Alzheimerrak aitaren bizitza menderatzen duen bitartean, Drag Queen baten ibilbide profesionalak semearena definitzen du. Ordurarte, distantziak, gorrotoak eta gaitzespenak markatu dute haien arteko harremana. Baina, ahaidetasunaz ulertzen ez duen patuak bata eta bestea aurrez aurre topatzera eramango ditu; jada ez dago atzera egiterik.

Bidearen amaiera kalerako endreduzko komedia bat da, hau da, vaudeville emozional bat.

http://hortzmuga.com/

IMAGINACIONES NAI - Tik Tak

Zirkua (50 min)
Ekainak 14/19:00
Indautxu plaza INDAUTXU
Ekainak 16/19:00
Karmelo plaza SANTUTXU
Ekainak 18/19:00
La Floresta parkea SAN ADRIAN
Ekainak 16/18:00
Arabella plaza ARABELLA

Denbora! “Nai” beti presaka dabil korrika alde batetik bestera, baina gaur suerte oneko eguna da berarentzat. Denbora topatu du! Atzerako kontaketa hasten da, tik-tak, tik-tak…
Minutak badoaz eta “Naik” publikoaren parte-hartzea beharko du gehien gustuko duena egiteko: malabareak
Ikuskizun honetan denborarekin eta irudimenarekin edozein gauza lortu dezakegula ikasiko dugu; hori bai, gauza bakoitzak bere denbora behar du. Ez kezkatu zerbait lehengoan ez baduzu lortzen. Berriro saiatu!

http://www.imaginacionesnai.com/

INTUJAI TEATRO/BEA LARRAÑAGA - Soy la bomba

Klown (50 min)
Maiatzak 27/19:00
Iturriondo plaza ZURBARANBARRI
Maiatzak 28/19:00
Eliza plaza MASUSTEGI
Ekainak 25/19:00
Araneko plaza ARANGOITI
Ekainak 15/19:00
Eskurtze parkea IRALA

Goxoa Etxezarreta encuentra la felicidad haciendo lo que más le apasiona, Bombas de Chantilly. En su pastelería “TTUKUN” mostrará los secretos del orgiástico manjar. Con la que está cayendo, nos propone una revolución de bombas dulces.

http://intujaiteatro.blogspot.com/

JOUR DE FÊTE CIE. - Besteen kalea

Kale antzerkia (45 min)
Ekainak 11/18:00
Plaza BILBO ZAHARRA
Ekainak 25/19:00
Araneko plaza ARANGOITI
Irailak 24/13:00
Garai lorategietan TXURDINAGA

Karrika bat. Liburu kutxa bat. Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko garaia izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko…

https://jour-de-fete-cie.fr/

MAGIA EN ZAPATILLAS - DesEquilibrado

Magia/Zirkua (50 min)
Maiatzak 29/18:00
Panera plaza ZURBARAN
Ekainak 3/18:00
San Nicolas eliza alboko plaza OLABEAGA
Ekainak 25/18:00
La Floresta parkea SAN ADRIAN
Irailak 13
/18:00
Indautxu plaza INDAUTXU

Magia, zirkua, musika eta dantza tartekatzen dira istorio honetan. Batetik, pertsonaia honen desoreka emozionala eta, bestetik, aurkitzen dituen gauza guztiak sudurraren puntan orekan jartzeko duen obsesioa kontrajartzen dira.

DesEquilibrado pertsona bakarreko ikuskizuna da. Barietate-emanaldi bat, zeinetan umorea, zirkua, musika, dantza eta magia nahasten diren. Horrela, giro berezia sortzen da, umeek eta helduek elkar aurkitzeko eta lengoaia bat konpartitzeko: jolasa.

https://www.magiaenzapatillas.com/

MAITE GUEVARA - ¡Qué buen día!

Klown (50 min)
Ekainak 11/19:00
Plaza BILBO ZAHARRA
Ekainak 21/19:00
Indautxu plaza INDAUTXU
Irailak 10/19:00
Levante plaza SAN INAZIO

Martina alaia eta dibertigarria iritsi da, aulkiarekin eta kanpin-hozkailuarekin.’ Hortik objektu ezinezkoak, partekatzeko jolasak, pasadizoak, istorioak… aterako dira.
Ikusleek, orain, “piknik komunitate” horretatik abiatuta, joko horietan parte hartu beharko dute, beren irudimenarekin objektuak sortu eta Martinarekin inprobisatu.
Sormen-lan horretan, irudimenaren indarra eta bizitzaren aurrean dugun jarreraren garrantzia landu nahi izan ditu. Martinak dioenez: “Jolastera etorri ez bagara, zertarako etorri gara?”
Garai hauetarako oso beharrezkoa den mezu batez betetako ikuskizuna. Bizitzaren aurrean dugun jarrerari buruz gogoeta eginaraziko digu, baina, batez ere, barre, imajinatu, partekatu… eragingo digu. Egunero izan daitekeelako Egun on bat!

https://maiteguevaraartist.com/2020/01/17/perfil/

MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA - Zirkus

Zirkua (50 min)
Maiatzak 28/19:00
Gernikako lorategia etorbidea MIRIBILLA
Ekainak 10/19:30
Azoka parkea ZORROTZA
Irailak 10/18:00
Levante plaza SAN INAZIO
Irailak 15/19:00
Karmelo plaza SANTUTXU
Irailak 17/19:00
Iturriondo plaza ZURBARANBARRI

Zirkus-ek “Compañía Amateur del Club Deportivo”-ren istorioa kontatzen du, historiaren kutxatik euskal zirkuaren atal eder bat berreskuratzeko asmoz.
Bilbon, 1931. urtean sortutako taldea dugu eta, 1936ra arte, umezurztegietara, ospitaletara, nagusien egoitzetara irribarrea eta ilusioa eramateko helburuaz sortu zen.
Guk, 90 urte geroago artista horien azalean jartzera jolasten dugu, konpainiaren gertakari eta protagonista nagusiak ardatz hartuta, haien emanaldiak nolakoak ziren imaginatu dugu eta ikusle guztientzako ikuskizun dibertigarria eskaintzen dugu, malabarismo, akrobazia, ekilibrismo, zuzeneko musika eta umore eta sorpresaz beterikoa.

www.malaskompanias.com

OIHULARI KLOWN - Hor konpon

Klown (60 min)
Irailak 17/13:00
Eskolako landa URIBARRI
Irailak 20/18:00
Indautxu plaza INDAUTXU
Irailak 24/19:00
Ibaizabal landa ABUSU-LA PEÑA
Irailak 25/13:00
Garai lorategia TXURDINAGA

Hor Konpon clown ikuskizun bat da, komedia fisikoaren eta slapstickaren tradizioan, non bi pailazo ikusleengana doazen huts egiten ari den bonbilla bat “konpontzeko”. Hor Konponek adierazi nahi du hau dena ez dagoela konpontzerik ez bagara elkartzen, nor berera badoa. Konpontzaile baldar eta naif hauek hamaika pasadizo eta keinu bidezko umore surrealista erakusten dute, eta etengabeak dira eroaldiak, baldarkeriak eta porrotak. Familian dibertitzeko gonbidapen bat da, eta jolasa ez da aitzakia besterik ikuslearekin lotura bat ezartzeko eta guri gogorarazteko xamurtasuna dela jendeak elkarrekin konektatzeko teknologiarik puntakoena.
http://www.oihulariklown.org/

PANPOTX KULTUR ELKERTEA - Kattalinen bidaia

Berbena musikala (60 min)
Maiatzak 31/18:00
Frontoian ALTAMIRA
Ekainak 4/18:00
Gernikako lorategia MIRIBILLA
Ekainak 5/13:00
Sabino Arana 50 BASURTU
Ekainak 23/18:00
La Vaguada PEÑASCAL
Irailak 24/18:00
Garai lorategia TXURDINAGA

Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana… Musika ta animazioren bidez, gure laguna den Kattalin dordokari, itsasoa garbitzen lagunduko diogu, berarentzat eta bere lagun guztientzat berriro bizigarri izan dadin. Prest al zaudete munduko itsasoetatik gurekin bidaiatzeko?
https://www.panpotx.eus

PROYECTO LARRUA + EVA GUERRERO - Muda + Gozpuztu laburra

Dantza (16 min+15 min)
Ekainak 4/13:00
Karmelo plaza SANTUTXU
Irailak 2/19:00
Enkarnazio plaza ATXURI

Muda: bidaia bat da bi gorputzen eboluzioan barrena. Bi emakumek espazio bat, esperientziak eta berritze-prozesu bat partekatzen dituzte; aldaketa bat, aro berri batera bidean. Lozorroa eta pausa pertsonala alde batera utzita, transformaziora bidean doaz elkarrekin. “Proyecto Larrua” konpainiaren triptiko batean sartzen da Muda, larruazalari eta haren ezagutzari eta babesari buruzkoa.
Gozpuztu laburra: dantza garaikideko ikuskizuna da. Orekaren bilaketari buruz hitz egiten du. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata isiltzeko, zama eta errua aritzeko, eta piztia lasai egongo den tokia bilatzeko borroka.
Erlijio jakin batzuen une zehatz batzuetan gorputzaren erabileraren gainean egiten den ikerkuntzatik dator. Gorputza zatietan banatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintzak aztertuz, erlijioetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa…, hemendik jaiotzen da Gorpuztu.
http://proyectolarrua.com/
https://dooscolectivo.es/

ROJO TELÓN - Nudo

Zirkua (50 min)
Irailak 9-19:00
Ametzola parkea AMETZOLA
Irailak 15-19:00
Uzturre plaza MATIKO

Eta zeruak berriro hartuko dituzte zapaltzen dituzten korapiloak askatzeko. Eta betiereko bakanal batean sartuko dira, lozorro-egoeran sartzeko eta, horrela, hedatzeko eta berriro ere haiek izateko.
Eta nor dira emakumeak? Hiru korapilo-askatzaile. Umorearen, interpretazioaren eta zirkuko tekniken bidez (airekoak eta lurrekoak), mundu desberdinak biziko dituzten hiru emakume, ikusleak “zeruko” esperientzia bizi dezaten.
http://rojotelon.com/

SINVERGÜENZAS EXPRÉSATE - Lo que me sale de la concha

Klown (45 min)
Irailak 17/18:00
Kontserbatorioaren alboko plaza IBARREKOLANDA

Una mujer llamada “la maga de la concha” pretende hacer un gran espectáculo de magia, pero todo le sale muy diferente a lo que ella pensaba. Su gran truco de transformar la concha en un mar le acaba tragando literalmente, transformándola en la diosa del mar. Una diosa tan torpe e imperfecta como la maga.

XILIPURDI ANTZERKIA - Pepa ta Kutxo pailazokeriak

Klown (60 min)
Maiatzak 28
/18:00
Gernikako lorategia MIRIBILLA
Irailak 11/13:00
Plaza BETOLAZA
Irailak 17/18:00
Eliza plaza MASUSTEGI

Pailazo klasikoen jokuak, mimoa, pantomima, objektuen antzerkia, absurdoaren antzerkia…
Xilipurdik, bi hamarkada ta erdi bilatze lanean aritu ondoren, ikuslegoari eskaintzeko zenbait egoera barregarri asmatu ditu ikuslegoaren konplizitatearen truke.

ZIRKO TXOSKO - Oh-Pera

Zirkua (50 min)
Ekainak 7/19:00
Indautxu plaza INDAUTXU
Ekainak 11/18:30
Azoka parkea ZORROTZA
Ekainak 25/19:00
La floresta SAN ADRIAN
Irailak 17/19:00
Kontserbatorio alboko plaza IBARREKOLANDA

Dena posible den leku batera eramango gaitu Oh-Perak. Pertsonaia bi leku huts batera iritsi, hura bete, eta goitik behera aldatuko dute. Musikaren bitartez, askotariko egoera sorta amaiezina gertatuko da. Zirku-itxurako jolasean, maitasuna, umorea eta arriskua agertuko dira, modu erabat berezian.
Airetiko teknikak, akrobaziak eta malabarismoak eskainiko dituzte, modu sortzaile paregabean. Arriskua benetakoa da. Agertoki hutsa bizitasunez beteko da, orain arte ikusi ez bezala.
https://www.circochosco.com/