Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 5 - irailak 26
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

SARRERAK ERRESERBATZEKO SISTEMAK

  • Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, kulturabilbao.firebaseapp.com/ web-orrian.
  • Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.
  • Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta hara lagunduko diote.  Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun-distantzia. mantenduko dute.

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA. BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA EMANALDI OSOAN.

ESZENA KALERA 2021

IRAILAK 11 (18:00) - ZANGUANGO TEATRO "Al otro lado"

OLABEAGA (San Nikolas elizaren ondoko plaza). KALE ANTZERKIA (60´)

Oihal handia ikusi eta, badakigu beste aldean ikusiko duguna fikzioa dela; guk, berriz, espero dugu horrek laguntzea oihalaren alde honetako errealitatea ulertzen, ahazten edo eramaten. Baina, oihal horren atzean errealitatea jartzen badugu, eta errealitate hori fikzio gisa tratatzen badugu? Bat-batean, bien arteko mugak desagertzen dira eta garenaren ikusmolde edo aldaera berriak aurkitzen ditugu. Gure pertsonaiak oihal eramangarria hartuta ateratzen dira kalera, bidean topatzen dituzten eguneroko eszenen alderdi magikoak eta aztoragarriak erakutsiz.

Bideoa / Webgunea

IRAILAK 12 (13:00) - MADIBER "Magia eta dibertsioa"

BETOLAZA (Plaza). MAGIA (60´) 

Magiaz eta dibertsioz beteriko ikuskizun honetan, magoak barre eta zirrara eragingo die umeei, magia, jokoak eta musika erabilita. Umeei izugarri gustatuko zaie, ikuskizun honetan parte hartu ahal izango dutelako.

Bideoa / Webgunea

IRAILAK 14 (18:00) - DEABRU BELTZAK "Diberti-dantza"

MATIKO (Uzturre plaza). UME BERBENA (60´) 

Jendea asperdurak jota herriko plazan? Gurasoek mugikorrari eta edariari eusten nahikoa lan dutela? Diberti-dantza zure plazara dator egoera honi buelta emateko. Musikaz, jolasez ea dantzaz osatutako formula berezi batekin herriko plaza hankaz gora jarriko du. Diberti-dantzari esker helduek eta haurrek gozatu egingo dute ikuskizun honekin.

Bideoa / Webgunea 

IRAILAK 15 (18:00) - BAPATEAN ZIRKO "Adabaki"

ZURBARAN (Panera plaza). ZIRKUA CLOWNA (45´) 

Bi pailazo, leku bat eta mila aukera. Adaren eta Bakiren jolasak emozioz, kolpez, magiaz eta umorez beteriko unibertso batera eramango gaitu, zeinetan garrantzitsuena ez baita kontatzen diguten istorioa, baizik eta haien bien arteko erlazioa eta elkarrekin sortzeko gai diren momentu bitxi eta bakanak. Ongi etorri egunkariz, pilotaz, maletaz eta adabakiz osaturiko lurralde txiki honetara. Hitzik gabeko clown ikuskizuna.

Webgunea

IRAILAK 16 (18:00) - EIDABE "Meri, Mari eta Lari"

ZURBARANBARRI (Iturriondo plaza). KALE ANTZERKIA (55´)

Meri haurdun dago, eta Mari lagunarekin topo egin du. Haurraren etorkizunari buruz hitz egingo dute: zer izango da? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.

Bideoa / Webgunea 

IRAILAK 17 (18:00) - MADIBER "Magia eta dibertsioa"

ARABELLA (Plaza). MAGIA (60´)

Magiaz eta dibertsioz beteriko ikuskizun honetan, magoak barre eta zirrara eragingo die umeei, magia, jokoak eta musika erabilita. Umeei izugarri gustatuko zaie, ikuskizun honetan parte hartu ahal izango dutelako.

Bideoa / Webgunea

IRAILAK 18 (18:00) - TRAPU ZAHARRA "Por hacer un favor"

BUIA (Buiabarriko kirol-gunea). KALE ANTZERKIA (60´)

Hautagai batek kanpaina hasi baino hamabost egun lehenago beldur eszenikoko aldi bat jasaten du. Bere alderdiak coach batengana jotzen du, hautagaia bere onera ekartzeko. Honela, bada, terapia saio bat ikusiko dugu, non ikusleek meeting bat delako itxurak egingo baitituzte.

Webgunea

IRAILAK 24 (18:00) - EIDABE "Meri, Mari eta Lari"

TXURDINAGA (Garai lorategia plaza). KALE ANTZERKIA (55´)

Meri haurdun dago, eta Mari lagunarekin topo egin du. Haurraren etorkizunari buruz hitz egingo dute: zer izango da? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.

Bideoa / Webgunea 

IRAILAK 24 (18:00) - CIRCO CHOSCO "Indartsuak!"

ABUSU – LA PEÑA (Campa Ibaizabal plaza). ZIRKUA (50´)

Umorea eta absurdoa dira ikuskizun dibertigarri honen haria. Bi atleta, bi lagun elkar hartuta, truko ezinezkoak egiteko. Eszena olinpikoak, malabarrak, akrobaziak, indar ezin sinestekoaren ikuskizunak eta ikusleekiko jolasak dira ikuskizun dibertigarri honen osagai. Arriskua, hondamendia, ustekabea eta absurdoa edozein unetan ager daitezke. Binakako akrobaziak, sua, aireko akrobazioak eta malabar ezinezkoak nahasten dira umore etengabearekin era guztietako ikusleentzako ikuskizun dibertigarri honetan.

Bideoa / Webgunea

IRAILAK 24 (18:00) - ZANGUANGO TEATRO "Al otro lado"

ERREKALDE (Plaza). KALE ANTZERKIA (60´)

Oihal handia ikusi eta, badakigu beste aldean ikusiko duguna fikzioa dela; guk, berriz, espero dugu horrek laguntzea oihalaren alde honetako errealitatea ulertzen, ahazten edo eramaten. Baina, oihal horren atzean errealitatea jartzen badugu, eta errealitate hori fikzio gisa tratatzen badugu? Bat-batean, bien arteko mugak desagertzen dira eta garenaren ikusmolde edo aldaera berriak aurkitzen ditugu. Gure pertsonaiak oihal eramangarria hartuta ateratzen dira kalera, bidean topatzen dituzten eguneroko eszenen alderdi magikoak eta aztoragarriak erakutsiz.

Bideoa / Webgunea

IRAILAK 25 (13:00) - CIRCO CHOSCO "Indartsuak!"

TXURDINAGA (Garai lorategia plaza).  ZIRKOA (50´)

Umorea eta absurdoa dira ikuskizun dibertigarri honen haria. Bi atleta, bi lagun elkar hartuta, truko ezinezkoak egiteko. Eszena olinpikoak, malabarrak, akrobaziak, indar ezin sinestekoaren ikuskizunak eta ikusleekiko jolasak dira ikuskizun dibertigarri honen osagai. Arriskua, hondamendia, ustekabea eta absurdoa edozein unetan ager daitezke. Binakako akrobaziak, sua, aireko akrobazioak eta malabar ezinezkoak nahasten dira umore etengabearekin era guztietako ikusleentzako ikuskizun dibertigarri honetan.

Bideoa / Webgunea

IRAILAK 25 (18:00) - KANTU KOLORE "Ametsen urtebetetzea"

 TXURDINAGA (Garai lorategia plaza). HAURRENTZAKO BERBENA (50´)

Musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizun musikala da, etxeko txikiak zein nagusiak bateratuko dituena. Abesti eta koreografia berriak, ohi bezala adin guztietako haurrak dantzan jarriko dituena, eta helduei parte hartu eta familiako gaztetxoenekin batera gozatzeko aukera emango diena. Horretaz gain, Kantu Koloreen kanta didaktikoekin haurrek hainbat ikasgai landuko dituzte; adibidez zuhaitzak, koloreak, hilabeteak, animaliak eta abar, dantzatu eta primeran pasatzen duten bitartean. Zuzeneko musika duen ikuskizuna, solidaritatea, adiskidetasuna eta besteenganako errespetoa nagusi dituena.

Bideoa / Webgunea

IRAILAK 26 (13:00) - ERRE PRODUKZIOAK "Piraten istorio bat"

TXURDINAGA (Garai lorategia plaza). KALE ANTZERKIA (50´)

Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eraman du portura. Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasoak behera egitean, Charlie ohartzen da badagoela areetan erdi lurperatuta kutxa bat. Ireki eta mapa bat eta bidaia-eguneroko bat aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio batean. Ikusle txikienek itsaso zakarraren hondamendiak, gauaren magia eta adiskidetasunaren ahala topatuko dituzte. Piraten istorio bat keinu bidezko ikuskizun bat da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.

Bideoa / Webgunea