Kultura Barrutik
Noiz?
otsailak 5 - otsailak 26
Non?
Barrutia 07 - Errekalde

AFOROA MUGATUA. SARRERA DOAN. SARRERAK TELEFONOZ ERRESERBATZEA: 671 559 937.
Emanaldiaren eguneko 10:00etatik hasi baino ordubete lehenago arte.

Errekaldeko IX. Umorezko Antzerki Erakustaldia

Eskurroia deskargatu

ERREKALDEKO IX. UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIA

ERREKALDEKO UDALTEGIA

19:00

OTSAILA 

5 LAS PODERÍO VARIETÉ TRÍO (Andaluzia) “Idas y venidas” (60 min).

Las Poderío hiru emakume dira eszenan, eta bakoitzak duen ahalmena partekatzen dute. Erabakitzeko ahalmena, norberak izan nahi duen bezalakoa izatekoa. Bere sentimendurik intimoenari ahotsa ematea erabakitzea. Gauzei beren izenez deitzea erabakitzea. Zeta-harra bezala, ama natura bezala, etengabe aldatzen eta mugitzen den bizitza bera bezala eraldatzea erabakitzea. Joan-etorriak musika, antzerkia, flamenkoa, zirkua, umorea eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da. Artea konplexurik gabe, lotsagabea, baina errespetu eta ardura osoz.

12 COMPANYA DE PALLASSOS LA TÊTE (Katalunia) “Tempus fugit” (60 min.).

Pailazoaren lanbidearen inguruan umorea eta hausnarketa tartekatzen dituen obra da. Titus pailazoak zirkutik alde egin du azken etapa bakarka hasteko, urte askotako esperientzia eta emozioekin. IIkuskizunak aurrera egin behar du, baina… lehenago, mina irribarre bihurtu behar du, malkoak imintzio bihurtu… Barre egiozu, pailazoa, zure maitasun hautsiari. Barre egin bihotza pozoitzen duen minari. Ezen bere maitea gabe, komedia amaitu baita.  2019ko Zirkolika Sarien finalista Kataluniako Pailazoen Ikuskizun Onenaren kategorian.

19 EL MONO HABITADO (Euskal Herria) “Gizaunka” (21 min.)

(Euskaraz).

Proposamen honetan nolabaiteko omenaldia dago Kafkaren obra ospetsuenetako biri: “Metamorfosis” eta “Akademia baterako txostena”, batez ere bigarrenari. Izan ere,” Kafkaren txostenean” tximino batek partekatzen du publikoarekin gizarteak nola bihurtu duen gizon; gure kasuan protagonistak azaltzen du nola bihurtu den txakur, eta, aldi berean, behin eta berriz aipatzen ditu pertsonen bizitzaren eta txakurren bizitzaren arteko desberdintasunak eta antzekotasunak. Hala ere, antzezlanaren tonua oso bestelakoa da Kafkaren munduarekin alderatuta, Gizaunka ironiaz betetako istorioa da, bere itxurazko inozokeriatik bizitza argitasun lotsagabe eta umore garratz dosi garrantzitsu batekin deskribatzen duen pertsonaia batek kontatua. 

 


19 PEZ LIMBO (Euskal Herria) “Boxers” (20 min.)

(Euskaraz).

Bi pertsona ezkutuko kontu batean nahasten dira, aproposa dirua “erraz” irabazteko edo makurrarazita amaitzeko. Ezer gutxi dute, zertzelada batzuk baino ez, txakur mamu bat eta izen faltsuak, baina eskura duten guztia emango dute SHOW ona eskaintzeko. Bizitza gorria esku beteka kontatuta.

26 GANSO & CIA (Euskal Herria) “Panoli Kabareta” (45 min.).

Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.