MAIATZAK 9 BARIKUA - 18:00
AZOKA PARKEA, ZORROTZA
Iraupena: 50'
Hizkuntza: Euskara
1943ko ekainean Joxe Mari, Getariako izozkigilea, Bigarren Mundu Gerra 11 egunez gelditzeko gai izan zen. Erabili zituen arma bakarrak bere sorbeta izoztuak eta Kantauri itsasoa baino handiagoko inozentzia izan ziren.
Horren ingurukoa da istorio hau, inozientziaren istorioa, amets egiten, jolasten, asmatzen jarraitzeko eta gerra guztiak gelditzeko modua bilatzeari buruzkoa. Izozki-furgoneta batekin ibiliko gara herrietan zehar, Jose Marik egin zuen moduan, mundu hau, auzoa, plaza, esperimentaziorako, jolaserako eta ospakizunerako leku bihurtzeko bere erara borrokatu zuten pertsonen arima eramaten saiatuko gara.
“Askok huts egin zuten saiakeran, esango zenuke, baina oraindik indarra dugu porrot egiten jarraitzeko” J.M. BRUTAL
MAIATZAK 9 BARIKUA - 19:00
AZOKA PARKEA, ZORROTZA
Iraupena: 45'
Poza ematen du horiek ikusteak!
Egoskorrak, soilak, animaltasuna azalazalean dutenak, beste garai batetik etorri berriak balira bezala.
Carmen andrea eta Alejandra, beti harekin dagoen zerbitzaria, hiriaren erdialdean dabiltza. Bata pasodobleburrunba egiten duen gurpildun aulki batean eserita, bestea hari bultzaka. Carmen andreak eguzkiarranoa bailitzan agindu eta erabakitzen du, Jainkoari otoitz eginez eta Jainkoa aipatuz. Alejandrak ez du pentsatzen, lan egiten du. Eta horrela izango da Jainkoak nahi duen egunera arte, baina nahiago nuke urte asko faltako balira horretarako. Eta bien aurrean, mundua!
MAIATZAK 10 ZAPATUA - 18:00
AZOKA PARKEA, ZORROTZA
Iraupena: 50'
Wooooow!… Bai, tira… Normala da harritzea! Zuri tokatuko zaizu… eta orduan ulertuko duzu bizitza gaur dela!
Ausartu, erabaki, egin jauzi eta jausgailurik gabe erori! Bizitza hiru segundo dira eta bat eta erdi lo egiten dugu…
Lasai, La Churryk “jainkosaren mailako bizimodua” kontzeptua zer den azalduko dizue…
Zalantza barik, Wooooow! esperientzia honek bizitza aldatuko dizue!
MAIATZAK 10 ZAPATUA - 19:00
AZOKA PARKEA, ZORROTZA
Iraupena: 45'
Hiru pertsona unibertso absurdu batean bizi dira, zentzurik gabeko mundu batean, non komedia nagusi den eta malabareak ama-hizkuntza diren. Piti Peta Hofen Show ikuskizuna hiru molde pertsonal erabat desberdinen nahastea da, antzerki-jokoa, inprobisazioa eta objektuekiko obsesioa ezaugarri dituztenak. Ikuskizuna burura etor dakigukeen zeinahi leku eta egoeratara egokitzen da, hala nola euria, ekaitza edo erupzioan dauden sumendiak. Ikuskizuna muturreko poesian oinarritzen da. Idazketa- eta dramaturgia-molde horretan, inprobisazioaren eta emanaldiaren edukiak sormenezko kaosaren dimentsioarekin nahasten dira.
MAIATZAK 11 DOMEKA - 12:00
AZOKA PARKEA, ZORROTZA
Iraupena: 30'
Japoniako talderik berritzaileenetako baten beste komedia bat.
Marx anaien estiloko eta Manga erritmoko komedia honen nabarmenkeria entretenigarria izango dugu. Ikuskizunak pantomima, akrobaziak, antzerkia, dantza, magia eta manipulazioa nahasten ditu, eta adierazpen bisual eta fisikoetan aberatsak diren istorioak marraztuko ditu.
Istorioa jatetxe batean hasten da. Katiluak, hautsontzia, azukrea… jatetxeko objektuak entretenimendurako osagarri dibertigarriak bihurtzen dira ezustean. Bururik gabeko gizon bat edo globo baten modura puzten den emakume bat ikusi ondoren, publikoak zeruan hegan egitea edo itsasoan igeri egitea moduko sentsazioak esperimentatuko ditu.
Munduak ezin du galdu lan paregabe eta irudimentsu hau!!